Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Arabiakoek eta Kedarko printze guztiek zurekin egiten zituzten tratuak, arkume, ahari eta akerrak salerosiz. Elizen arteko biblia Ez 27,21
Bosgarren egunean, bederatzi zekor, bi ahari eta urtebeteko hamalau arkume. Elizen arteko biblia Zen 29,17-34
Arkume bat zekarren lepoan, eta ez zirudien Tabira han ikusteak ustekabean harrapatu zuenik. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 90. orr.
Obispoak lau karta zeuzkan eskuetan, eta hiltegira doan arkume baten begiez begiratzen zigun Karmeni eta niri. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 70. orr.
Garia, ardoa eta olioa oparo emango dizkizue, eta zekor eta arkumeak ugalduko, zuen arbasoei zin egindakoaren arabera emango dizuen lurraldean. Elizen arteko biblia Os 2,10
Jarraian, ardiak eta ahuntzak jeizten hasi zen, banan-banan; bakoitzarena amaiturik, arkume edo antxume jaioberri bat jartzen zion azpian. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 52. orr.
Laugarren figura artzainak osatzen zuen, bizkarrean arkumea zekarrela. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 166. orr.
Ukuiluak, berriz, arkumez eta antxumez beterik zeuden, denak hesiz bereizirik: alde batean jaioberriak, beste batean handixeagoak, bestean handienak. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 52. orr.
Hona herriak oparitzat eskaintzen dituen zekor eta arkumeetatik lebitarrei eskubidez dagokiena: sorbalda, matrailak eta urdaila. Elizen arteko biblia Dt 18,3
V. mendean bizi izan zen, eta arkume batzuk zaintzen omen zituen. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 18. orr.
Hiltzera daramaten arkumeak bezala, moztaileen aurrean isilik dagoen ardiak bezala, ez zuen ahorik zabaldu. - 0. orr.
Ez diozue oparitzat eskainiko Jaunari zeuen Jainkoari inolako akatsik duen zekor edo arkumerik, higuingarri baitzaio hori. Elizen arteko biblia Dt 17,1
Gerora, platerean, haragiak ez du zerikusirik idisko gorri, untxi jolasti edo arkume otzanarekin, noski. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 107. orr.
Emakume babesgabeei zintzurra moztu zenieten arkume errugabe bailiran. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 243. orr.
Gizon horiek, lerdenak eta sendoak, batez besteko garaiera baino altuagoak, aurpegiera basati zakarrekoak, talpak izeneko txanoa janzten zuten buruan, arkume beltzaren larruz egina. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 230. orr.
Arkume osoak ere baziren han, eta idi laurdenak, txahal mokorrak, besaburu aldeak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 56. orr.
Larunbatetan, printzeak sei arkume akasgabe eta ahari akasgabe bat eskainiko dizkit erre-oparitzat. Elizen arteko biblia Ez 46,4
Arkume jaioberriaren antza dauka Zaratek. Berria - Kirola 2004-04-08
Izan ere, hark "Abere nabarrak izango dituzu lansari" esaten zuenean, ardi guztiek arkume nabarrak egiten zituzten; eta "Abere marradunak izango dituzu lansari" esaten zuenean, abere guztiek ume marradunak egiten zituzten. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 87. orr.
"Pintoak izango dituzu lansari" zioenean, ardiek arkume pintoak egiten zituzten. "Marradunak izango dituzu lansari" zioenean, aldiz, ardiek arkume marradunak egiten zituzten. Elizen arteko biblia Has 31,8
Hartu arkume onena; gero, pilatu azpian egurra, irakin dezala borbor, hezurrak ere ongi egosteko. Elizen arteko biblia Ez 24,5
Ardikiz elikatzen zarete, artilez janzten eta arkumerik ederrenak hiltzen dituzue, baina ez duzue artaldea zaintzen. Elizen arteko biblia Ez 34,3
Jose Pablo Larrea Arkumearen mahaiko koordinatzailearen arabera, datua oso ona da, iaztik hona %51 handitu baitira arkume labeldunak. Berria - Ekonomia 2004-06-08
Ardoa ona eta arkumea ere eskasa ez, lepo egin artekoa izan zen kartzelako egoitzan bertan egindako otordua. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 129. orr.
San Jose inguruan jaio diren arkume jostarinak pendizean behera piririkan ikustea zerbait berria da arditzar geldien ondoan. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 147. orr.
Harategietako kakoetan zintzilikatzen dituzten arkume larrutuak bezala. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 13. orr.
Arkume errea edo horrelakoren bat. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 96. orr.
Sua eta egurra baditugu; baina non da oparitarako arkumea? Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 57. orr.
Begiratu eta begiratu egiten zuen, bere bi arkume begi handi haiekin. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 190. orr.
Pogatxa pastel antzeko bat da, arkume koipez prestatzen dena. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 359. orr.
Txabola batzuetan, Nadiak arkume okela apur bat aurkitu zuen. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 373. orr.
Gero goiz hartan bertan badiako harkaitzetan harrapatutako ostrak ekartzen dizkit, arkume saihets bi, lupia frijitua, arrain gozoa zinez. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 125. orr.
Haragi errea, oilasko errea, txerri-txuletak eta arkume-txuletak. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 113. orr.
Egun batean, arkume izter puska bat eramanarazi ere egin zion hark, enperadorearen plateretik zetorrela esanez. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 333. orr.
Arreba txikiak ere albo batera utzi du berari zegokion arkume puska. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 162. orr.
Niganaino iritsi zen bere usaina eta ezagutzen nituen perfumeen nahasketa infinitua iritsi zitzaidan: euri-urarena, lokatzarena, esnearena, arkume artilearena, adar errearena. Berria - Kultura 2006-05-02
Artile nabarreko arkume sailak zebiltzan bazkan batetik bestera, eta txerri eta txerrikume zuri-beltzak ageri ziren talde jorietan bildurik. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 108. orr.
Gaur goizean elkarrekin zineten berriz ere barrukien pabiloian, arkume buruak nola puskatzen ari ziren begira. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 104. orr.
Eskoziako jakia; arkume barrukiak, oloa eta espezieak aberearen hesteetan egosiak. Gaur egun, asko nahastu dira arkume jaiotzak, ia urte osoan jaioarazten dituztenak ere badira-eta. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 115. orr.
Arkume zaintzak dituen lanetan trebeak ohi dira artzaintsa edo artzain-neskak. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 18. orr.
Arkume-jate batera gonbidatzen baikintuen urtero. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 39. orr.
Gela-bazterreko altzaritxo oinetakoz betean, arkume-larruz estalitako bi bota motz aukeratu zituen. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 306. orr.
Pazko-arkumea hamabi apostoluekin jan, eta hilko zela adierazi zien: "Egiaz diotsuet: zuetako batek salduko nau". Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 167. orr.
arkume akasgabe (3); arkume bakoitzeko lau (6); arkume bat (6); arkume baten (5); arkume edo (4); arkume errea (3); arkume izter (4); bi arkume (4); kilo eta arkume (6); urtebeteko hamalau arkume (7); urtebeteko zazpi arkume (6)
arkumea edo (3)
arkumeak bezala (9)
arkumetxo bat (3)
ene arkumetxoa (3)