Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez zaitez gehiago kezka eta ernega, momentuz ezin baitugu besterik egin. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 576. orr.
Nazkatu bai, baina ernegatu ez. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 350. orr.
Erraz ernegatzen zen, baina denbora gehiena gogo erdi galduta egoten zen, begiak ur izoztuaren moduan zabalik. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 128. orr.
Osaba Gradelle ernegatu zen, ondo egina zegoela esan zuen, kirten handi horrek zertan endredatu behar zuen gizatxar errepublikazaleekin. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 75. orr.
Gero, bere buruarekin ernegatu zen, prestatzen ari zen herri mugimenduan pentsatzen zuela. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 377. orr.
'Sats eginda nago!' ernegatzen zen. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 131. orr.
Ernegatu egiten zen hutsen bat egitean, gauzak hobeto egiteko gai izanda zerbait gaizki egin duela ohartzen dena ernegatzen den bezala. Berria - Kirola 2004-02-17
Pinguinoa ernegatu eta idazlearen atzean etorriko da kanpamenturaino, protestaka, oso haserre. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 311. orr.
Goiz euritsuek ernegatu egin zuten Florent. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 193. orr.
Ez zintudan ernegatu nahi, barkatu, nire ahotik ez da horri buruzko hitz gehiagorik aterako. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 172. orr.
Baina gurdizaleak ernegatzen ari ziren. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 18. orr.
Zerbaitek ernegatzen nau eta ez dakit xuxen zerk. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 112. orr.
Etxea goitik behera arakatu arren ez zuten idazlearen argazki bakar bat ere aurkitu eta horrek ernegatu zuen komisarioa. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 151. orr.
Ez zegoen egunkariko albisteren batek aita haserretuko ez zuen egunik, eta ernegatzen zuten albiste guztiak Alemaniari buruzkoak ziren. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 56. orr.
Elkarrekikoa idatzi bidez moztu ondoren, hantxe berriro, elkarrekin ateratzear: horretxek ernegatzen ninduen, ez bestek. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 87. orr.
Gero ulertu zuen Lisa ederra txit ernegatua zegoela Florentek "andre horiek" maiz ikusten zituelako. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 204. orr.
Zerua hodei astuna zen, hodei bakarra, urdinezko pitzadurarik gabea, eta ernegatzeko moduko erregulartasunez erortzen zen euria, ez gehiago, ez gutxiago. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 136. orr.
Egoskorra duk, gero! -esan zuen Txitxikovek bere artean, ernegatzen hasirik. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 83. orr.
Gogor jokatzen dute, denak emanda, txartelen mugatik gertu, aurrelaria ernegatzeraino askotan. Berria - Kirola 2004-11-07
Ni isilik, ernegatuz eta marmarka baina burua paper artean sartuta. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 132. orr.
Itsasoa ernegatuko da. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 230. orr.
Harvey Keitelek polizia ernegatu, urduri, bizi eta obsesiboa antzezten du. Lo hartu nahi lukeen haur ernegatua bezala. Berria - Harian 2005-09-15
'Ez, ez eta ez!' dio kankailuak, ume ernegatuaren keinuekin. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 214. orr.
Nabarmena da idaztea katarsia, terapia, liberazioa zela Saderentzat, kaiolaratutako basapizti ernegatu eta etsi harentzat. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 27. orr.
Aldian-aldian purrustaka eta bizkarrak uzkurtuz botatzen zituen esaldi labur eta ernegatuen bitartez. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 195. orr.
Ez zen eseri, hondamenditik gelditu ziren lerro gutxi horiek urduritasun ernegatuaz begiratu zituen. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 157. orr.
Honek, anker jokatuz, piratei agindu zien bizitza barkatuko ziela baldin eta kristau fedeaz ernegatu eta mahomatar bihurtzen baziren. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 33. orr.
Eta orain hil nazazu, badakit-eta, nire fedeaz ernegatuta ere, hil egin behar nauzula. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 34. orr.
Ernegaturik, Jesus Galindez Madrilera itzuli da. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 91. orr.
Egun guztia zitalduta iragan nuen, ernegaturik eta laborategiko lankideen galdera betikoetara eta ohizko betebeharretara makurtu ezinda. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 67. orr.
Goizeko seietan puntuan iratzartzen gintuen kanpai hotsak, eta ohea berehala utzi behar genuen, erdilotan, sorgortuta, ernegaturik, eta ordu laurden genuen komunera joan eta janzteko. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 131. orr.
Ohea berehala utzi behar genuen, hotzez dardaraka, ernegaturik. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 292. orr.
Ni isilik, ernegatuz eta marmarka baina burua paper artean sartuta. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 132. orr.
Ama iluntzean etortzen da nire bila, supermerkatuko lan nekeza amaitu ondoren, eta, gauza batengatik edo bestearengatik, ernegatuta bueltatzen da beti: edo bezero guztiak justu ixteko orduan agertu omen zaizkielako, edo diru-kontuak ondo atera ez direlako, [...]. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 119. orr.
Ernegatuta zegoen amarekin, lagunen begirada burloiak sumatzen baitzituen, eta masaila apartatu zion amaren agur musuari. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 124. orr.
Sumatu egiten da erregea ernegatuta dagoela baina ez duela ernegua kanporatu nahi. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 183. orr.
Ernegatuta omen zebilen, egundoko amorrazioan. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 125. orr.
Hil itzazue -agindu zuen Aragogek ernegatuta, klaska eginez-. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 232. orr.
-Baina non sartu haiz? -oihu egin zuen Martinek ernegatuta. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 195. orr.
'Dena ez da zure eskema sinpleetan eta zure sei zazpi berba asmatuetan kabitzen,' esan du Arantxak bere nebarekin ernegatuta. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 57. orr.
ernegatu egin (3); ernegatu egiten (7); ernegatu egiten zen (3); ernegatu eta (5); ernegatu zen (5); ernegatu zuen (3); ernegaturik eta (3); ernegatzen ari (3); ernegatzen hasia (4); ernegatzen zuen (3); eta ernegatu (3); eta ernegatua (3); eta ernegatzea (3); eta ernegatzen (3)