Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

adierazgarri 1 iz zerbait adierazten duen gauza.

Bilakaera fonetikoen erregulartasunetik ateratako adierazgarriak.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 63. orr.

Pribilegioak hain garrantzitsuak zirenean estatusaren adierazgarri bezala.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 32. orr.

Frantziskok maitasun berezia izan zion beti: horren adierazgarri bedeinkapen hau eta bertan anaiei egiten dizkien gomendioak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 168. orr.

"Zeloteen" erreakzio totalitarioa, bere adierazgarri tipikoak Sinesle Zaharren sekta fanatikoan aurkitu zituena.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 177. orr.

Mundu sinikoaren kultur erdiguneko herriek berezko joera zuten eurak adierazgarri nagusi zituen kultura bat idolatratzeko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 48. orr.

Hotsei emandako izenak, askotan, oso adierazgarri anbiguoak gertatzen dira.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 63. orr.

Odolaren presioak eragindako gorabehera hori da zure asalduraren adierazgarri bakarra.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 259. orr.

Testu batean eta bestean, autore batengan eta bestearengan gaiak, narrazio-prozedurak eta estiloa errepikatzea da horren adierazgarri nabarmenena.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 28. orr.

Lepo argal-argal eta samurra eta neskatxa-beso orobat argalak ziren haren adinaren adierazgarri bakarrak.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 25. orr.

Daramagun martxa okerraren adierazgarri zuzena da, bestela ere, iragarki horrena: [...].  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 133. orr.

Ez dituzu, ez, horiek, ez eta begitiko ibai naroa, ez eta betartearen abaildura agerikoa ere, saminaren forma, eite, agerpen guztiok batera ere, ene barrenaren adierazgarri zintzo.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 35. orr.

Ez dakit, igual arrazoi du eta pentsamolde zaharkitu baten adierazgarri petoa baizik ez naiz, batzuetan aurpegiratzen didan bezala.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 10. orr.

Nire abortatzeko erabakia sakrifizio bat edo "maitasun-adierazgarri" bat bezala onartzea nahi nuen beharbada, nik neure nahiaren eta interesen arabera erabakitako zerbait bazen ere.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 47. orr.

2 (-en deklinabide atzizkiaren eskuinean izan aditzaz)

Iruzurraren erantzun hura ere egoera berriaren adierazgarri zen, Tirabira horren adierazgarri dira lehen garaietako lekukoen testigantzak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 124. orr.

Hiru inkesta horietan agertu diren zenbakiak, errealitatearen, baita euskarari buruzko mentalitateen adierazgarri dira, beraz ondoko kroniketan xehekiago aipatuko ditugu.  Herria   2001-10-11

Eragile politiko gehienak bat etorri ziren esatean gainditurik beharko lukeen aro baten adierazgarri dela atzo hasitako epaiketa.  Berria - Harian   2005-10-27

Berak baino itxura pobreagoa zuenen bat ikusten bazuen, agiraka egiten zion berehala bere buruari eta haren antzeko izatera grinatzen zen, espirituzko nobleziaren adierazgarri den pobretasunaren aldeko lehian garaitua izateko beldurrez bezala.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 888. orr.

Ekintza nazkagarria, bistan da, ondasun-lapurretak gizonengan sortzen duen nardaren adierazgarri den esaera baten iturria.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Ggorputzeko distira harrigarri hura barne-argitasun miragarriaren adierazgarri balitz bezala.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 803. orr.

Bi zenbakiak dira erritmo guztien bilgune eta osatoki, osotasun konpleto eta kunplituenaren adierazgarri.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 417. orr.

3 (-en deklinabide atzizkiaren eskuinean izan aditzik gabe)

Horren adierazgarri, larunbat gauean egin zen poesia emanaldiaren ingurua: Potsdamer Platz.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 328. orr.

Aurreko lanaren aldean, labirintoen konplexutasuna zuten, eta taxu obsesibo eta tormentatu bat, berak bizi zuen kinka larriaren adierazgarri inondik ere, modu sinbolikoan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 35. orr.

Aurreko lanaren aldean, labirintoen konplexutasuna zuten, eta taxu obsesibo eta tormentatu bat, berak bizi zuen kinka larriaren adierazgarri inondik ere, modu sinbolikoan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 35. orr.

