Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arasa 1 iz altzari apalduna.

Eligio ez zetzan han, bere gelan, gurasoenean baizik, huraxe baitzen altzariak zituen bakarra; gurasoek ezkondutakoan erosi, eta horren kontuz zainduak non berriak ematen baitzuten oraindik ere: ohea, arasa, eta bi aulki.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 226. orr.

Dendaren eskuinaldean, janlekua zegoen, gela garbi-garbi bat, haritz argiz egindako arasa batek, mahai batek eta zumezko jarleku batzuek hornitzen zutena.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 86. orr.

Orduan hantxe geratzen zen ikusten nola zihoazen poliki-poliki arasa, aulkiak eta mahaia edertuz eta zurituz.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 222. orr.

Zigarro batetik zetorren kezko ekaitz bero zorabiagarri batek mugiarazten zituen arasa eta komoda.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 234. orr.

Bertan ziren ezkutatuta normalean etxeko arasa eta hormetan agerian beharko luketen argazkiak.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 133. orr.

Barrualdeko gela batera pasa ninduen, dena arasa eta liburu.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 20. orr.

Arasaren goiko apalean paperez bilduta zegoen hirugiharretik lau xerra hartu zituen.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 34. orr.

Bart, azkenik, saguak hornidurak jaten ari zitzaizkidala ohartua nintzenez, sagutegi bat ipini nien arasan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 74. orr.

Estropezu egin zuen arasean, Koroazioko eszenez apaindutako platerak astindu zituen, eta zizeiluaren zokotik katu argal bat atera zen tiro bat bezala.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 20. orr.

Aldi batez, sukaldeko arasetan ibili da, katilu eta zartaginek eragindako kalakak salatzen duenez.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 47. orr.

Zergatik daude arasetan botila hutsak beteen alboan errenkadan jarrita?  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 22. orr.

Arasatik azal gorriko liburu bat hartuta, mutilari eman zion Louk, esanez: [...].  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 231. orr.

Ondorengo isilaldi luzean, O'Brien jaunaren hitzak entzun izan ez balitu bezala, Louk basoak hartu zituen arasatik.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 229. orr.

Eta armetara jo dute; aspaldiko iskiluak atera dituzte arasetatik, eskopeta izugarriak.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 105. orr.

Arasara hurreratu, botila hartu eta kopa ertzeraino bete zuen.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 222. orr.

Ulrichek baxeraz eta hornizioz beterik zegoen arasarantz jauzi egin, eta gizonarena baino indar handiago batez hura jasorik, ateraino eraman zuen arrastaka, hura hesitzeko.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 289. orr.

Hori esanda, pospolo bati raixt eragin, ahoarekin imintzio arraro asko eginez pipa piztu, eta arasa bernizatzeari ekin zion ostera.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 222. orr.

Nola etxekoandre jatorrak, zer gerta ere, jai-aroaren aitzin bere sukaldeko arasak jakiz gainezkatzen dituen, hala prentsako berriemaileak ere bere kajoietan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 124. orr.

Veneziako kristal eder bat berez puskatu zen, inork eragin gabe, jangelako arasa gainean, egun-argiz.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 298. orr.

Aitak arasa ondoko lanpara piztu zuen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 16. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Horman, gizonaren atzealdean, arasa luze bat, eta botilak ilaran.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 316. orr.

Sukalde bazterretik esku bakar batez aulki bat hartu eta ageriko esfortzurik gabe haren gainean zutituz, arasa garai batean arakatu zuen, pipermin idor bat aurkitu arte.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 214. orr.

Zurak garrasi egin zuen, atzera eginez, oholak zatitan puskatu ziren; zarata handi batek egin zuen eztanda etxean, eta barruan, arasa eroriaren atzean, zutik zegoen gizon bat ikusi zuten, ilea bizkarrean behera zuela, bizarra paparrean behera, begiak distiraz, eta zapi zarpak soinean.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 291. orr.

Paper gorriz estalita zituen hormak, zurezko arasa baten pareraino-edo, zeinean paratu baitzituen hainbat txarro apaingarri, etxean eskuz landutakoak.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 52. orr.

Bada umeentzako olioa bainugelako arasan.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 130. orr.

3 beira-arasa

Bi beira-arasa zeuden leihoko paretaren kontra, egurrezko kutxen gainean ipiniak.Sartu zuen etxera, zeina bereziki garbitua eta distiratsua zegoen, eta erakutsi zion Swanseako portzelanaren beira-arasa.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 28. orr.

Lagundu ere egin nuen makina bat museotara, berarengandik hurbil egotearren soilik, etruriar puxkaz beteriko beira-arasa baten islakeran Sabeth bera ikustearren. horien bidez, Peruko historia ezagutzeko parada dago, urrezko irudiak babesten dituzten beira-arasen ondoan Peruri buruzko informazioa jasotzen duten oholak ipini baitituzte.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 163. orr.

Bilboko erakusketan Manterolaren argazkien jatorrizko negatiboak ikus daitezke beira-arasetan, erakusketarako beren-beregi tamaina handian erreproduzitu dituzten argazkien ondoan.  Berria - Kultura   2004-01-16

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arasa bat (6); arasa baten (6); beira arasa (8); karpeta sarrerako arasa (3); sarrerako arasa gainean (4)

leihoko arasan (4)

atera zuen arasatik (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus