Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Agerikotasun hori, normalean, literaturatik at dauden alorretan lortzen da areago. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 111. orr.
Edateko uraren eta hondakinen alorrean aurrekontuak emendatzea proposatzen dute. Berria - Euskal Herria 2004-06-09
Gainera, liburu eta artikulu on asko dago fonetika eta fonologiaren alorrean. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 17. orr.
Iruzkinak, ezinbestean -gaia ere halakoxea zelako-, azterketa filologiko hutsetik aldendu eta psikologiaren alorretan sartzen ziren maiz, eta ezari-ezarian interesa piztuz joan zitzaion. «Kuskue tanden», 2004 - 140. orr.
Haren ondare ezabaezina, ordea, filosofia politikoaren alorrean da eta, hortik zabalduz, zientzia sozialean ere bai. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 8. orr.
Mututasun orokorraren alorreko lehen aditza landatu nuen. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 36. orr.
Zientzia asko aitzinatu dela ginekologiaren alorrean. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 100. orr.
Afaltzen ari ginen bitartean, politikaren alorrera lerratu zen pixkanaka elkarrizketa. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 162. orr.
Biak buruargi, euskaltzale zintzo eta amultsuak, egungo egunean txit dira ezagunak, nor bere alorrean. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 152. orr.
Ez dago, bada, zeraren zera guztiz orijinalik, ez artegintzan eta ez gainerako giza alorretan ere. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 34. orr.
Azken ideia horri esker, ondasun kolektiboaren kontzeptua (edo kanpokotasunaren kontzeptua) sar daiteke nazioarteko ekonomiaren alorrean. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 48. orr.
Dena den, aipatu dudan adierazpen ofizioso horrek lege eta matematika alorreko hainbat eztabaida eragin zuen. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 52. orr.
Kolonbian, Barranquillatik hurbil, Rioquemado deitzen den herrixkan, gerraondoan erbesteraturiko familia euskaldun bat bizi omen da psikiatria alorreko erietxean lanean. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 31. orr.
Izan ere, bihotz-bihotzez maite nuen nik neure osaba hura: maite nuen, zuhaitzak urtxintxen antzera igaiten zituelako edo teleskopiotik beha jartzen ninduelako noiznahi-den; maite nuen, aritmetikan eta geometrian maisu eta irakasle nuelako, baita bizitzaren bertze mila alorretan ere... edo txakurrei izen xelebreak ipintzen zizkiolako, Greziako edo Erromako historiarekin lotuak... Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 61. orr.
Eta hala ere, hona zein alorretan eman zuen gerra: Koldo Izagirre «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 42. orr.
Bilakaera gertaera baten aurretik, hura baino lehen, beti gertaera bat, edo hobe esanda, zenbait gertaera antzeko izan dira hizketaren alorrean. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 131. orr.
Baserritarrak lapurrari eman dion izena ere ez da xaloa, eta orain onomastikaren alorra erakarri nahi dut, diziplinen arteko joan-etorrien onurak neureganatuz, antropologiara. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 115. orr.
Ondasun higigarriak merkataritzaren alorrekoak dira; higiezinak, ostera, lege zibilaren meneko. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 83. orr.
Beraz erreka behar zuten baitezpada kurutzatu alor lanetara joaiteko. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 24. orr.
Nondik lortu lurra lantzeko, alorrak ereiteko, uztak biltzeko behar beste esku, emankorragoa bada lurra lehergailuz eta pikotxaz iraultzea? Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 171. orr.
Gero, ez bat eta ez bi, burdin sarearen zirrikitu batetik sartu, eta bide pribatuan gora egin du tximistaren pare, gladioloen alorreraino. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 114. orr.
Lainoan galtzen ziren, autobidearen alde bietako alor eta herrien antzera gure atzean. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 35. orr.
Mahabalipuran, Madrasen, lorito talde handi bat arroz alor batera joan zen jatera. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 153. orr.
Europa zaharreko goldeen zain zauden alorrak, hango trontza-zerren zain haritz eta gaztainak, hango pikatxoien zain mendi-muinetako aberastasunak. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 39. orr.
Beleak bakarrik zebiltzan, taldeka, zeruan arku luzeak eginez, beren bidea alferrik bilatzen, denak batera alor zurbiletara jaisten eta beren moko handiez elurrari mokoka eginez. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 142. orr.
- Nahikoa ditek maskaradak antolatzen, arto alorrak lantzen eta golf zelaiak zaintzen, orain turismoa egiten hasteko! Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 207. orr.
Baso iluneko sarobe izerdituak, larreko artzaitxabola isilduak, eguterako ardiborda itzalduak, udal mintegi antzutuak, belasoro zahartuak, barruti zakarrak hartuak, alor pinudituak, atari lokaztuak, usategi mututuak, ermita lotsatuak, etxe desesperatuak, burniola sorginduak, zubi alfertuak, gaztelu erotuak... Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 16. orr.
Are laster gehiago egiten genuen orduan, gure ardi ñapur kankaila gosetien handik jalgitzeko, alorren jabeak ohartu baino lehen. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 21. orr.
Berrehunen bat metrora dago eta irten berria da alor batetik. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 103. orr.
[...] eta ezinbestean geldi geratu behar izan genuen, berriz ere, isil-isilik gari alor batean, eta nirekin zeuden guztien buru egiten zuen Mem Ramiresi ongi iruditu zitzaionean, malda igotzen hasi ginen [...] Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 222. orr.
Izan ere, alor semantiko zabal-zabala du "errepikapen" hitzak, eta bere baitan onartzen dituen prozedura guztiak ez ditugu haren haritik aztertuko. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 23. orr.
Baina bai: euskara ari da alor berriak irabazten. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 130. orr.
Alor didaktikoan kokatu behar da Pertsona eta sozietatea argitalpena ere. Berria - Kultura 2006-02-09
Bere beste lan alor nagusia euskal filologiari dagokiona da. Berria - Kultura 2006-01-22
Halatan, euskal gatazka alor literarioan islatzean, kutsu beltzeko edo molde indibidualistako narrazio psikologikoak nabarmendu dira. Berria - Kultura 2004-10-19
Makineria pisuaren laguntza behar duten zientziaren edo pentsamenduaren eremu handi-zabalak bezain maite zituen letra tiki-zirtzilen goldeaz lantzen diren alor apalak, eta haietara biziotsuaren gutiziaz makurtzen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 90. orr.
Bihar goizean aireportua den lur alor zapaldura joango naiz, Managuarako hegazkina hartzeko. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 23. orr.
Eskorta edo oilategi txiki hura oholesi batez inguraturik zegoen, eta oholesiaz bestaldean alor ikaragarri zabalak ikusten ziren, eta, han ereinda, azak, tipulak, patatak, erremolatxak eta bestelako barazkiak. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 76. orr.
Margaren azalak zurira egin zuen, eta nazka zen begietaratu zitzaiona: bere alor profesionalean sartzeko ausardia izan nuelako edo nire susmoekin Marcel Martinen izena lohitzen nuelako, ez dakit. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 277. orr.
Liburuaren zabalkundearekin areagotu egingo da eragin hau alor penalean, baita itzulpena agertu aurretik ere. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 15. orr.
Baina hemen kontzeptuaren historiara mugatuko gara, eta apunte batzuetara bakarrik, esaustibotasun uzirik gabe, oroz gain alor nagusi batzuk seinalatzea beste asmo barik, gazteren batek artoski ikertu nahi baleza, nondik hasi baduela erakusteko adina. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 25. orr.
Bertan, alkatea etsituta agertzen zen: arazo larri asko zituen Arabako hiriburuan eta horien aurrean amore eman behar izan zuela aitortzen zien bere herrikide maiteei; eraikuntza alorreko enpresarien aurrean, adibidez. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 79. orr.
Peter Laing agertu zen handik, zientzia alorreko Segurtasun Nazionaleko kontseilarietako bat. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 28. orr.
Elikadura alorreko lobby-en indarra handia da. Berria - Euskal Herria 2004-07-31
Industria alorrean isurketen inguruan hobekuntzak badaude ere, errepideko garraioarekin lotutako isurketa kutsagarrien igoerak une honetan asko zailtzen du Kyotoko Protokoloa betetzea. Berria - Euskal Herria 2004-06-19
Dena den, hezkuntza alorrean hobetzea baino irizpide garrantzitsuagoa da gehienentzat faktore ekonomikoa, eta, ondorioz, seme-alabek ahal bezain pronto lana aurkitzea dute helburu. Berria - Euskal Herria 2006-03-24
Ortografia alorrean, ostera, urrats esanguratsuak egin ziren, eta horretan, hain zuzen, Iparraldekoak izan ziren bide urratzaile. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 69. orr.
Baina norbaitek, albo-alorretatik, bertsogintzak zer eskain diezaiokeen ikertzen hasi nahi balu gonbitea luzatzen ahalegindu naiz. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 13. orr.
Balkoi interesgarria da Ebro ibaiaren ondoan hazten diren arboladia eta baratze alorrak ikusteko, baita XIII. mendera eramango duen Radako dorretxea ere, zeina muino xume baten gainean altxatzen den, Lodosako barrutian. ETC-prentsa Berria, 2019-07-17
Aurrerantzean bi estatuak hezkuntza, defentsa eta merkataritza alorretan ariko dira elkarlanean. Berria - Mundua 2004-03-26
Arantxa Gonzalez EBko Merkataritza alorreko eledunak. Berria - Ekonomia 2004-10-10
LAB eta ELA sindikatuetako merkataritza alorreko delegatuek manifestazioa egin zuten atzo Gasteizen, saltokiak jaiegunetan zabal ez daitezela eskatzeko. Berria - Ekonomia 2004-12-15
alor asko (7); alor askotako (6); alor askotan (22); alor askotan bezala (3); alor aztertu (4); alor bakoitzean (4); alor bakoitzeko (5); alor bat (22); alor bat da (5); alor batean (14); alor batetik (5); alor batzuetako (5); alor batzuetan (27); alor batzuetan ere (8); alor batzuetara (4); alor batzuk (5); alor berezi (5); alor beroan (5); alor berri (4); alor berriak (5); alor bi (3); alor eta (22); alor eta eremu (3); alor ez (3); alor ezberdinetako (3); alor ezberdinetan (5); alor fisikoa (3); alor gehienetan (3); alor gehientsuenetan (3); alor guzietan (4); alor guztiak (12); alor guztiak jorratu (3); alor guztien (3); alor guztietako (6); alor guztietan (39); alor guztietan izan (4); alor guztietara (7); alor hartan (8); alor hau (6); alor hauek (6); alor honen (3); alor honetako (3); alor honetan (32); alor honetatik (4); alor honetatik at (3); alor hori (26); alor hori indartzeko (3); alor horiek (8); alor horietan (16); alor horrek (6); alor horren (5); alor horretako (13); alor horretan (119); alor horretan egiten (4); alor horretara (3); alor horretarako (3); alor horri (7); alor jakin (7); alor jakin batzuetan (3); alor jorratu (3); alor kantak (3); alor landu (3); alor osoa (4); alor politikoan (3); alor pribatua (3); alor pribatuan (3); alor psikologikoa (4); alor sozio (3); alor zabala (3); alorrez alor (10); arte alor (4); azken alor (3); baina alor (3); bere alor (5); beste alor (52); beste alor askotan (3); beste alor bat (4); beste alor batean (3); beste alor batzuetako (5); beste alor batzuetan (17); beste hainbat alor (4); bi alor (13); bi alor horietan (4); biziko alor (3); bizitzako alor (4); da alor (11); da alor horretan (3); dira alor (8); dira alor horretan (3); ditu alor (3); ditugu alor (4); ditugu alor horretan (3); dituzte alor (3); du alor (6); du alor horretan (3); duen alor (3); dugu alor (4); dute alor (5); edo alor (4); ekonomiaren alor (5); ekonomiaren alor guztietan (3); eta alor (46); eta alor horretan (11); eta beste alor (3); gizarteko alor (9); gizarteko alor guztietan (3); hainbat alor (16); hori alor (5); hutsaren alor (3); iker alor (3); ikerketa alor (3); jakintza alor (3); jokoaren alor (11); jokoaren alor guztietan (4); lur alor (3); matematika alor (3); oso alor (3); zen alor (7); zenbait alor (3); zeruko alor (12); zeruko alor beroan (5); zientziaren alor (3); ziren alor (5); zuen alor (9)
ahalgarriaren alorraz goiti (3); alorra da (7); alorra ere (3); alorra eta (5); alorra ez (3); alorrak eta (8); alorrarekin zerikusia (3); alorrari dagokionez (6); alorraz goiti (5); bere alorra (5); bi alorrak (7); den alorra (3); dituzten alorrak (3); duen alorra (6); duten alorrak (4); entzunezkoen alorra (4); esperientzia ahalgarriaren alorraz (3); gure alorrak (3); ikerketa alorra (3); ikus entzunezkoen alorra (4)
alorrean aritu (5); alorrean aritzen (3); alorrean aurrera (3); alorrean aurrerapauso (3); alorrean bereziki (3); alorrean dagoen (4); alorrean dauden (3); alorrean diharduten (3); alorrean duen (6); alorrean edo (3); alorrean egin (12); alorrean egindako (9); alorrean egiten (3); alorrean emandako (3); alorrean ere (19); alorrean eta (16); alorrean ez (3); alorrean gertatzen (3); alorrean hainbat (3); alorrean hiru (3); alorrean izan (4); alorrean kokatzen (5); alorrean lan (21); alorrean lan egiten (12); alorrean lanean (10); alorrean orain (4); alorrean sartu (3); alorrean sortzen (4); alorrean zer (4); animazioaren alorrean (3); arkitekturaren alorrean (3); arrazoimen hutsaren alorrean (4); arte eszenikoen alorrean (3); bakoitzak bere alorrean (3); bere alorrean (17); berriztagarrien alorrean (3); bioteknologiaren alorrean (3); defentsa alorrean (3); ekonomia alorrean (7); ekonomiaren alorrean (7); energia alorrean (6); energia berriztagarrien alorrean (3); energiaren alorrean (3); entzunezkoen alorrean (3); eraikuntza alorrean (4); eraikuntzaren alorrean (3); eskubideen alorrean (25); eskubideen alorrean lan (4); eszenikoen alorrean (3); etxebizitzaren alorrean (4); etxegintza alorrean (3); euskararen alorrean (21); finantzaketaren alorrean (3); finantzen alorrean (3); genetikaren alorrean (4); giza eskubideen alorrean (17); gizarte zientzien alorrean (5); hedabideen alorrean (4); hezkuntza alorrean (15); hezkuntzaren alorrean (13); hizkuntza politikaren alorrean (3); hizkuntzaren alorrean (8); hutsaren alorrean (7); ikerketaren alorrean (3); ikerkuntzaren alorrean (5); ikus entzunezkoen alorrean (3); immigrazioaren alorrean (6); industria alorrean (5); industriaren alorrean (5); irakaskuntza alorrean (3); irakaskuntzaren alorrean (4); kirol alorrean (3); kulturaren alorrean (3); lan alorrean (3); literaturaren alorrean (3); marketin alorrean (3); musikaren alorrean (5); nazio eraikuntzaren alorrean (3); nazioarteko alorrean (5); ortografia alorrean (5); poesiaren alorrean (3); politika alorrean (4); politikaren alorrean (6); politikoaren alorrean (4); segurtasun alorrean (3); segurtasunaren alorrean (4); sexuaren alorrean (3); teknologia alorrean (4); teknologiaren alorrean (3); zerbitzuen alorrean (5); zientziaren alorrean (5); zientzien alorrean (8)
ahalgarriaren alorretik (3); ahalgarriaren alorretik at (3); alorreko aditu (3); alorreko arduradun (4); alorreko beste (4); alorreko enpresa (3); alorreko enpresak (5); alorreko enpresek (6); alorreko eragile (3); alorreko hainbat (6); alorreko lehen (3); alorreko neurriak (3); alorreko profesionalei (3); alorrekoa da (3); alorrekoak ere (3); alorretan bezala (6); alorretan egin (5); alorretan erabiltzen (3); alorretan ere (9); alorretan eta (3); alorretik at (8); alorretik atera (3); alorrez alor (10); autogintzaren alorreko (3); beste alorretan (13); beste alorretan ere (3); beste hainbat alorretan (10); bestelako alorretan (3); bi alorretan (3); dagozkien alorretan (3); diren alorretan (3); edozein alorretan (4); ekonomia alorretan (4); elikadura alorreko (4); emakumearen alorreko (3); energia alorreko (4); entzunezkoen alorreko (3); eraikuntza alorreko (7); erlijio alorreko (3); eta alorretako (3); eta ekonomia alorretan (3); eta kultur alorretan (3); gainerako alorretan (7); hainbat alorretako (13); hainbat alorretan (39); hainbat alorretan ere (3); hainbat alorri (3); hezkuntza alorreko (3); hiru alorretan (4); ikus entzunezkoen alorreko (3); irakaskuntza alorreko (6); justizia alorreko (3); kultur alorretan (3); kultura alorreko (4); kulturaren alorretan (3); osasun alorreko (8); politika alorreko (3); zein alorretan (4); zenbait alorretan (19); zerbitzuen alorreko (3); zientzia alorreko (5)