Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arlo (ETCn 89.781 agerraldi) 1 iz zernahi giza jardun banatzen den zati bakoitza; delako zati horietako batek hartzen duen guztia. ik esparru; alor 1; sail 3.

Bata, nire eta zinemaren arteko harremanak ez zirela kuttuntasun eredu, idaztea zela nire arloa.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 203. orr.

Hori areagotu egiten da politikaren arloan; jende artean ezaguna eta onartua izatea lortzen ez duena inolako begiramenik gabe desagertzen da.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 147. orr.

Nahiago baduzu nire autoan joan, horrek esan nahi du prest zaudela eguneroko bizitzaren arlora pasatzeko.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 44. orr.

Gehienez ere poetikaren arlotik edo azken aldian ikuspegi poetiko-erretorikotik.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 27. orr.

Askotan, gainera, arloen arteko mugak gero eta iheskorragoak dira: zer da gaur egun biokimiko bat medikuntza, kimika, matematika edo fisika aldi berean erabiltzeko gai ez bada?  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 121. orr.

Haren interesekoa ez da, ostera, ideien edo teorien arloan, ekintzen eremuan baino.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 57. orr.

Patxi, baina, bere aita medikua bezalakoa atera zen hainbat arlotan, hark ere ez baitzuen jauntxoekin biltzeko astirik aurkitzen.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 51. orr.

Gustuko arloa dut, gustuko egiteko manera dut, holako iniziatibak hartzea, bai.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 44. orr.

Eta beste zenbait arlotan Egunkaria-k harturiko hainbat irizpide esportatzea lortu bada ere, nago ez dela hori gertatu grafiaren anabasa honekin.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 17. orr.

Ahalegin horren gakoetako batek, halabeharrez, garraio arloa izan behar zuen: trenbide-sare bat eraikitzea premiazkoa zen.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 151. orr.

Eta gizarte zapaltzaile eta santujale hari mingarrienak zitzaizkion arloetan gauzatzen du bere apurketa-lana: sexuaren eta erlijioaren arloetan.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 55. orr.

Beste ondorio bat ere atera du Udalbiltzak: herri eragileek hezkuntza arloan izan duten parte hartzea oso ezberdina izan dela arloz arlo.  Berria - Euskal Herria   2006-01-29

Bigarren fasean arloz arloko mahaiak osatu nahi ditu Nafarroako Emakumearen Institutuak.  Berria - Euskal Herria   2004-11-13

Diskurtso unibertsalista horren barruan euskararen arlora etorriko gara.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 119. orr.

Burua itzulikatuz, ohartuko zinateke neska horrek saltegi osoa zeharkatzen duela, diskoen arlora joateko.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 18. orr.

Denek gogoko zuten arloa zen hura.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 67. orr.

Ipuin Orokorra, alegoria den partez, konkretatu egiten dela aldiro, premiaz premia, arlorik arlo.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 69. orr.

Izatekotan ere, filosofiaren edo politikaren arloan sartuko ginateke).  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 103. orr.

Beste arloetan ere, hitz berak erabil ditzakezu.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 79. orr.

Nik ez nuen hartaz inolako iritzirik, sekula ez dut iritzi zehatzik izan politikaren arloan.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 49. orr.

10. Denbora aurrera joan ahala, anaiak ugaritzen ari ziren, eta artzain arduraduna anaiak Portziunkulako Santa Marian Kapitulu jeneralera deitzen hasi zen, bakoitzari obedientziak izendatzen zion arloa emateko pobreen lurraldean, Jainkoak erabakitako banaketaren arabera.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 763. orr.

Hiriburuen eginkizun historikoa epe luzera erlijioaren arloan aurkitzen da sarri.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 58. orr.

Ama izateko prestatzen ari denak segituan ikasten du, bizitzako beste edozein arlotan bezala honetan ere, gauzak ondo edo gaizki joan litezkeela, bi aukerak direla posible.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 74. orr.

Ezein ingeniari, kimikari edo materialen arloko zientzialarik inoiz asmatuko ez lukeen moduan eginda dago betekizun zail horiek betetzen dituen materiala.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 18. orr.

Txukuntasunaren arloa alde batera utzita, biziraupen kontuetan ere lehenengotatik ondo moldatu ginen.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 36. orr.

"Alor anitzeko" jakintsuak ziren gehienak; medikuntzaren, astronomiaren, filosofiaren, fisikaren eta matematikaren arloan arituak, alegia.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 82. orr.

Zientziaren arloan ezin daiteke ulertu gizabanakoaren sorrera, gizakia eratzen duen gizaginkode holistiko horren berri ezer jakin gabe.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 97. orr.

Sexuaren arloan arau eta zigor asko ezarri dira.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 63. orr.

Urtarril hartan, metalaren arloko milaka langilek greba egin zuten Bilbon, soldaten igoera eskatzeko.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 202. orr.

2 (izenondoekin)

Gainera, musika entzun eta beste egiteko aukera ere ematen du, oso arlo garrantzitsua ukituz: astialdia.  Berria - Euskal Herria   2004-06-16

Horrek esan nahi dik, arlo militarretik ikusita (eta hau gerra bat duk, zuei kasu eginez gero behintzat), estatuak motiboak dituela bere estrategiari eusteko, baina ez euskal biolentziak.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 78. orr.

Arlo filosofikoan, moralean, legalean zein pedagogikoan sutsu aldarrikatu zuen ezberdintasuna.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 47. orr.

Dominique pozten zen bera ez baitzen hain arlo arriskutsuan gezurka aritzea behartua, nahiz haren laguna harrapatzen baldin bazuten, biak hartu eta gillotinara igorriko zituzten.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 263. orr.

Baina eskola horrek, arlo berri eta emankor bat urratzeko meritua izan arren, ez zuen erdietsi benetako zientzia linguistikoari hasiera ematea.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 30. orr.

Arlo akademikotik hasita -tesirako proiekturik ba ote neukan, ikerketarako nire gai gogokoenak- nire egoera profesionalera igaro ginen -lan-merkatuaren larria, nire asmo eta esperantzak, momentuko eginkizun txatxuak-.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 25. orr.

Arinek arlo kulturalarekin zeukan loturaren berri eman zion.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 36. orr.

Eta gabezia horrek kalte handia egin zidan bizitzan zehar arlo profesionalean, Hiztegi Entziklopedikoaren edukia bezeroaren gustuen arabera aurkezteko orduan bereziki.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 305. orr.

Eta emazteak barkatu badio, arlo pribatua publiko egin den honetan, nor gara gu bera erruduntzat jotzeko?  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 214. orr.

Argigarri, hala ere, denontzat, Kode Zibilera biltzen baita arlo zibileko zuzenbidearen eskarmentu luzea.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 10. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ikasleak, bitartean, hontzak soilik egiten duen antzera, aldagabe begira zeuden Ingurune arloko irakasleari.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 151. orr.

Bertsolaritzaren autoeraketa: gizartegintza modu bat kultur arloan.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 73. orr.

Bera antolakuntza arloaz arduratuko zen, eta Hausterri ez zitzaion batere gaizki etorriko hizkuntza lantzea: filosofia ere euskaldundu beharko zen noizbait.     «Kuskue tanden», 2004 - 60. orr.

Maisutza industrialeko ikasketak zituen, tornularitza arloan, baina beti gora begira bizi zen, gizon anbiziosoa baitzen, esan dut lehenago.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 70. orr.

Gramatika kategorien mudantza-arlotan barrena abiatu nintzen.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 11. orr.

Bere garapen mailarik handiena agintarien eskuetan eman ohi du, eta politika arloan karrera egiteko hornidura baliagarritzat hartu ohi da.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 114. orr.

Nikaragua zen urte haietan Sandraren kezka nagusia, beste borroka-arloak bigarren mailan eta euskaltegia bosgarrenean uzteraino.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 72. orr.

Gutxi bezalako erabakia zen hura, eta lehenago makina bat bider atzeratua; zeren, hirigintza eta eraikuntza publikoaren esparruan ospe merezia lortua bazuen ere, deseroso sentitzen baitzen dekorazio arloan.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 163. orr.

Sinesgaitza zen bi izaki orotan hain berdinak izatea, gorputz arloan bai izpiritu arloan.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 188. orr.

Musika arloan bertutetsua ez zela onartu bazuen ere, ez zuen beharrezkotzat jo Paganini bihurtzea emakume hura ezagutzeko.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 25. orr.

Nafarkaria-ko arduraduna izan zen hainbat urtez eta egun Berria-ko kazetaria da, ingurumen arloari arreta berezia eskainiz.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 3. orr.

Sexu arloan inoiz eginiko inbertsiorik txarrena egin eta gero, bakarrik gelditu zenean, pote bat garagardo hartu, purutxo bat piztu, eta ohe gaineko anabasara itzuli zen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 87. orr.

4 jakintza arlo

'Bizitza' kontzeptua eztabaidagai nagusi izan da jakintza arlo guztietan.  Berria - Gaiak   2004-03-24

Alde batetik, batzorde bereziak egongo dira; jakintza arlo bakoitzeko bana (matematika, natura eta abar).  Berria - Euskal Herria   2006-04-01

Watson eta Crick-ek ADNa aurkituz geroztik, jakintza-arlo horrek gune-guneko leku bat hartu du mundu bizia interpretatzeko eta azaltzeko gure sisteman.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 145. orr.

Akademiak ondo funtzionatuko balu ere (eta gaur egungo euskarazko unibertsitateetan, zinez, ez da horrela), nekez bil lezake gazte batek gurea bezalako jakintza-arlo batean funtsezkotzat jotzen den ondare literario osoa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 15. orr.

Gutxiengo sofistikatuago batentzat, testu sakratuaren azterketa kritikoa goragoko kritikan ikasteko bidea izan zen, geroago jakintza-arlo guztietan erabil zitekeena, benetan gertatu zen bezala.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 299. orr.

Baina gero gauzak aldatu dira, zorionez, gaur egun jakintza arlo gehienak ukitzen direlako unibertsitate ofizialean, gehiago edo gutxiago, baina denetarik aurki daitekeelako.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 147. orr.

Gaur egungo ikerkuntzan, jakintza-arlo desberdinetatik giza hizkuntzari buruz egiten diren azterlanen elkargunea hizkuntzari dagokion garun-atala da.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 7. orr.

Hezkuntza eta ezagupenak: oso onak, batez ere bere jakintza arloari dagozkionak.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 133. orr.

-Nik, jakina, ezin dut bat egin Wirth irakaslearen ateraldi horiekin, nahiz eta bere jakintza-arloan trebe agertu izan den.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 21. orr.

Horren ondorio naturala da norbera ekonomia arazoei buruz arrazoitzeko gai dela uste izateko joera, beste jakintza arloetan ezinbestekotzat joko litzatekeen gutxieneko prestakuntzarik gabe".  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 20. orr.

5 lan arloko abokatu (corpusean ez dago; ETCn 13 agerraldi)

Gilek lan-arloko abokatu eta greba-bitartekari ateratzen zuen bizimodua, baina Newark hiriko udalaren aholkulari ere bazebilen hirurogeietako lehenbiziko urteetan.  ETC-literatura, saiakera   Gizona ilunpean, Paul Auster (Oskar Arana), Alberdania, 2008

Atochako sarraskian, 1977ko urtarrilaren 24an, Espainiako Alderdi Komunistako eta Langile Komisioak Langile Komisioetako (CCOO) bost lan arloko abokatu hil zituzten eta lau zauritu.  ETC-entziklopedia   Espainiako trantsizioa, Wikipedia

Lan arloko abokatua eta Laneko Jazarpen Moralaren Euskal Behatokiko kidea da Domingo Arizmendi.  ETC-prentsa   Berria, 2008-04-15

Madrilen dudan lan arloko abokatuak baimena ukatutakoen makina bat kasu izan ditu.  ETC-prentsa   Berria, 2018-01-28

Lan arloko abokatuen mugimenduak zeregin garrantzitsua izan zuen frankismoaren kontrako borrokan. ETC-prentsa   Berria, 2019-07-21

6 merkataritza-arlo

O'Carroll gizajoa, Kernan jaunaren aspaldiko laguna, garai batean merkataritza-arloan garrantzi handiko gizona izana.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 256. orr.

Industrian dezente apalagoa izan bazen ere, deialdiak oihartzun handia izan zuen merkataritza arloan.  Berria - Harian   2006-03-10

Osasun, industria eta merkataritza arloan desoreka itzela dago herri batetik bestera, Nafarroako Gobernuak ez duelako inbertsio handirik egiten.  Berria - Euskal Herria   2004-03-05

Estatutuaren arabera merkataritza arloan eskuduntza osoak ditugu.  Berria - Ekonomia   2004-07-25

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus