Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arrautzopil (ETCn 150 agerraldi; orobat arrautza-opil ETCn 9 agerraldi; Euskaltzaindiaren Hiztegian arrautzopil agertzen da) 1 iz tortilla.

Omerice izenekoak ere egiten zizkigun, arroza, tipula eta azenario txikitua nahasi, eta arrautzopil batean bildurik, gainean ketchupezko lore bat marrazten ziola.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 41. orr.

Ezkontza ez da arrautzopila egitea bezala, aski dela arrautza parea apurtu, jo eta hamar minuturako dena eginik.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 270. orr.

Quenuk haren lepotik barre egiten zuen, oso traketsa baitzen arrautzopilak egiten eta serio-serio jartzen baitzen okela salda maneatzean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 70. orr.

Ortuzainak barre egiten zuen atseginez; bi gizonak maite zituen, urdai arrautzopila egingo ziela agintzen zien.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 285. orr.

Amak orburuak prestatu zituen, ilarrekin, eta barazki-zopa bat, eta zainzuriekin egindako arrautzopila.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 98. orr.

Zainzuri-pote bat askatu, entsalada bat prestatu, eta arrautzopil bat egin genuen txanpinoiekin.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 84. orr.

Ogia erditik pikatu, arrautzopilez bete, ogitartekoa paperez inguratu eta eskuetara eman zion Jateko gauzekin ez dagoela jolasik esaten dute, baina badago; hartzen ditugu legatza erromatar erara, arroza Kubakora, espagetiak Boloniakora, ogi española, frantses arrautzopila, edo taloa (berez, euskaldun puru-purua), eta pixkatean pentsatu eta berehala ohartzen gara noizbait nonbait asmatu, bataiatu eta, denbora pixkatekin eta propaganda puskatekin, betiko eta betidaniko bihurtu direla edo dituztela.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 75. orr.

Nire amorrua azalean zegoen, eta, une batez, suz inguraturiko izotz puska bat, arrautzopil sorpresadun bat nintzelako irudipen tristea izan dut.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 193. orr.

2 bakailao arrautzopil (corpusean ez dago; ETCn 4 agerraldi)

Bakailao arrautzopila (Hego Euskal Herrian "bakailao tortilla" eta Ipar Euskal Herrian "bakailao moleta" ere deitua), bakailaoa, arrautza irabiatuz eta gurin edo olioz zartagin batean prestatutako jaki bat da. ETC-entziklopedia   Bakailao arrautzopil, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus