Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arrabete 1 iz luzera neurria, 21 zentimetroren baliokidea, eskuko hatz lodiaren eta hatz txikiaren arteko distantziari dagokiona gutxi gora behera.

Cascaisko ibarra ere zapaldu nuen, egia, baina ez nintzen han barna behar baino arrabete urrunago joan.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 134. orr.

Arrabete ere ez nauk aitzinatuko.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 226. orr.

Mogueimek arrabetera ikusten zuen alemaniarraren garondoa.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 368. orr.

Nire aurpegitik arrabetera, egongelako ate-markoa mila puska egin zen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 121. orr.

Nekezago ondokoari, nire bularraldetik arrabetera.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 261. orr.

Bibote antzeko orina, zazpi-zortzi ile zintzilik zeuzkala, urre gorrizko hariak ziruditenak, eta arrabete baino luzeagoak.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 127. orr.

Ateraldi horietariko batean, Ansabereko orratzetan goiti ari zirela, kabroi horrek irtenune llabur batean abandonatu zuen gure alaba; bi arrabete zabal, zorutik berrehun metrora.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 87. orr.

Altueraz ere, arrabete kentzen zigun, inoiz harrapatuko ez genion aldea.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 154. orr.

2 arrabeteko izlag arrabetea duena neurri.

Hura beheititua zen, baina ez osoki: behealdean arrabeteko zirritua ageri zitzaion, eta handik argi mehe bat kanpora isurtzen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 350. orr.

Larruaz enkoadernaturiko arrabeteko liburuki batekin agertu zen berriz.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 317. orr.

Gero, etxe zuriak, etxe txiki zuri garbiak, lorategietan sagarrondo oparoak, daliak eta arrabeteko arrosak zituztenak erre egin zituzten, etxearen nortasuna ezabatuz etxean bizi izandakoen izaera ezabatzen zutelakoan.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 183. orr.

Aulki gainean arrabeteko jauzia eman nuen-.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 80. orr.

Andereño kokots-zaleak, arrabeteko aparra atera zionean, hura bukatu zitzaiolako itxurak eginez, ur bila joateko esan zion txarrodunari; bitartean itxoingo zuela-eta Don Kijotek.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 162. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus