Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Laster etorriko da belaunaldi berria, ez bakarrik sinesgarritasunik ez zuen eliza baina eliza oro arnegatuko duen belaunaldia: "Euskaltzaleen Jainkoa hil behar dugu! "Zeruko Argia-n idatziko duen Rikardo Arregiren, eta Jon Mirande, Gabriel Aresti, Federiko Krutwig, Mikel Lasa edo Txillardegiren belaunaldia. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 11. orr.
Errepresio sexuala salatu eta erlijioaz arnegatu noiz eta XVIII. mendean. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 16. orr.
Geroxeago jakin zuen apez arnegatua eta Lozère departamenduko diputatua zela. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 156. orr.
Pinet eta Cavaignac jaunak ziren Uztaritze eskualdeko arduradunak; Monestier apez ohi arnegatuak aldiz, Maule eta Basses-Pyrénées departamenduaren gaineratikoa zuen beregain eta, azkenik, Dartigoyete arduratzen zen Landetaz eta inguruko xokoez. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 242. orr.
Berberiako kostan, Ameriketatik zetozen ontziei eraso eta haiek zeramatzaten ondasunak lapurtzen saiatzen ziren musulman, kristau arnegatu, kortsario interesatu eta pirata diruzale guztiei babeslekua eta munduko edaririk hoberena ematen ahalegindu zen tabernaria. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 102. orr.
Hil ezazue arnegatu hori! Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 156. orr.
Gauza ezaguna da zenbateraino izaten diren sutsu eta gogorrak neofitoak eta arnegatuak, dela bere fede aurkitu berria defenditzeko, dela bere uste zaharrak gaitzesteko. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 61. orr.
Zurrumurruek, aitzitik, arnegatu bat zela esaten zuten, Sauronen agintaldian zehar Erdialdeko Lurraldean bizitzen jarritako Numenortar Beltzen ondorengoa. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 204. orr.
"Tira", esan du berekiko, "arnegatu eta neokonbertsoen entusiasmoa...". «Bizia lo», 2003 - 41. orr.
Medikuntza naturistaz arnegatu ondoxetik, haren zakua botika mordoskaren altxatokia zen, buruko minak eta txaketenak estakuru. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 355. orr.
Lehenbizikorik Artzapezpikuak arnegatuko ditu hamasei perpaus heretiko, Lutherren eta heretiko berrien ezagutuenetarik, haiengatik bere idazkiek, heresia kutsuko solasek eta beste nola nahikoek, egina baitzuten biziki susmagarri. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 177. orr.
Begira, alarde superatu horren ordez, antola ezazue, nafar arnegatu horiek, gerra operistiko bat. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 349. orr.
Besteen behar direnak, besteekin laketzen, denbora betetzen, atsedeten direnak eta bakardadeak hormategi ikaragarri batetik igo beharrak edo basamortua igarotzeak bezala unatzen, akitzen, deusezten dituenak, eta, alderantziz, besteek aspertzen, arnegatzen, gogaitzen, adikatzen dituztenak, eta bakardadeak aldiz, lasaitzen dituenak, beren askatasunean eta beren pentsamenduaren fantasian soseguz bainatzen dituenak. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 396. orr.
Iruditzen zitzaidan orduraino nire bihotzaz arnegatuta bizi izan nintzela baina maitasuna bihotzeratu zitzaidan momentutik, sumatu nuen, ustez behintzat, ene bihotza han zela; arnegu, erdeinu eta bortxa guztiak gora behera ere, han zela bihotza. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 88. orr.
" pentsatu duk, arnegatuta. «Bizia lo», 2003 - 119. orr.
Eta orduan inoiz baino arnegatuago jarri zen Emmanuel. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 123. orr.