Aurpegi alaia bihotz onaren adierazgarri; gizaki kopetilunak gogoeta tristeak islatzen. ez genion elkarri hitz egin, beste bat baitzen une hartan gure odolaren mintzoa, begiak begietan malko batzuk isurtzen genituela, gure poz neurrigabearen adierazgarri.  Elizen arteko biblia   Si 13,26

Gure aberriaren eta Italiaren arteko harreman adiskidetsuen adierazgarri, italiar kulturaren astea antolatu zuen udalak.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 44. orr.

Prest egongo delarik, eskuzabaltasunaren adierazgarri igo da, eta ez zimurkeriaz egindako emaitza.  Elizen arteko biblia   2 Ko 9,5

Gizonezko juduek buruan jantzita ibiltzen duten kasketa edo kalota, Jainkoarenganako errespetuaren adierazgarri.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 225. orr.

4 (izenondo gisa) egoki adierazten duena. ik adierazkor.

Ondo hornitutako ikerketa zerbitzuei esker, erakunde publiko zein pribatuek emakumeon diskriminazioaren datu adierazgarriak plazaratuko dituzte.  Berria - Euskal Herria   2006-03-01

Begirada adierazgarri batez ikertu gaitu orduan ostalariak goitik behera.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 326. orr.

Egileak forma zirraragarri batean adierazten duen irudia da guretzat irudi adierazgarria.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 270. orr.

Joanesi esku-keinu adierazgarri batez aulki dotore batean esertzeko aholkatu zion.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 10. orr.

Bataiatzerakoan beren haurrei Itun Zaharreko izenak, batere teutonikoak ez zirenak, jartzeko praktika hildako mundu bat piztu nahi izateko mania honen sintoma adierazgarria zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 299. orr.

Espainiako Gorte Nagusiek Kode Zibila aldatzeko ostegunean onartuko duten legea aurrerapen adierazgarria da eurentzat guztientzat.  Berria - Harian   2005-06-28

1978an etorri zen hots bustiak idazteko araua: bustidura adierazgarriak idazterakoan islatzea erabaki zen, baina ez i bokalak eragindakoak.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 174. orr.

Harryri begiratu adierazgarri bat eginez, lasai-lasai langaren kontra jarri zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 62. orr.

Isilune adierazgarri batek jarraitu zuen.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 123. orr.

Kasuen kopuru adierazgarri batean, pitzadurak zelula-barrunbeetan amaitzen zirela ikusi zen.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 24. orr.

Oihu adierazgarri zehatz honekin amaitu baitzuen bere azkeneko hitzaldia: "¡Vivan los fueros vascongados en medio de la integridad nacional!".  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 276. orr.

Irakasleek hitz politak esan bai, baina gero erakutsi duten jarrera oso adierazgarria da: bi irakasle baino ez dira etorri".  Berria - Harian   2005-10-13

Adierazgarria oso.  Berria - Kirola   2006-01-03

Argazkiaren arkhé-ari buruz dudan ezagutzari esker [...], gai naiz denbora hori irakurtzeko, haren konnotazio emozionalak sentitzeko eta, areago, argazki oso adierazgarri batzuk ikusirik, konnotazio horiek berriro bizi izateko.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 159. orr.

Adierazpen horren izenburua aski adierazgarria zen: The Moment of Truth for America.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 230. orr.

Hainbat datu jaso dituzte liburuan, baina bat bereziki adierazgarria: Europan, beste edozein gaitzek baino heriotza gehiago eragiten dute urtean arnasa hartzeko arazoek.  Berria - Gaiak   2004-04-28

"Orubezale" hitzak "orobeherazale" hitzarekin duen antza problematikoki adierazgarria da, baina dudarik gabe iradokitzailea.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 217. orr.

Prietoren esanetan, akordioa "politikoki adierazgarria" da eta Arabako erakundetan garai berri baterako ateak zabaltzen ditu, PPk bai Foru Aldundian zein Gasteizko Udalean gutxiengoa duela gogoan hartuta.  Berria - Euskal Herria   2004-06-25

Nahiz eta hilabete bakoitzaren hasieran gehienak errepasatuko ditugun, torizu zerrenda bitxi bezain adierazgarri hau, uztalanak eta mahats-biltzearenak amaitu orduko, berriro bueltan hasten zena: [...].  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 142. orr.

Obra adierazgarria bere forma-lanaren freskotasunagatik harridura eragiten duena izaten da ia beti.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 268. orr.

Oro har eta erraz esanda, palatalizazio adierazgarriak, [...], hots horzkari eta hobikariak palatalizatzen ditu.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 126. orr.

Estatu Batuetan, azkenik, aurrekontu-politikak hedakortasun pixka bat galdu zuen, baina ez barneeskariaren bolumena modu adierazgarrian moteltzeko adina.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 169. orr.

Elexoste Ikastegiko talka ezin adierazgarriago hartan gertatutakoa.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 89. orr.

Zeruaren aurrean bere egitasmoa burutzeko, ez zuen aurkitu toki adierazgarriagorik hilerri bat baino.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 130. orr.

Argigarriak baino gehiago, adierazgarriak dira.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 148. orr.

Maitasunaz aritzeko, gainera, oso modu plastiko eta adierazgarria erabili zuen.  Berria - Kultura   2004-02-05

"Gramatikala" kontzeptua ezin da semantikako "esanguratsua" edo "adierazgarria" kontzeptuekin berdindu.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 33. orr.

Obra gordailutik aukeratutako aleekin "Urangak eginiko lan oparoaren erakusketa txikia baina adierazgarria" antolatu dutela azaldu zuten atzo museoko arduradunek.  Berria - Kultura   2004-08-10

Euskara zuzenagoa, aberatsagoa, berezkoagoa eta adierazgarriagoa erabiltzea.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 172. orr.

Espainiako Gobernuko presidentearen hitzak baino adierazgarriagoak izaten ari da, hala ere, PPren eta bere inguruaren erantzun ezin bortitzagoa.  Berria - Euskal Herria   2006-01-15

· Adierazgarria da Alemaniak eta Frantziak %9,2 inguruko langabezia dutela.  Berria - Ekonomia   2006-01-07

Erantzuna, zehatza bezain adierazgarria, Alain Lamassoure Hautetsien Kontseiluko buruak emanen dio: [...].  Berria - Ekonomia   2006-03-11

Topaketaren izena, adierazgarria: "PIRINEOAK/PIRINEUS".  Herria   2004-06-24

Aitorpen horietatik ezein ez da faltsua; hala azpimarkatu izanak bilakatzen ditu adierazgarri.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 131. orr.

Adierazgarri gerta daiteke, ikuspegi horretarik, amaren urtebetetzean izan zuten disputa eta eztabaida, orain berean jakinaraziko dizudana.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 112. orr.

5 (adizlagun gisa)

Leunki eta ezinago adierazgarri mugitzen ziren aldera begiratzea saihestuz.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 106. orr.

6 adierazgarri izan

Negarra noski, irria bezalaxe, jendearen kultura eta izakeraren adierazgarri da.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 119. orr.

Zalantza oro adimen gainbeheraren adierazgarri dun gazteagan, gorputz ahultasunaren seinale zaharragan.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 143. orr.

Kezka horren adierazgarri da 1970eko hamarraldiaren hasieran Estatu Batuetako kapitalen gehiegizko irteeraren aurrean Mendebaldeko Alemanian izan zen erreakzioa.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 95. orr.

Urte bereko obra giltzarri bion parekatze batetik (antzak eta aldeak, biak zaizkit adierazgarri) etekin galanta atera litekeelakoan nago, Ekar dezadan hona haren historia, giro estu haren adierazgarri izanen delakoan.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 12. orr.

Norbaitekin oheratzeak adiskidetasunaren adierazgarri izan beharko luke.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 127. orr.

Aita santuaren azken mementoko barkamenaren adierazgarri gazteluko kanoiaren tiroa izango zen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 41. orr.

Ikuspegi eta metodologia desberdinen adierazgarri baziren ere, konstruktibismo sozialaren zigilupean multzotu ditzakegun lanok oinarrizko ezaugarri komun batzuk partekatzen zituzten.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 250. orr.

Nik neuk, badaezpada ere, hemengo prentsatik moztu dizkiat adierazgarri izan daitezkeen puska horiek; hik hor dituzkean informazio "ofizialekin" kontrastatzeko.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 215. orr.

Urte bereko obra giltzarri bion parekatze batetik (antzak eta aldeak, biak zaizkit adierazgarri) etekin galanta atera litekeelakoan.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 12. orr.

Ezkerrarekin oro har gertatzen denaren adierazgarri al da hori?  Berria - Mundua   2004-04-13

Kontu egin dezagun, gainera, adibide honetan hain zuzen irudia bera baino adierazgarriago dela irudiaren kokaera.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 77. orr.

· Definizio guztien arabera da, gainera, adierazgarria pintura hori.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 258. orr.

Robert Caparen argazki bat bezain adierazgarri eta salataria zen.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 49. orr.

Adierazgarri samarra da kopuru hori nola aldatu den urteetan zehar.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 133. orr.

7 ikaskuntza adierazgarri (corpusean ez dago; ETCn 9 agerraldi)

Ikaskuntza adierazgarri edo ikaskuntza esanguratsua David Ausubel pedagogo eta psikologoak eratutako ikaskuntza-teoria da, konstruktibismoan eragin nabarmena izan duena. ETC-entziklopedia   Ikaskuntza adierazgarri, Wikipedia

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

adibide adierazgarria (4); adierazgarri bat (17); adierazgarri batean (3); adierazgarri batekin (3); adierazgarri baten (3); adierazgarri batez (4); adierazgarri batzuk (5); adierazgarri bezala (5); adierazgarri da (20); adierazgarri dela (8); adierazgarri den (4); adierazgarri dira (15); adierazgarri eta (7); adierazgarri gisa (6); adierazgarri hauek (4); adierazgarri izan (14); adierazgarri izan daiteke (3); adierazgarri izan zen (3); adierazgarri izango (3); adierazgarria da (101); adierazgarria da eta (4); adierazgarria da oso (6); adierazgarria dela (9); adierazgarria eta (4); adierazgarria iruditu (3); adierazgarria iruditzen (3); adierazgarria izan (18); adierazgarria izan zen (11); adierazgarria izango (3); adierazgarria zen (8); adierazgarriagoa da (4); adierazgarriak dira (16); adierazgarriak dira oso (3); adierazgarriak direlako (3); adierazgarriak izan (5); adierazgarriak izan ziren (3); adierazgarrienetako bat (5); adierazgarrietako bat (3); aski adierazgarria (13); aski adierazgarria da (7); baina adierazgarria (5); baino adierazgarriagoa (6); bat adierazgarria (3); baten adierazgarri (14); bereziki adierazgarria (5); bezain adierazgarri (4); bezain adierazgarria (4); biziki adierazgarria (3); da adierazgarria (6); da adierazgarriena (7); datu adierazgarri (5); datu adierazgarri bat (3); datu adierazgarriak (3); egoeraren adierazgarri (9); ere adierazgarria (5); eta adierazgarri (5); eta adierazgarria (7); eta adierazgarria da (4); eta adierazgarriagoak (3); eta adierazgarriak (3); eta adierazgarriena (4); eta hori adierazgarria (3); eta horren adierazgarri (7); ezin adierazgarriago (4); guztiz adierazgarria (5); guztiz adierazgarria da (3); honen adierazgarri (4); hori adierazgarria (4); horren adierazgarri (41); horren adierazgarri da (8); horren adierazgarri dira (4); horren adierazgarri izan (5); horren adierazgarrietako (3); horren adierazgarrietako bat (3); horren adierazgarritzat (3); irudi adierazgarria (3); isilune adierazgarri (3); keinu adierazgarri (7); keinu adierazgarri batez (3); kulturaren adierazgarri (3); modu adierazgarrian (6); nahiko adierazgarria (4); obra adierazgarria (3); oso adierazgarri (4); oso adierazgarria (25); oso adierazgarria da (17); oso adierazgarria izan (3); oso adierazgarriak (10); oso adierazgarriak dira (4); politikoaren adierazgarri (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus