Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

adierazkor 1 izond bizitasunez edo argiro adierazten duena. ik adierazgarri.

Inorekin hitz egiterakoan, barne hitzari ahotsaren zerbitzua eransten diogu, edo beste seinale adierazkorren bat.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 309. orr.

Kolorearen erabilera adierazkorrak liluraz beteriko atmosfera sortzen du.  Berria - Kultura   2004-06-01

Gonbidatuak, bat-batean, garrantzi handiko gai bati buruz hitz egin nahi ziola jakinarazi zion, oso begirada adierazkorra egotziz.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 54. orr.

Arrantzaleak ez zuen hitzik esan, begiratu adierazkor batekin erantzun baizik.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 169. orr.

Minutu erdi geroago, papera mahai gainean utzi nion zuzendariordeari, keinu adierazkor batez.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 286. orr.

Nik bi autografoak egin, eta buru zirudienak, esku-keinu adierazkor bat eginik, esan zidan: [...].  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 126. orr.

Haien bidez mezu adierazkor bat helerazten zidala, konplizitatetik gehiago zuena haserretik baino.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 15. orr.

Nukleo adierazkor bera hitz ezberdinen bidez atzematen denean.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 164. orr.

Ivan Ogareff tatarieraz mintzo zen, eta ekialdeko jendeen hizketak bereizgarri duen molde adierazkorra ematen zien bere esaldiei.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 271. orr.

Oso modu adierazkorrean begiratu zion Txitxikovi aurpegira.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 60. orr.

Hogeigarreneko hamarraldiaz gero gauzen irudikapen adierazkor bat lortzeko ere erabiltzen hasten da Europako "arte"-zineman.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 267. orr.

Errepikapenaren errepikapenaz sortzen den sonoritate hutsa adierazkorra da, berez.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 44. orr.

Bayo sopranoak antzokia bete zuen bere ahots biribil eta adierazkorrarekin.  Berria - Kultura   2006-05-09

Inguruko muino eta malda guziek askoz ere ugariagoak, biziagoak eta adierazkorragoak iruditzen zaizkit.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 342. orr.

Keinuen hizkuntza hain adierazkorra izateak ere erraztu egiten du bi herrialde ezberdinetako pertsonen elkarrizketa?  Berria - Euskal Herria   2004-01-15

Argumenturik originalenak, konparaziorik adierazkorrenak erabiliz.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 316. orr.

Imitaziozko artea ere izan daiteke adierazkor, itxura kopiatze hutsetik ihes egin eta "berez adierazgarriak diren formak atxikitzen" ahaleginduz gero.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 259. orr.

Aldi honetan, nolabait, gau hartan baino adierazkorrago hitz egin zuen, benago, gogagarriago Amerikaren etorkizunaren gaineko bere etsipenean sakontzen zuen heinean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 223. orr.

Don Estebe Perminengana hurbildu zen, garaipenaren keinu ezin adierazkorragoa aurpegian marrazturik.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 79. orr.

Barrengo ekaitzaren eta niri erakutsi nahi zidanaren lasaitasunaren arteko ispilu bi ziren: ezin adierazkorragoak, ur-jauzi apartsuen ondorengo ubera bi.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 290. orr.

Soldaduak ere bat egin du, burua adierazkor higituz, nabarmen umore onez.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 99. orr.

2 funtzio adierazkor (corpusean ez dago; ETCn 9 agerraldi)

Funtzio adierazkorra: musikak konnotatzen duen mugimendu afektiboak emozio zehatza eragiten du, soinu-giro berezia sortuz. ETC-zientzia, zuzenbidea   Irratirako idazketa eta gidoigintza, Arantza Gutierrez, UEU, 2000

Hots diagetikoek errealismo-inpresioa azentuatzeko balio duten bitartean, hots extradiagetikoek medio honen edozein funtzio adierazkor bete dezakete: giroak, misterioak eta abar. ETC-zientzia, zuzenbidea   Irratibidearen barrunbean zehar, Gorka J. Palazio, UEU, 2000

Objektuen kategorizazio-prozesupean egoteko joera du funtzio honek. iv) Funtzio adierazkorra: gizabanakoaren berezko estiloa helarazteko baliagarria denean. ETC-zientzia, zuzenbidea   Psikologia politikorako sarrera, Jose Valencia, UEU, 2005

Izen horiek ikertu ditugu eta izen horien bidez, euskal identitatea eta euskararen funtzio adierazkor hori aztertu. ETC-zientzia, zuzenbidea   Uztaro aldizkaria, 77 zbk., UEU, 2011 - apirila-ekaina

Halaber, egunkari zein aldizkarietan, non oraindik argazkiak apenas baliatzen ziren, marrazkiek funtzio adierazkor handia izan zuten, eta umore grafikoak, didaktiko-propagandistikoa. ETC-zientzia, zuzenbidea   Olariagaren trantsizioa, Aitor Castañeda Zumeta, EHU/UPV, 2019

Kaiku-ren iragarkiekin (ere) gertatu denaren haritik: kanpainak euskaraz (ere) pentsatuko balira, hizkuntzaren funtzio adierazkorra ez balitz geratuko "traduce ésto" soilean, kontuak dezente aldatuko lirateke. ETC-prentsa   Berria, 2010-01-19

Halako tonu elegiakoa lortu du atal bizi eta gertutasun handiko horretan, non kanpai hotsek ere beren funtzio adierazkor sinbolikoa betetzen duten. ETC-prentsa   Berria, 2012-07-22

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

adierazkor bat (4); adierazkor batez (3); adierazkorra da (3); eta adierazkorrak (3); keinu adierazkor (4); modu adierazkorrean (3); oso adierazkorra (3); oso adierazkorrak (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus