Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Arra: zabalduriko eskuko hatz lodienaren eta txikienaren arteko bitartea, luzera neurri gisa erabili izan dena. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 72. orr.
Horrez gain, gizakiaren gorputzaren ataletatik atera zituzten eraikuntzako eragiketa guztietan beharrezkotzat jotzen diren neurrien arteko erlazio guztiak, hala nola hazbetea, arra, oina eta ukondoa, eta zenbaki perfektu baten arabera antolatu zituzten, grekoek teleon deitzen duten horren arabera. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1490. orr.
Kalean, miopiaren laino artean, neskato bat erdikusten zuenean, harengana hurbildu, eta, haren harrigarri, zehatz-mehatz arakatzen zuen, arra bateko distantziatik inguruan jira eginez. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 31. orr.
Ukondoari, izan ere, bi arra kentzen bazaizkio, lau arrako oina geratuko zaigu, eta arrak lau hatz ditu. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1510. orr.
Konturatu ziren, gainera, ukondo batek ere sei arra dituela, hau da, hogeita lau hatz. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1510. orr.
Harrizko etxeak eraikitzen zituzten, ez hain eder baina bai gotor: batzuek, aldiz, zurezko ziren eta zorutik zenbait arraz jasorik zeuden. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 117. orr.
Aurki etsi nuen horretaz, neure gelazuloa arraz arra arakaturik, zeren aurreko urte haietan elikagai izan nituen eleberriak ihesaldi miragarriz beterik baitzeuden. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 178. orr.
Landaretza joriak estaltzen du lurraldea, arra bete bat bera ere ez baitago berdez biluzturik, berdetasunak Po ibaiko hareatza zabaletaraino ere luzatzen duelarik bere nagusitasuna. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 21. orr.
Baina metodo berarekin nahiko bagenu arra beteko zuloa egin, hori ez genuke oso erraz lortuko. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5250. orr.
Zartagina Kalbinek sortu zuen, eta bataiatu gabe hildako arra beteko haurrak frijitzeko erabili. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 267. orr.
Uraskaren lodiera arra betekoa zen. Elizen arteko biblia 1 Erg 7,26
Beira irakinezko belo uhinkari bat edukiko balitz bezala aurpegi aurrean, sudurretik arra betera. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 196. orr.
-Hona hemen froga -esan zuen karabineroak, hormako zarpiaduran, leihotxo ospetsuaren hegi azpian arra betean, nabarmen ikusten ziren lau zuloak seinalatuz. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 347. orr.
Kuia buru, tripa handi, bixar moxtun gizon ospetsuek gero, ezpainak irekitzen zituzten, gazia eta azukrea biltzen zuten petits fours eztien arraposki zintzurreratzeko, arra bete ricard basoari fermuki zetxezkiola. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 33. orr.
Mundakako hilerrian Untzainen hilobian geldi, ba ote zekien Ernestek Duñabeitiaren txikitako jolaslekua hantxe zeukala, begiak Untzainen gurutzea baino arra bete gorago altxatuta zuzen begiratuz gero bostehun metrora, Sukarrietan. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 15. orr.
Ziegaren zoko-zokoan, gizon baten altueran, zulo bat zegoen, arra bete zabal. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 43. orr.
Orduan, ikusi egin zuen, arra bete doi batera. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 214. orr.
Nork neurtu du itsasoa esku beteka, edo zeruen zabala arra beteka, edo lurreko hautsa lakarika? Elizen arteko biblia Is 40,12
Uraskaren lodiera arra betekoa zen. Ezpainak koparenak bezalakoak ziren, lili-lorearen tankerakoak; laurogei mila litro ur hartzen zuen uraskak. Elizen arteko biblia 1 Erg 7,26
Zartagina Kalbinek sortu zuen, eta bataiatu gabe hildako arra beteko haurrak frijitzeko erabili. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 267. orr.
Baina metodo berarekin nahiko bagenu arra beteko zuloa egin, hori ez genuke oso erraz lortuko. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5250. orr.
Fiskalitateari dagokion atala aztertzen hasiko dira (oren osagarriak, etxegintza alorreko maileguen interesak, ondoriotasuna, zergen sabaia), gutxieneko zerbitzuetako legea, delituak arra egiten dituztenentzako gutxieneko zigorra finkatzeko legea, espetxe zigorra betetzeko gutxieneko adina apaltzea, unibertsitateen autonomia. ETC-prentsa Berria, 2007-06-03
EPFLek erosten du ontasuna, baina hiriak noiz nahi arra erosiko dio, kudeantza gastuak salbu prezio berean, eta baliatuko du trein geltokiko inguruak bere gisara antolatzeko geroan. ETC-prentsa Herria, 2008-11-27
Arra erosleak engaiatu dira langileen bakantza egunak osoki pagatzera, 70000 euroko gastua, engaiatu dira ere arrahartuko dituzten langileak bi urtez bederen atxikitzera. ETC-prentsa Herria, 2011-05-12
Uraskaren lodiera esku-arra betekoa zen. Elizen arteko biblia 2 Kro 4,5
arra bat (3); arra besta (3); arra bete (6); arra beteko (3); arra da (9); bi arra (4)
arratxo bat (3)