Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

armairu (ETCn 6.423 agerraldi) 1 iz altzari garaia eta itxia, arropak, jantziak, hornidurak eta kidekoak gordetzeko erabiltzen dena. ik arasa.

Epaileak hauts-pala armairu batean sartu zuen, itxi zuen, eta akta-jasotzaileari deitu zion ezkoz zigila zezan.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 237. orr.

Neskatoa armairu batean giltzatu zuen tarrapataka.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 101. orr.

Jende asko da Touretteren sindromeagatik larritu eta lotsatzen dena, mundutik erretiratu eta armairu batean ezkutatzen dena.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 106. orr.

Etxe osoa arakatu zuen, etxapetik hasi eta ganbararaino, armairu guztiak zabaldu zituen, altzari guztiak miatu.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 68. orr.

Eskua Louis XIII armairu bateko hirugarren apalera eraman eta pergaminozko eskuizkribu handi bat atera zuen handik.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 40. orr.

-Lau mailako armairu bat nahi dut, eta maila bakoitza bere sarrailarekin.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 241. orr.

Eskoziako whiskia armairuan duzue, eta izotza, berriz, pitxer horretan.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 224. orr.

Armairuan nahas-mahas zeukan arropa guztia maleta txiki batean gorde, biolina hartu, gelako atea itxi eta presaka jaitsi zituen eskailerak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 215. orr.

Egun hartan ofizialki estreinatu zituen udako janzkiak, aurreko bederatzi hilabeteetan armairuan gordetako soineko berde mahukabakoa eroatea erabaki baitzuen arratsalde hartan.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 123. orr.

Nola gorde ordea, armairuek giltzarik ez badute?  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 139. orr.

Lisatzeko gelari "armairuen gela" ere deitzen zitzaion.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 47. orr.

Naftalina-usaina zuen, baita kaxa huts eta zetazko paperez beteriko armairuena ere.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 104. orr.

Léonce andreak etxea garbitzen zion, armairuetako giltzak gordetzen, infusio bat igotzen, hotzeria zuenean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 328. orr.

Ez zuen, noski, dena sartzeko lekurik izan, eta nire armairuetan barreiaturik utzi zituen hainbat gauza, oraindik ere jaberik gabe, umezurtz jarraitzen dutenak.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 132. orr.

Bien bitartean, herrixka sail hori, eliza zahar horiek, etxe zahar horiek, eta beren oroitzapen karga osoa, eta intxaur zurezko zoru eder bernizatuak, eta haietako armairuetako oihaleria ederra, eta haien leihoetako farfailak, gaur arte higatu gabe balio izan dutenak, horra non erretzen ikusten ditudan, Dunkerketik hasi eta Alsaziaraino.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 76. orr.

Nire aurretik pasatutako gaztearen karpeta gorde zuen militarrak armairuetako batean.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 131. orr.

"Neskak eta mutilak beren armairuetako arroparik onenak jantzita daude", azaldu zuen Salonek.  Berria - Kultura   2004-01-31

"Nire" beirontziteria esmalte urdinezko puntutxo batez markaturik zegoen, beste armairuetakoarekin nahas ez nezan, eta "gurean hausketak ordaindu egiten direlako".  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 151. orr.

Jenerazionez jenerazione, edo belaunaldietan zehar, mihiseak atxikitzen ziren armairuetan, pentzetako lore batzuek emanez behar zen usain ona.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 185. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gure armairu atea jo zuten, Miepek ziztu egin zuen.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 271. orr.

Egoskari zakuak armairu-atearen atzean dagoen korridorean zeuden gakoetatik eskegita.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 74. orr.

Han, giltzarrapoz itxitako burdinazko armairu ilara handi batean, bat aukeratu, zabaldu eta bertatik poltsa bat atera du eta horrekin gela berean dagoen bainugelara sartu da. kandeletako batek su eman zien bere gainean zintzilik zegoen trajeko prakei eta sutan zegoen armairu barrua.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 281. orr.

Mahaiaren gainean jarri zituztenak begi bistan zituen berriro, armairu barruan orain.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 253. orr.

Beste behin, eta animalien inguruko kasuistikarekin jarraikiz, armairu barrutik zetozen txori baten bizpahiru nota gartsu aditu nituen txalet batean.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 79. orr.

Beharbada armairu barrenean errenkadan jarritako zapatei erreparatuko zien besteren batek.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 152. orr.

Barruan oso erosoa ematen zuen ohe bat zegoen, haritzezko altzairu distiratsuak, bizi-bizi txinpartaka ari zen beheko sua, eta armairu gainean zintzilika.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 43. orr.

Baxerak garbitu nituen brauki, oheak berriz moldatu sakonki, armairu gainetako errautsa eri punttaz altxatu axolagabe.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 136. orr.

Benetako lotura zegoen armairu barneko gauza haien eta ipuinen artean? ez zen kasualitate hutsa?  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 256. orr.

Gero, gainera, igelak zeuden; igelak, argia piztu orduko, armairu azpitik irten eta ihesi ateratzen ziren hara eta hona saltoka.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 82. orr.

Xoko mokoak miatuz, armairu zolak hustuz, horra denbora berean laguntza eder baten egiteko parada.  Herria   2003-06-05

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Zer egingo ote nuen nik arropa-armairu harekin?  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 71. orr.

Hogei, hogeita hamar, berrogei urte geroago, hantxe nengoen ni jantzi-armairu irekiaren aurrean.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 69. orr.

Orobat, kez belztutako sutondo bat bazen bertan, baita txiki-txiki eginda zegoen horma-armairu bat eta burdinazko ohe bat ere, bi zatitan tolestatua.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 71. orr.

Tira, nahiko errazak dira aurkitzeko, ikasleen biltegi-armairuan daude, eta hartzea besterik ez daukagu.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 141. orr.

4 (izenlagun eta izenondoekin)

Ohe bakoitzaren alboan zurezko armairu bat zegoen eta ohearen buru gainean bonbilla bat. bazegon intxaur-zurezko armairu bat, agian barroko goiztiarra, ziri ilun zoragarriz txertatua.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 131. orr.

Ez dago arrasto-izpirik Slytherinek noizbait erratzentzako armairu sekretu bat egin zuela esateko ere!  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 130. orr.

Ohea ageri zen eta zurezko armairu altu bat.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 166. orr.

Goiko armairuan ezkutatuak zeuden paketeko patata frijituak hartzera joan eta aulkitik erorita nonbait.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 19. orr.

Sukaldeko armairuan giltzapetu zuen botila, badaezpada.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 11. orr.

Dendaren atzealdeko armairuan dauzkat botila eta largabista.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 37. orr.

Ate ondoko armairu tipia ireki, botila bat eta bi edalontzi atera, mahai gainean ezarri eta bere aulkira itzuli da.  Berria - Kultura   2004-03-21

Normandiar armairu baten pareko soina, horra, orduko nire esapidea.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 101. orr.

Armairu landu bateko intxaur-zurezko atea berez ireki zen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 411. orr.

Nire ohe galantaz landa, besaulki batek, mahaitxoak, armairu beltz batek eta intentsitate erregulagarriko lanparak osatzen zuten altzaritegi urria.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 355. orr.

Nire Hermes-Babya kendu didate eta armairu txurian giltzapetu, eguerdia delako, hau da, atseden-aldia.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 243. orr.

Umeak ezkutaketan jolasten ziren han, intxaurrondozko armairu altuaren barruan eta ama Chantemesseren ohe eskergaren azpian.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 238. orr.

Mutikoa ohean zegoen, armairu garaiez eta apaintze-mahaiez inguraturik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 111. orr.

Kantua bukatu zenean, tupustean eta erabakimen handiz, armairu ilun bat zabaldu zuen Anghiosek.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 335. orr.

Han, armairu sakonaren ilunpean, topatu nuen berriro amak 1970 ean, lagun bat Berlinen ezkondu zeneko hartan, jantzi zuen soineko beltz txiki gerri baxua, gona kiribilkaria eta parpaila beltzez hornituriko mahukak.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 70. orr.

Dena txukun apaletan kokatzen laguntza bikaina eman zidan: sukaldekoak, arropak, garbikariak, zein bere armairu aproposean sailkatzen.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 215. orr.

Metalezko armairu berde ilun batzuk zeuden militarraren atzean.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 131. orr.

Iparraldeko herrietako izaera berezi hori duten beste emakume asko bezala, alkandora eta galtzerdiak bailiren, bihotza eta soina bi armairu ezberdinetan gordetzen dakien horietakoa da bera.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 66. orr.

Txuspok bulegoetan erabili ohi ziren burdinazko armairu artxibatzaile horietako bi utzi dizkit.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 65. orr.

Atzean, armairu handi ispiludun bat.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 251. orr.

Andrea eserlekutik altxatu zen, ohetik leihora zebilen, armairu ispiluduneko eta komodako kaoba distiratsuan igartzen zituzten hauts izpiak kentzen zituen hatzez.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 227. orr.

Aberats okitua da, armairu bete jantzi polit ditu, baina nagusi itxura ematen diote.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 16. orr.

Makurtuta zaude armairu irekiaren aurrean, ahoa ere irekitzen ari zara, esaldia egituratu duzu buruan, baina ez duzu ezer esan.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 127. orr.

Gela zoragarri nahasia zegoen, artilez, paperez eta ezin aurkituzko gauzez leporaino zeuden armairu irekiez betea.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 82. orr.

5 armairutik atera

Armairutik ateratzea prozesu bat da, lehenik egin behar duenarentzat, eta, ondoren, haren familiarentzat.  Berria - Harian   2005-06-28

Armairutik ateratzeaz asko hitz egiten da gaur egun, baina, fijatzen bazara, seropositiborik ez da ateratzen armairutik.  Berria - Harian   2005-11-30

Beharbada kopuru aldetik gutxi izan ziren halako gehiegikeriak sufritu zituztenak, baina aukera guztientzat zegoenez, ez zen inor ausartzen armairutik ateratzen.  Berria - Euskal Herria   2004-05-22

6 horma-armairu etxeko hormetan egiten den armario modukoa, hargin lanezkoa.

Orobat, kez belztutako sutondo bat bazen bertan, baita txiki-txiki eginda zegoen horma-armairu bat eta burdinazko ohe bat ere, bi zatitan tolestatua.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 71. orr.

Bilkari etiketadunak kutxatilategitan sailkatuta zeuden, horma-armairuen barruan, jakintza-adarka sailkatuta.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 151. orr.

Logela harrapakatu egin dute, horma-armairuak irekita eta hutsik daude.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 230. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus