Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arku (ETCn 9.909 agerraldi; orobat arko ETC 37 agerraldi) 1 iz bi zutaberen arteko hutsunea estaltzeko eraikuntza, zinkunferentzia erdi baten eitea duena; zinkunferentzia erdi eta laurden baten eitea duen gauza.

Zubi erromanikoa, bere sei arkuekin, ederretsi gabe ezin da pasatu.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 35. orr.

Bi arku, harroinaren bi alboetan xilatuak bezala, hormaren harri ederra, teilatuaren harri lauzak: duela lau urte berritua den eraikin gotiko hau xirristaren freskurari dagokio.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 57. orr.

Baldosak, gainean inolako ertzik utzi gabe eta horietako bi barren tartean eusteko moduan jarri behar dira, barra edo arku horien gainean; horrela, gangaren pisu guztia burdinen gainean bermatuta geratuko da.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2530. orr.

Hogei arku dituen zubi alimaleak, Caminoko luzeenetarik bat omen, Villarenten sarrarazi nau.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 156. orr.

Eremu horretan hamahiru gela egingo dira arku moduan banatuta, beren artean hamabi tarte berdin utziz.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2330. orr.

Pilare gainean egingo diren eta arkuak dobeletako junturen zatiketak zentrora begira jarriz bukatuko diren eraikinetan, muturretako pilareak tokiz zabalagoak egin behar dira.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3030. orr.

Etxea eraiki zen urtea ikusten da atearen arkuan dagoen armarrian.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 224. orr.

Bere buruan, pieza bakoitza bere tokian jarri eta bere aitaren aitak ate gaineko arkuan osatutako ggizena etorri zitzaion ezpainetara: [...].  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 106. orr.

Ni Buenos Airesen barrena ibiltzen naiz eta neure astia hartzen dut, dagoeneko mekanikoki apika, bebarru baten arkuari eta sarrerako langari begira geratzeko.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 187. orr.

Alta, hainbeste baditut ja ikusiak, baina hau Hemeretzi arku, urean biga naski eta beste guziak lehorrean zubiak orduan zubide bat dirudi eta platanondo gaitz batzuen itzalak arkuak ferekatzen ditu.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 167. orr.

Aurrean duen palazzoko leihoetako arkuek piztu dute Bogarderen begiradaren arreta.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 69. orr.

Segidan, Oja ibaiaren hogoita lau arkuek jasaten duten zubia iragan dut.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 91. orr.

Itzulerako bezperaren eguerdian, Champs Elysées-en zehar Garaipenaren Arkurantz gindoazela.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 353. orr.

Uki daitekeen arkitektura trinkoa, itxuraz luzatzen duen zutabe eta arkuzko arkitektura baten erdi-erdian zabalik dagoen zeru margotu batean kokaturik dagoelako.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 96. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Nire zain zegoen zerbitzari batek hartu zidan zaldia, eta ezkaratzeko arku gotikoa gurutzatu nuen.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 35. orr.

New Yorkeko zubirik zinematografikoena izateaz gain, ederrena ere bada Brooklyngoa, bere harrizko pilareekin eta bere arku gotikoekin.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 87. orr.

Begien aurrean kareharrizko arku ikaragarri bat agertu zen, lurretik hogeita hamar metrora igotzen zena, alboetako aldapetan sendo oinarrituta.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 191. orr.

Urrundik, merkatu nagusiak, zeharka ikusita, txunditu egiten zuen: arku eskerga bat, ate zulo garai handi bat, zabaltzen zen lehenbizi.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 262. orr.

Nire zain zegoen zerbitzari batek hartu zidan zaldia, eta ezkaratzeko arku gotikoa gurutzatu nuen.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 35. orr.

Ate batzuetan, jatorrizko arku zorrotzaren azpian, zertarako ez dakigula, zirkulu erdiko arku bat egin zen gero.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 23. orr.

Etxaurreko arku zabala ez da aldatu.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 45. orr.

Ezkerretan arku txapala dago, handik ur hotza darion iturburuaren begirale xume.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 83. orr.

Era askotariko armak zekartzaten; aiztoak, segak, igitaiak, akuilu zorroztuak, baita arku bakan batzuk ere han-hemenka.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 159. orr.

Ohartu gabe iragan dut Ages eta Atapuerca herrien arteko arku bakaneko zubia, San Juan de Ortega herriak erromesentzat eraikia.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 107. orr.

Une oro huntzaz estalitako arku bakarreko zubiak, iragaten dituen idi orgaren baten pean kulunka.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 79. orr.

Egiarteko eliza erromaniko ederra ere bai (arku laukoitza eta zutarri karratuetakoa, une hartan batera Allotzen eta Lakarren parrokia bikuna), pausagune atsegin epelsko.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 247. orr.

Errepideak bi arku ederren azpitik segitzen du eta ezker dago, eskupean bezala, ibiltariaren zai, arku doble bat xoragarria, harrirudiak denborak erdi janik badira ere.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 120. orr.

Burdin langatik patio bat ikusten zen, andaluziar estilokoa, harrizko arku eta zutabeekin.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 195. orr.

Erroma harrizko arku zabaletan eraiki zuten.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 347. orr.

Gangak adreiluzko zerrenda zuri eta gorriak zeuzkan, eta haren arku beheratuek burdinurtuzko nerbioekin bat egiten zuten, zutabetxo batzuetan oinarri harturik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 274. orr.

Hiri-atariko pasabidean, ezkerretan, eta Tito jaunaren etxe txukunerainoko tartean, hirirako sargunean alegia, arku txapal zabala gurutzatu dut.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 36. orr.

Harrizko arku zaharra.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 10. orr.

Zurezko arku eta sokatxoarekin hornituriko ume mukizuak zaldun armatuari mehatxuka!  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 194. orr.

Teilatuaren gainean, azkenik, osotara herdoildutako burdinazko arku batetik zintzilik, ezkila zahar bat ikusi dut.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 83. orr.

Urrunago, betoizko arku bat erakutsi zien.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 273. orr.

Haien parean, beste zirkulu estuago bat osatuz, harrizko zutabe motz astunek erdi-puntuko arkuei eusten zieten, aretoari monasterio erromaniko baten itxura emanez.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 273. orr.

Leihoak zabalak ziren eta erdi-puntuko arkuz biribilduak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 26. orr.

Arku dotore apainduen azpitik.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 31. orr.

Lurpean egindako arku erdiko hodi luze bat baizik ez baitzen taberna hura.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 140. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

IRIGOIN margolaria zuen bisitaren beha izanen da arku azpi hortan agorrilaren 17 a arte.  Herria   2003-07-31

Katedraletako kupulen edo zubietako arku-begien kasuan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 236. orr.

Sartzean ez naiz ohartu neoizko letrero bat dagoela ate gainean, arku gaina eginez: [...].  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 61. orr.

Moilan, hozkailu biltegi berriak, zubi-garabiak, arku-garabiak.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 55. orr.

Arku-dobelen bitartez kargak habeetatik edo dintel-buruetatik kanpora eramaten direnean, hasteko, egurra, kargaz arindu delako, ez da gilbortuko.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3030. orr.

Gosaldu ondoren, Harry atzeko patiora irteten zen, bere makila magikoa atera, zakarrontziaren gainean ezkerretik hasita hirugarren adreiluari kolpetxoak eman, eta zain geratzen zen Diagon kalexkara sartzeko arku-bidea horman zabaldu arte.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 45. orr.

Gero, arku tankera duen iceberg bat kausituko duzue. aurrean distiratsu argituriko gela bat ikusi zuten, goian sabaia arku-itxuran zuena.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 278. orr.

Etxea trabeska dago kokatua karrikan, Chenonceaux-eko gaztelua bezala Cher-en gainean, eta haren azpitik pasatzen da karrika zubi luzeko arku moduko bati esker, estua, bobedatua eta iluna.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 124. orr.

Herri zaharraren harrizko gerria ate arku-zorrotzen bidez zabaltzen da hainbat lekutan; beste batzuetan irregulartasunez hausten da, egunetik egunera handitzen ikusten den zulo bat utziz.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 23. orr.

· Ikastaro bat egin zuen arku-tiroaren nondik norakoez jabetzeko.  Berria - Kultura   2004-01-29

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Goian, Étoile-ko Garaipen-Arkua; behean, berriz, Concordeko plaza.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 395. orr.

Garaipen arkuaren azpian gelditu nintzen, ibilbide hura, ibilbide luze, zoragarri, izarrez betea, suzko bi lerroren artean Paris aldera nola zihoan ikusteko.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 359. orr.

Hiru zaldi agertu ziren gurdi-atean, garaipen-arkuetan zizelatu edo margotzen dituztenen berdin-berdinak: mutur bat eskuinerantz, mutur bat ezkerrerantz, mutur bat aurrerantz.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 391. orr.

Hiru urte hartan ikusten ez nuen Hernani kalean, bi garaitzapen-arku eraiki omen zituzten beltzek, dotore oso, 14 metro gora.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 283. orr.

Zirkunferentzia arku perfektua marrazten dute bolantea alde batera eta bestera jira egitean, ardatz baten inguruan bueltaka ari baitira.  Berria - Kirola   2004-04-30

5 irud/hed

Ruche jauna onez onean ulertzen ari zen trigonometrian ere kurbaren eta zuzenaren arteko erlazioan zegoela koska; zirkuluetako arkuen eta haiei eusten dieten korden arteko erlazioan, alegia.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 252. orr.

-Horrelaxe ebakiko dizugu -esan zion gaixoari, hatzarekin kopetaren gainaldetik arku bat marraztuz.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 35. orr.

Bekainek bi arku marrazten zizkioten, haiek ere neurriz gain perfektuak, geometriako legeen arabera eginak iduri.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 132. orr.

Han alertzeek arku bat marrazten zuten, bide nagusiak haren sokarena egiten zuela.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 233. orr.

Beleak bakarrik zebiltzan, taldeka, zeruan arku luzeak eginez.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 142. orr.

Arku dotoreko bekainak zituen, aurpegi leun xorrotxa, mugimendu bizi baina zehatzak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 153. orr.

Izan ere, bertan Arku Atlantikoaren Garraio eta Logistikaren Nazioarteko Foroa egiten ari direla salatu nahi dute.  Berria - Euskal Herria   2004-11-18

Halako argitasun fosforeszente bat zerien laino itxi haietako batzuei, hirurogei-laurogei graduko arkuak osatuz.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 143. orr.

Oinetako beixetako baten zola fin eta labainkorraren arkuan, papertxo zuri luzanga bat zuen itsatsita.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 85. orr.

Mikrohistoria bat, lanbide baten eta haren porrot, garaipen eta miseriena, bakoitzak bere karreraren arkua amaierara hurbiltzen sentitzen duen eta arteak luze izateari uzten dion tenore horretan kontatu gogo duenez.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 295. orr.

Bizkarrezurraren malformazioa da, orno-arkuen bi erdiak ez direlako behar bezala lotzen.  Berria - Gaiak   2004-09-29

Bizkarrezurrak lotzen ditu bi arkuok, eta bizkarrezurretik zintzilik edo hari atxikiriko kaxa torazikoaren barruan daude gorputzaren organo eta ehun gehienak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 124. orr.

6 zurezko haga mehea, bi buruak zurdazko hariez lotuak dituena, biolina eta kideko instrumentuak jotzeko erabiltzen dena.

Beraren aitari ematen hizkion partiturak kopiatzeko; eta eskuak ia perlesiak joak zituen agure hura, biolina eta arkua hartzeko eta musika jo edo hari nota garbi eta nobleak aterarazteko gauza ez izan arren, oraindik ere partiturak kopiatzeko moduko eskuak baitzituen.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 186. orr.

Gogoeta honetan zebilela, bat-batean aingeru bat agertu zitzaion distira bizitan, ezkerreko eskuan biola zuelarik eta eskuinekoan arkua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1086. orr.

Hori pentsatu zuen da Ruak, hitzak irristatzen zituela itsuak, biolinaren arkua hariak jotzean irristatzen den bezala.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 55. orr.

Gero eta arinago ibili ziren itsuaren hatzak soken gainean, gero eta arinago juduaren hatzak txirula zuloak itxi eta ireki, gero eta arinago itsuaren arkua hariak joka, gero eta arinago juduaren arnasa hauspoak airez libratu nahian.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 92. orr.

Arkua eta biolina lurrean utzi zituen, aulkiaren aurka biak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 118. orr.

Ijitoek elkarri begiratu diote, biolin arkuak behera.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 176. orr.

7 haga makotu batez eratutako arma, muturretik muturrera duen soka batez geziak eta tragazak jaurtikitzeko erabiltzen dena. ik uztai 9.

Hagin-makilaz uztai eta arkuak egiten greziar gerrariengandik ikasi zuten erromatarrek.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 490. orr.

Geziburua zorroztarriaz zorroztu, ziria hortzen artean sakatuz zuzendu, gero gezi hori arkuan ipini eta arteztasuna frogatzen zuen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 83. orr.

Eskueran arkurik edo baleztarik ez bazen, ehiztariak hartzaren besoetara, oreinaren adarretara edota basurdearen hortzetara hurbildu beharra zeukan.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 50. orr.

Beren besoek ozta-ozta altxatzen dutela ezpata edo tenkatzen dutela arkuaren soka sentitzen dute, beren begi lausoek distantziak tronpatzen dituzte, galera da hor datorrena, heriotza bera baino latzagoa.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 407. orr.

Han hautsi ditu gudu-armak: arkuaren gezi, babeski eta ezpatak.  Elizen arteko biblia   Sal 76,4

Indiar horiak sartu baitzitzaizkigun, beren arkuekin eta beren fletxekin, baita zazpi gizon zuri ere, beren arkabuzekin.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 571. orr.

Baziren kirgizak, begitartea laua zutenak, kalmukak bezala, sare-kotaz estalirik, batzuek lantza, arkua eta gezi asiarrak aldean, eta beste batzuek sablea, metxako fusila eta txakana, gider laburreko aizkora txikia, zauri hilgarriak baino egiten ez dituena.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 255. orr.

Gero, megaroi aldera abiatu zen, arkua eta geziak zeramatzala.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 157. orr.

Hona non etorri diren asiriarrak indarrean, beren zaldi eta zaldunengatik harro, beren oinezkoen indarrarengatik hanpurutsu, eta konfiantza beren babeski, lantza, arku eta habailetan jarririk.  Elizen arteko biblia   Jdt 9,7

Arku honek gizon asko hilko du; hala ere, hobe hiltzea, aspaldidanik itxaroten ari garena lortu gabe alde egitea baino.Ez dut uste erraz tenkatuko denik arku hori, guztion artean ez baitago Ulises adinakorik.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 158. orr.

Trebeetan trebe nauzue arkua tenkatu eta geziak jaurtitzen.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 42. orr.

Ostikoka nahiko nuke egin, garrasi, ama indarrez astindu, negar egin, ez dakit zer gehiago, egunero-egunero arku tinkatu batez jaurtikitako geziek bezala zulatzen nauten hitz gaizto eta iseka-barre guztiengatik.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 92. orr.

Arku biziki tenkatutik jaurtiriko geziaren etsenplua aurkezten zitzaienean, honela erantzuten zuten: [...].  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 202. orr.

Benjamingoen buruzagia gudari ausart bat zen, Elias, arku eta babeskiz armaturiko berrehun mila gizonen buru.  Elizen arteko biblia   2 Kro 17,17

Egia da arkuek eta baleztek egiazko gezi, birote eta birotoi jasa botatzen dutela almenen kontra, guardiako mairuak bertatik atzera eginarazteko.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 329. orr.

Ogia erakutsi zuen gezirik gabeko arku bat edo ezkutu bat bailitzan.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 94. orr.

8 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Eurimakori eta Antinoori hitz egin nahi diet batez ere, arku-lehia uzteko esan baitu Antinook.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 161. orr.

Zazpi hilabete eta erdiko dago haurdun Claudia Pfohl, Alemaniako arku tiraketako kidea.  Berria - Kirola   2004-08-11

Arku-tiroa gustuko dutenek aukera bikaina dute datorren bi asteburuetan, Tolosaldean.  Berria - Kirola   2004-01-30

Arku-tiroko txapelduna.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 72. orr.

9 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Hainbat mutil gaztez gain, ehun bat hobbit baino gehiago bildu zen aizkorak, mailu astunak, labana luzeak eta makila mardulak eskuetan hartuta, eta batzuek ehiza arkuak ere bazeramatzaten.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 361. orr.

10 geometrian, zirkunferentzia zatia.

Karratuaren erdian jarri konpasaren zentroa eta zirkulu bat egin karratuaren angeluak ukituko dituena; doi-doi zirkunferentziaren eta karratuaren aldearen tartean geratzen den arkuaren tamainako ildaxka zizelkatuko da.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1950. orr.

Zirkunferentzia arku perfektua marrazten dute bolantea alde batera eta bestera jira egitean, ardatz baten inguruan bueltaka ari baitira.  Berria - Kirola   2004-04-30

· irud/hed Haren begiak urdin ilunak ziren, begikera zuzen argi tolesgabekoak, dirdizka beti betileen arkuaren azpian.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 54. orr.

11 bi elektrodoren artean gertatzen den deskarga elektriko distiratsua, eskuarki arku voltaiko esaten zaiona.

Milioika errublo emanda ere doi-doia ordainduko zenuen haien balioa, eta, jaurtitzen zuten distira biziari begira, uste izatekoa zen argindarren batek eguzki printzez egindako arku voltaiko bana pizten ziela barrualdean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 308. orr.

Errezeletan oraindik arku voltaikozko lanpara baten erlantza ageri zen, tarteka-marteka keinulari.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 186. orr.

· Proiekzio lanparen intentsitatea jaso zenean (arku-lanparak erabiltzen hasi zirenean batez ere), 24 Hz-z goiti igo zen maiztasun kritikoa.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 36. orr.

12 arku apaldu

Patio horretatik eskailera zabal bat abiatzen zen, kanpoko aldetik, harri zurizkoa, eta lehenengo solairura iritsita, arku apaldu betetik igaroz, eraikinean sartzen zen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 150. orr.

13 arku beheratu

Gangak adreiluzko zerrenda zuri eta gorriak zeuzkan, eta haren arku beheratuek burdinurtuzko nerbioekin bat egiten zuten, zutabetxo batzuetan oinarri harturik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 274. orr.

14 arku bidezko soldadura (corpusean ez dago; ETCn 4 agerraldi)

Arku bidezko soldadura edota soldadura elektrogenoa, metal bat beste metal batekin arku elektriko baten bidez soldatzeko prozesuari deritzaio. Teknika honi fusio bidezko soldadura deritzaio. ETC-entziklopedia   Arku bidezko soldadura, Wikipedia

15 arku bolkaniko (corpusean ez dago; ETCn 43 agerraldi)

Arku bolkanikoa subdukzioaren ondorioz plaka zamalkatzailean eratutako bolkanen sistema lerrokatua da. ETC-entziklopedia   Arku bolkaniko, Wikipedia

Noski, sedimentu hauetatik batzuk arku bolkanikotik datoz eta beraz, urteak pasa ahala, deformazio ikaragarria pairatzen dute. ETC-entziklopedia   Akrezio-prisma, Wikipedia

Lurralde horietan gehi orogenoetan, arku bolkanikoetan eta estentsioaren eraginpean dauden lurraldeetan lortutako lurrazal kontinentalaren lodierak 2.8. irudiko histograman islatu dira. ETC-zientzia, zuzenbidea   Plaka-tektonika: Lurraren funtzionamendua ulertzeko teoria, Arturo Apraiz, UEU, 2005

16 arku dantza (corpusean ez dago; ETCn 60 agerraldi)

Ia arnasarik hartzeko asti barik lotu zituzten aurreskua, arku-dantza, sagar-dantza, launakoa, agintariena... ETC-prentsa   Berria, 2006-09-19

Ezpata-dantza ez, arku-dantza izango da Ezpalak nazioarteko jaialdiaren gai nagusia aurten. ETC-prentsa   Berria, 2008-05-30

Ezpata-dantza egin dute mutilek, eta arku-dantza neskek. ETC-prentsa   Berria, 2009-08-13

Lehen neska-dantza izan zen, berezkoa, ordura arte nesken makil, zinta edo arku dantzak mutilenak baitziren. ETC-prentsa   Berria, 2009-05-03

Ezpata dantzak, makil dantzak, arku dantzak eta dantza-jauziak landu zituzten aurreko aldietan, besteak beste. ETC-prentsa   Berria, 2011-05-26

Ondoren, mutilek ezpata eta makil dantza egin zituzten, eta jarraian nesken txanda iritsi zen: arku dantza egin zuten lehenik, eta soka dantza gero. ETC-prentsa   Berria, 2011-08-19

Arku-dantza mota hau oso ohikoa da Kantabrian; Lanestosan, goizez herriko kaleetatik ibiltzen den prozesioaren aurretik dantzatzen dute etengabe, eta behin kalejira amaituta, Plaza Berrian. ETC-prentsa   Argia, 2010-08-01

Umeek egingo dute lehenengo dantza-saioa: arku-dantza, txankarrankoa, esku-dantza, zinta-dantza eta iribas egingo dituzte txikienek, guztiak ere mozorrotuta. ETC-prentsa   Goienkaria, 2011-03-04

Antzezpen hura ekitaldi hartarako berreskuratu ziren beste bi dantzagaz batera egin zuten: arku dantza eta Domingillo. ETC-prentsa   Bizkaiko Hitza, 2014-11-28

Ordura arte sagar-dantza, arku-dantza eta zinta-dantzak gizonezkoek ere dantzatu arren (eta zenbaitetan gizonezkoek bakarrik), genero-marka femeninoz etiketatu ondoren gizonen errepertoriotik desagertu ziren pixkanaka. ETC-entziklopedia   Aurresku, Wikipedia

17 arku elektriko

Berdez inguratutako argi arrosa eta morea ematen zuen arku elektriko baten azpian, laukiekiko jantzia zeukan gizona bi neskarekin gurutzatu zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 97. orr.

Gauak arku elektrikoek isuritako esne distiratsua birrintzen zuen, bai eta etxe-bloke ilunak gogor estutu ere, oin-hotsen durundiaz betetako kaleak argi gorriz, horiz eta berdez tantaka blaitu arte.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 165. orr.

18 arku elektrikozko labe (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

Karga trifasiko adibide bat altzairugintzan eta mea errefinatzeko erabiltzen den arku elektrikozko labea da. ETC-entziklopedia   Sistema trifasiko, Wikipedia

19 arku erdizirkular (corpusean ez dago; ETCn 10 agerraldi)

Erdi puntuko arkua edo arku erdizirkularra zirkunferentzia erdi baten itxura duen arkua da. Arkitekturan erabiltzen da, eta Kanoi-gangaren elementu nagusia da. ETC-entziklopedia   Erdi puntuko arku, Wikipedia

20 arku erreflexu (corpusean ez dago; ETCn 8 agerraldi)

Erreflexu bat burutzeko elementu eta mekanismo batzuk behar dira, arku erreflexu deritzona osatzen dutenak. ETC-entziklopedia   Erreflexu, Wikipedia

Hipotoniak adierazten du lesioa periferikoa (arku erreflexu miotatikoa), zerebelosoa edo piramidal zorrotza izan daitekeela. ETC-zientzia, zuzenbidea   Miaketa-gida Askoren artean, EHU, 2008

21 arku eskartzano (corpusean ez dago; ETCn 39 agerraldi)

Arku apaldua edo arku beheratua, batzuetan gaztelaniaren eraginez "arku eskartzanoa", arku simetriko mota bat da, zirkulu-sektore profila eta zentroa inpostaren azpitik dituena. ETC-entziklopedia   Arku apaldu, Wikipedia

Beheko aldean bi arku eskartzano ditu eta horiek formatzen dute ataria. ETC-entziklopedia   Andra Maria eliza (Busturia) Wikipedia

Koruak nabe nagusiko azken tartea hartzen du; arku eskartzano baten gainean dago. ETC-entziklopedia   Andra Maria eliza (Gueñes) Wikipedia

Elizataria bi hormabularren artean dago eta ganga batek estaltzen du. Sarrera bikoitza dauka; bi arku eskartzano dauzka. ETC-entziklopedia   Andre Mariaren Jasokundearen eliza (Markina-Xemein) Wikipedia

22 arku fajoi (corpusean ez dago; ETCn 5 agerraldi)

Estalkien sistemak lau ertz-ganga ditu, eta horien pisua arku fajoi sendoek eusten dute. Izkinetan agertzen diren harlanduzko kateak nabarmentzen dira. ETC-entziklopedia   Aniz, Wikipedia

Eliza nabe bakarrekoa da, arku fajoi eta atzeko beiradun kanoi erdiko ganga batez estalia. ETC-entziklopedia   Hospital de los Venerables, Wikipedia

23 arku faltsu (corpusean ez dago; ETCn 11 agerraldi)

Arku izuna, batzuetan arku faltsua, arkuaren antzeko eraikuntza metodo bat da; baina benetako puntu erdiko arku baten kasuan ez bezala, alboetatik, mentsulak erdigunera luzatuz egiten den teknika da. ETC-entziklopedia   Arku izun, Wikipedia

24 arku festoidun (corpusean ez dago; ETCn 3 agerraldi)

Arku festoiduna arkuaren intradosean apaingarri modura hainbat festoi dituena da. Batez ere arkitektura gotikoetako ateetan erabiltzen zen, baina estilo arkitektonikoaren arabera, arku festoiduna erdi puntukoa, zorrotza, ferra arkua edo beste mota batekoa izan daiteke. ETC-entziklopedia   Arku festoidun, Wikipedia

25 arku formero (corpusean ez dago; ETCn 14 agerraldi)

Arku formeroa arkitektura elementu kurbatu bat da, nabe edo habearte bateko luzerako ardatzarekiko paralelo jarria. Bere funtzioa egitura bateko goiko aldeko hormak eustea da.  ETC-entziklopedia   Arku formero, Wikipedia

26 arku goratu (corpusean ez dago; ETCn 9 agerraldi)

"Arku goratua": Geziaren altuera argiaren erdia baino handiagoa bada. ETC-entziklopedia   Arku (arkitektura) Wikipedia

27 arku gotiko

Absolut vodka labelak ere argazkimuntaia bat egin zuen bere garaian, Brooklyngo zubiko arku gotikoak beren botilaren itxuran eraldatuz, ABSOLUT BROOKLYN lemapean.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 89. orr.

Zutabe bikainekin, arku gotikoekin eta Karlos III.a Prestuaren eta bere emazte Trastamarako Leonorren estatuekin gozatu zuten bereziki, baina lehendik zegoen katedral erromanikoaren arrastoak ere ikusteko parada izan zuten taldekideek.  Berria - Euskal Herria   2004-07-22

Baina batzuetan, nasan zehar ibiltzen zenean, haizeak, jotzean, kalparra harrotu eta bere ileen arku gotiko hura altxatzen zion.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 24. orr.

Nire zain zegoen zerbitzari batek hartu zidan zaldia, eta ezkaratzeko arku gotikoa gurutzatu nuen.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 35. orr.

28 arku itsu (corpusean ez dago; ETCn 18 agerraldi)

Nahiz eta XX. mendean eginiko mausoleoa izan, artisauek antzinako artearen ezaugarriak jarri zizkioten, hala nola, erdi puntuko arku itsuak egin zituzten. ETC-prentsa   Berria, 2008-06-29

Beheko lauak oinplanoa laukia dute eta goikoak oktogonala, okulu eta arku itsuz hornitua. ETC-entziklopedia   Andre Maria eliza (Valtierra) Wikipedia

Beheko aldea XIII. mendekoa da eta altuera osoaren bi heren hartzen ditu, bi arku itsu zorrotz ditu eta horien gainean bao zorrotz txiki bi. ETC-entziklopedia   Andre Mariaren Jasokundearen eliza (Tuesta) Wikipedia

"Deskarga-arkua": Ateburu, leihoburu edota beste arku baten gainean kokatzen den arku itsua, kargen zati bat eusteko, azpiko elementuak jasan behar dituen kargak gutxituz. ETC-entziklopedia   Arku (arkitektura) Wikipedia

Arku itsuez banatutako horma batzuk kontserbatu dira. ETC-entziklopedia   Augusta Treverorum, Wikipedia

Fatxadak arku-itsuen bi lerro ditu eta bi kanpandorre Normandiar normando estilokoak, leihoak mainelezkoak (Ojiba-arku ojiba bikoitzeko) dira eta dorreek bi pinakuluetan bukatzen dute, XV. mendean gehituak. ETC-entziklopedia   Cefalùko katedrala, Wikipedia

Ate-aitzineko isurketa erdi-puntuko arku bati esker egiten zen, baina egun arku itsua da. ETC-entziklopedia   Egurbide Burdinola eta Errota multzoa, Wikipedia

Buretako kondeen jauregia: Adreiluzko dorrea da eta lau arku itsu ditu alde banatan. ETC-entziklopedia   Oion, Wikipedia

29 arku izun (corpusean ez dago; ETCn 6 agerraldi)

Arku izuna, batzuetan arku faltsua, arkuaren antzeko eraikuntza metodo bat da; baina benetako puntu erdiko arku baten kasuan ez bezala, alboetatik, mentsulak erdigunera luzatuz egiten den teknika da. ETC-entziklopedia   Arku izun, Wikipedia

Arku izun batek, luzerako ardatzean proiektatzean, ganga izun bat ematen du. Arku izuna bezala, hurbilduz doazen harlandu edo harlangaitz ilaraz osatua dago, eta ezdobelaz. ETC-entziklopedia   Ganga (arkitektura) Wikipedia

30 arku kapaz (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Arku kapazaETC-entziklopedia   Zirkunferentzia zirkunskribatu, Wikipedia

31 arku karpanel (corpusean ez dago; ETCn 18 agerraldi)

Ataripe hori hareharrizko lauza irregularrez dago estalirik, eta arku karpanel dotore batetik sartzen da bertara. ETC-entziklopedia   Arandoñolarrina baserria, Wikipedia

Arku karpanel zentral handia dauka, eta horren gainean harrizko balkoi jarraitu handi bat lehen solairuan eta armarri ederra oin nagusiaren eta ganbararen artean, ardatz zentrala nabarmentzen dutela. ETC-entziklopedia   Ariztegieta baserria, Wikipedia

Koru altu eta sakonak arku karpanel itxi eta burdin-hesiduna du oinarri, eta nabearen erdialderaino aurreratzen da. ETC-entziklopedia   Brigiden komentua (Lasarte-Oria) Wikipedia

Arku karpanel horren gainean mentsula pare batek tejaroz bati eusten zioten. ETC-entziklopedia   Urtusaustegi dorretxea, Wikipedia

Asteasu eta Elbarrena arteko errepidera ematen duen iparraldeko aldean, aipatutako karrerarako sarrera nabarmentzen da arku karpanel baten azpitik hau ere. ETC-entziklopedia   Zizurkil, Wikipedia

32 arku konopial (corpusean ez dago; ETCn 19 agerraldi)

Azken honek, bere atarian arku bikoitza eta arku konopialeko leiho bikiak erakusten dizkigu, erreformak jasan aurreko aztarna gisa. ETC-prentsa   Argia, 2001-06-24

Aipagarria da, bestalde, Iturgaitzaga baserriaren harri zizelkatuko leihoburuak, arku konopialen forma dutenak. ETC-prentsa   Argia, 2007-09-02

Erretaularen atzean dauden paramentuek arku konopial beheratuak dituzte apaingarri gisa. ETC-entziklopedia   Andre Mariaren Jasokundearen eliza (Elvillar) Wikipedia

Azkenengo oina ondoen argitua da eta arku konopial bat nabarmentzen da fatxadan. ETC-entziklopedia   Malpika dorretxea, Wikipedia

33 arku magmatiko (corpusean ez dago; ETCn 22 agerraldi)

Jarduera magmatikoak eragindakoa, kako forma du eta hobi ozeanikoarekiko paralelo dago. Hau, arku magmatikoa bezala ezagutzen da. Plaka ozeaniko batean sortutako arku magmatikoa, arku uharte irla bat sortuko du, eta plaka kontinentalean sortutako hau, berriz, arku bolkaniko kontinentala. ETC-entziklopedia   Litosfera, Wikipedia

Lurrazal ozeanikoaren gainean garraiatutako sedimentu pelagikoak fosaraino garraiatuak direnean edo arku magmatikoan jatorria dituzten turbiditak bertan pilatzean, zenbait bideri jarraitzeko aukera izango dute. ETC-zientzia, zuzenbidea   Plaka-tektonika: Lurraren funtzionamendua ulertzeko teoria, Arturo Apraiz, UEU, 2005

Hasieran, lodiera izugarri hauek azaltzeko arku magmatikoaren jarduera bortitzari lotutako sakoneko magma-bolumen kopuru handien pilaketa iradoki zen.. ETC-entziklopedia   Andeak, Wikipedia

Arro honek eragiten dituen subsidentzia mekanismo nagusienak arku magmatikoaren hoztea, akrezioprismako dentsitate handiko unitateak ezartzea (pisuaren irabaztearekin) eta zama sedimentarioa dira. ETC-entziklopedia   Muga konbergenteetako arro, Wikipedia

Angelu mota honek arku magmatikoaren lodiera sortzen du, Ande zentraletan gertatzen den bezala eta altiplanoak sortzera iristen da. ETC-entziklopedia   Subdukzio, Wikipedia

34 arku musikal (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Forma goiztiar bat arku musikala izan zen. Makila malgu bat zen, punta batetik bestera hari bat tenkaturik zuena. ETC-entziklopedia   Txikipedia: Hari instrumentu, Wikipedia

35 arku-segundo (corpusean ez dago; ETCn 61 agerraldi)

Izan ere, urtetik urtera arku-segundo batzuk baino ez dira higituko. ETC-zientzia, zuzenbidea   Orienta ezazu zeure burua zeruko esferan, Danel Madariaga, UEU, 2006

Bi arku-segundo (latitudean) bider hiru arku-segundoko (longitudean) tartea dute DEM datuek. ETC-zientzia, zuzenbidea   Kartografiako elementuak, Askoren artean, EHU, 2007

Gainerako planeta ezagunen efektu perturbatzaileak kontuan hartu ondoren ere, bada oraindik gehigarritxo bat Merkurioren mugimenduan, mendeko 43 arku-segundoko oszilazioa dakarrena planetaren orbita-elipsearen ardatzean. ETC-zientzia, zuzenbidea   Eder behar du, Graham Farmelo (Fernando Morillo), EHU, 2009

Eta teoriaren arteko konparaketaren emaitzek bakarrik mende bakoitzeko 43 arku-segundoko desadostasuna utzi zuten prezesio-abiaduraren balioari dagokionez (behatutakoa, guztira, mende bakoitzeko 5.600 arku-segundo ingurukoa zelarik). ETC-zientzia, zuzenbidea   Fisika zientzialari eta ingeniarentzat 1, Askoren artean, EHU, 2012

Hiru arku-segundoko tartea dago bien artean, Lurretik ikusita. ETC-entziklopedia   Antares, Wikipedia

Arae, izar bitarra, supererraldoi urdin bero batez eta sekuentzia nagusiko izar zuri batez osatua; batetik bestera 18 arku-segundo daude, Lurretik ikusita. ETC-entziklopedia   Ara (konstelazioa) Wikipedia

Delta Cepheik hurrenez hurren 7 eta 13ko magnitudeko bi izar ditu lagun, horietako lehenarekin (41 arku segundora dagoena) izar bitar bat osatzen duela uste delarik. ETC-entziklopedia   Delta Cephei, Wikipedia

36 arku superziliar (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Beste antropologo batek, Neanderthalgo hezurduraren arku superziliar handiarekin harrituta, iradoki zuen bekozko zimurrarekin ibili zela denbora luzez, gaizki sendatutako besaurreko haustura batek eragindako minaren ondorioz, eta horregatik zuela horrela. ETC-literatura, saiakera   Ia denaren historia labur bat, Bill Bryson (Ixiar Iza), Elhuyar, 2009

37 arku tertzelete (corpusean ez dago; ETCn 4 agerraldi)

Habearteak, berriz, bi zati ditu, eta burualde zuzena. XVI. mendeko arku tertzelete eta kopatuko gangek estaltzen dute, zutabe erdietan zurkaiztuta. ETC-entziklopedia   San Joan Ebanjelariaren eliza (Zirao) Wikipedia

38 arku tiraketa

Zazpi hilabete eta erdiko dago haurdun Claudia Pfohl, Alemaniako arku tiraketako kidea.  Berria - Kirola   2004-08-11

39 arku-tiro

Arku-tiroa gustuko dutenek aukera bikaina dute datorren bi asteburuetan, Tolosaldean.  Berria - Kirola   2004-01-30

Gainera, ikastaro bat egin zuen arku-tiroaren nondik norakoez jabetzeko.  Berria - Kultura   2004-01-29

-Arku-tiroko txapelduna.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 72. orr.

40 arku toral (corpusean ez dago; ETCn 5 agerraldi)

Arku torala egiturazko elementu bat da, kupuladun tenplu baten ardatz nagusiaren ahoa eratzen duen arkua hain zuzen ere, eta hedaduraz, gurutzadurako lau arkuetako bakoitza, eta, era berean, ardatz nagusi horrekiko elkarzut diren arku guztiak. ETC-entziklopedia   Arku toral, Wikipedia

Burualdeko arku torala bi zutabe-erditan bermatzen da. ETC-entziklopedia   San Joan baseliza (Bernedo) Wikipedia

41 arku voltaiko (orobat arku boltaiko) potentzial diferentzia bat ezartzen zaien bi elektrodoren artean sortzen den deskarga.

