Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Nire adeitasun eta begirunea, zeruko egiazko bakea eta zinezko maitasuna Jaunarengan. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 98. orr.
Ongi etorriari eder zaio adeitasuna eta zeremonia. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 97. orr.
Modu horretan sufritu nahi nuke, neurrian, neure buruarekiko adeitasunik eta errukirik gabe, araztasun idor batekin. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 278. orr.
Adeitasuna, gorrotoa itzaltzen eta maitasuna sustatzen duen karitatearen ahizpa da. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1013. orr.
Ugalderen dotorezia, adeitasuna eta zintzotasuna, ez dira edonorengan aurkitzen. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 100. orr.
Frantzisko santuak guztiei karitatea aholkatzen zienean, elkarri adeitasuna eta senidetasuna azaltzera gonbidatzen zituen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 391. orr.
Baina adeitasuna eta modu onak ahazten ari naiz! Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 322. orr.
Katalinak oraindik ere hika egiten zion eta andre Agedak adeitasuna eta ongi-nahia erakusten zizkion, hamaika oharretan eta aholkutan adieraziak. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 69. orr.
Gaztearen adeitasuna eta jendetasuna etorri zitzaizkion gogora. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 72. orr.
Keinu harekin adostasuna eskatzen ari zitzaion, adeitasuna adierazi baino gehiago. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 43. orr.
Zein xalo eta amultsuki hitz egin zion arreba deituaz, nolako adeitasuna agertu zion Volgan behera zihoazelarik. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 172. orr.
Ez da, bada, harritzekoa eskolara bidean bizikletan denek lagundu nahi izatea edo adeitasuna erakutsi nahi izatea. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 221. orr.
Nire erreguen, nire arrazoien begiramenik gabe, zure etorrera aldez aurretik mezutzeko adeitasuna ere izan gabe, beldurrik gabe ezarri nauzu ustekabe baten arriskuaren mendean. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 233. orr.
Beldur izan nintzen une batez bere manuak ez ote zituen atzera botako, eta haren adeitasunak ez ote zidan kalte eginen. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 84. orr.
Ez, ene jauna, adeitasun hori ez da gizalege onekoa. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 136. orr.
Txitxikoven zakarkeria eta adeitasunik eza gorabehera, Koshkariovek izugarri adeitsu eta samur jokatu zuen.Baldin urratsak bederen geldiagoak egiten badituzte, ez da, usteak uste, adeitasunagatik edo herabetasunagatik izaten. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 454. orr.
Adeitasun handiz agurtu zituen denak eta beste gela batera sartu zituen. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 150. orr.
Adeitasun handiz jokatzen zuten denek, hala ofizialek, nola damek, nola frakez jantziriko gizonek; gogaikarri ere gertatzen ziren melengaren melengaz. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 255. orr.
Apalak goregi geratzen zitzaizkionean, neska beltxaran polit bati eskatzen zizkion Ruche jaunak eskuratu ezin zituen liburuak, eta adeitasun amoltsuz eskuratzen zizkion neskak. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 211. orr.
Adeitasun nabarmenaz egin nion begitarte, harekin nuen harreman gutxia hala frogaturik. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 277. orr.
Zure erantzunaren zain, azaldu nahi dizut, jauna, behintzat, nire adeitasunik arretatsuena. Xabier Olarra «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 67. orr.
Haizu zitzaidala zurekin zuhur samar jokatzea, eta atxiki ahal nintzaiola, gehiegizko ahalkeriaren beldurrik izan gabe, soilik adeitasunik hotzenaren adierazpideei. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 232. orr.
Militarista "zibilizatuen" adeitasun gogaikarriaren aurka. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 351. orr.
Adeitasun hutsezkoa zela ageri zuten interesa. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 280. orr.
Adeitasun eta adiskidetasun gizabidetsuegia erakusten zuen bere maneretan. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 44. orr.
Nire paperak lurretik jasotzera ausartua zen tipoa, inork zapal ez zitzan nonbait, eta eskura luzatu zizkidan, adeitasun ezin adeitsuagoz. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 12. orr.
Ohizkanpoko adeitasuna. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 23. orr.
Lisa ederrak, aurretik finkaturiko adeitasun arauez harago, Normandiar ederra espaloiraino lagundu nahi izan zuen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 394. orr.
Erreginak nahi luke jokoari ekin aurretik adeitasun-erakutsi zerbait bazenegio Laertesi. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 244. orr.
Enperadorearen adeitasun-agerkari berezi bat zen guardia hungariarraren emazte frantsesarekin txantxetan aritzea. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 26. orr.
Orduan, adeitasun eta alaitasun sentimendu bat zerion guztiari, kaleak goraino betetzen eta bakea betiereko balitz bezala arimak erabat asetzen zituena. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 66. orr.
Hala duk geratu -mundu txoroak noski kutun dituen beronen txitaldiko beste asko bezala- garaiko hitzots dotore eta tratu-adeitasun itxura huts-hutsean. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 218. orr.
Bernardinok, adeitasunez, zalgurdiko atea ireki zion Joanesi. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 102. orr.
Edalontzia eskaini zion begibakarrari eta hark, adeitasunez, goraino bete ardo zuriz. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 49. orr.
Muchek gauzak adeitasunez egin zituen; kukurutxoa aukeratzen utzi zion Paulineri, ez zion kendu, sosa ordaindu zuen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 309. orr.
Adeitasunez egin zion ongietorria obispoari, eta, ordurako eraztunik ez bazuen ere, muin egin zion eskuan. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 113. orr.
Eskarmentuz zekien solaskidea -eta haren antzekoak- adeitasunez hartu beharreko arerioak zirela. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 93. orr.
Noranahi hoala, aurkituko ote duk inon apaizik, honek tratatzen hauen adeitasunez tratatuko hauenik? Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 506. orr.
Berarekin topo egiten zuen guztietan, eskua adeitasunez estutu eta tea hartzera gonbidatzen zuen. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 335. orr.
Hau harengandik ihes egiten saiatu zen, baina anai Eliasek adeitasunez geldiarazi zuen, eta era onean eskatzen zion esan ziezaiola zergatik ihes egiten zion eta zergatik ez zuen berarekin hitz egin nahi. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1015. orr.
-Barkatu diot Ahmeti zuenganako adeitasunez -esan zuen-. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 127. orr.
Bi emakumeek adeitasunez besarkatu zuten elkar, edo hala itxuratu zuten behintzat. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 156. orr.
Ohiz kanpoko adeitasunez, gelditzeko esan dizu poliziak. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 118. orr.
Damen aho urrintsuetatik mota guztietako iradokizunak eta galderak iristen zitzaizkion, sotiltasunez eta adeitasunez mukuru beteak. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 245. orr.
Louren oinetan geratu zen lur hautsez betean etzanda, eta uste onez eta adeitasunez egin zion irribarre. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 217. orr.
Gula, zuk adeitasunez gosea deitzen diozuna. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 32. orr.
Mathildek eskua hartu eta estutu egin zion adeitasunez. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 165. orr.
Ez gorrotoz, ez adeitasunez. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 350. orr.
Adeitasunezko afari bateko gomita hari idatziz eginez. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 277. orr.
Whittaker andrearen adeitasunezko jokamolde jasanbera hura ez zen mugatzen soilik beraren ahaide zorigaitzekoenengana. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 60. orr.
Curtisek eskua luzatu zion aitaordeari, aurrez aurre baitzuen, eta adeitasunezko irribarreño bat egin. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 246. orr.
Adeitasunezko begirada itzuli zion Mathildek. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 199. orr.
Kapela jasotzeak gizarte jakin batzuetan baizik ez du adeitasunezko agurraren zentzua: konbentzio hori galtzen ari da gainera, kapela burutik kendu gabe erabiltzeko ohitura nagusitzen ari baita azken aldi honetan. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 234. orr.
Oroitzen naiz, baina, muxu doi bat eman zenidala masailetan, ezagunen arteko adeitasunezko agurra, besterik gabe, baina halako berotasun bat sumatu nuen edo sumatu uste izan nuen zure agur-keinu horretan, barruko joranari eutsi edo jaregin tentsioan bazeunde bezala. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 25. orr.
Ni ikustean adeitasunezko imintzio bat egin zuen eskuarekin airean, erdibidean geratu zitzaion keinu labur eta lotsati bat, ikustekoa baita zeinen urria den gizasemeok elkarri diosalak egiteko erabiltzen dugun imintzioen errepertorioa. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 41. orr.
Adeitasunezko ikurrak, esaterako, askotan halako adierazgarritasun naturalaz hornituak daudenak (gogora dezagun, adibidez, txinatarrek enperadorea bederatzi aldiz ahuzpeztuz agurtzen zutela), haiek ere arau batek finkatuak daude. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 98. orr.
adeitasun eta (12); adeitasun handia (3); adeitasun handiarekin (3); adeitasun handiz (16); adeitasun osoz (6); adeitasuna erakutsi (3); adeitasuna eta (8); adeitasunari esker (4); adeitasunez agurtu (6); adeitasunez agurtu zuen (3); adeitasunez egin (3); adeitasunez esan (3); adeitasunez eta (4); adeitasunez hartu (4); adeitasunez tratatzen (4); eta adeitasun (6); eta adeitasuna (6); eta adeitasunez (14); eta adeitasunez agurtu (3); nolako adeitasunez (4); zure adeitasunari (3)