Errezeletan oraindik arku voltaikozko lanpara baten erlantza ageri zen, tarteka-marteka keinulari.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 186. orr.

Arnasestuka korrika abiatu ziren bata bestetik distantzia berberera zeuden kaleko arku boltaiko lasaigarrietarantz.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 512. orr.

Jaurtitzen zuten distira biziari begira, uste izatekoa zen argindarren batek eguzki printzez egindako arku voltaiko bana pizten ziela barrualdean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 308. orr.

42 arku zirkunhorizontal (corpusean ez dago; ETCn 3 agerraldi)

Arku zirkunhorizontala (ingelesez CHA siglekin laburtua), suzko ostadar bezala ere ezagutua, itxuraz, ostadar baten antzeko halo edo fenomeno optiko bat da, baina, ostadarretik, zirru hodeietan dauden izotz kristaletan argia errefraktatzen delako ezberdintzen da. ETC-entziklopedia   Arku zirkunhorizontal, Wikipedia

43 arku zorrotz

Ate batzuetan, jatorrizko arku zorrotzaren azpian, zertarako ez dakigula, zirkulu erdiko arku bat egin zen gero.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 23. orr.

Caro Barojak 1982. urtean egindako argazkiak eta azken garaikoak parekatuz gero, ikus daiteke arku zorrotzak, leiho gotikoak eta harrizko armarri zahar bat desagertu zirela.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 146. orr.

44 arku zuzen (corpusean ez dago; ETCn 23 agerraldi)

Arku zuzena kurbatura gabeko arku mota bat da, beraz, ateburu edo arkitrabe baten itxura du, eta, hortaz, arku beheratuena edo arku apalduena da. ETC-entziklopedia   Arku zuzen, Wikipedia

Arku zuzen bat egiteko zinbria gisa erabiltzen den ohola, pittin bat gorantz sabeldua, arkua ondo finkatu ahal izateko. ETC-zientzia, zuzenbidea   Arkitektura-hiztegi irudiduna, Askoren artean, EHU, 2009

45 arkuzko soldadura (corpusean ez dago; ETCn 18 agerraldi)

Gas geldoa askatu eta arkuaren inguruan babes-geruza bat sortzen duen metalezko elektrodo urkor bat baliatzen duen arkuzko soldadura mota. ETC-zientzia, zuzenbidea   Arkitektura-hiztegi irudiduna, Askoren artean, EHU, 2009

46 diafragma arku (corpusean ez dago; ETCn 3 agerraldi)

Arku diafragmatikoa edo diafragma-arkua espazio baten zeharkako norabidean jarritako arku mota bat da, beraz, diafragma arkuak espazioaren luzerako norabidean jarraian jarriz teilatua eraiki ahal izango da, eta sistema honi esker, estalkiak sortzen dituen bultzadak eragin txikiagoa izango dute hormetan. ETC-entziklopedia   Diafragma-arku, Wikipedia

47 erdi-puntuko arku

Leihoak zabalak ziren eta erdi-puntuko arkuz biribilduak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 26. orr.

Haien parean, beste zirkulu estuago bat osatuz, harrizko zutabe motz astunek erdi-puntuko arkuei eusten zieten, aretoari monasterio erromaniko baten itxura emanez.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 273. orr.

48 ferra arku

Atea eta atearen markoa ere falta dira, harrizko horman ferra arkuko sarrera dago bakarrik.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 183. orr.

49 garaipen arku

Garaipen arkuaren azpian gelditu nintzen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 359. orr.

Zer ordu zen berriro Garaipen Arkuaren azpitik igaro nintzenean?  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 359. orr.

Hiru zaldi agertu ziren gurdi-atean, garaipen-arkuetan zizelatu edo margotzen dituztenen berdin-berdinak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 391. orr.

50 ingeles arku luze (corpusean ez dago; ETCn 6 agerraldi)

Mende hauetako lehena bukatu baino lehen, ingeles arku luzeak gaitua zuen David-tarren oinezko armada Goliat-tarren zaldizko armada menderatzeko Crecy-n, eta emaitza hori azpimarratu eta berretsi egin zuen su-armen asmakuntzak eta janizariengandik hartutako diziplina-sistemak. ETC-literatura, saiakera   Historiaren azterketa I, Arnold Toynbee (Iñaki Mendiguren), Pentsamenduaren Klasikoak, 2000

Ingeles arku luzeari dagokionez, arkulariaren altuera antzekoa edo handiagoa izango du eta ez da kurbatua izango. Hauek, gehienbat ehizan eta gerran erabiliak izan dira mundu kultura ezberdinengatik, gehienbat ingelesak erdi aroan zehar. ETC-entziklopedia   Arkularitza, Wikipedia

51 oinaren arku (corpusean ez dago; ETCn 6 agerraldi)

Oinaren arkua bizitzaren lehen hamar urtetan garatzen da; bestela esanda, haur jaioberriak ez dauka, berez, horrelako arkurik. ETC-prentsa   Berria, 2007-11-13

Oinaren arkuarekin egin behar da indarra. ETC-prentsa   Goienkaria, 2008-04-25

Oin-zolako faszia oinaren arkua mantentzeko tentsioa sortzen duen soka indargetzaile bat da. ETC-entziklopedia   Oin-zolako fasziitis, Wikipedia

52 ojiba arku (corpusean ez dago; ETCn 35 agerraldi)

Sarrerako zaindarien aurrean identifikatu eta gero, burdinazko hesi bat igaro zuen ojiba-arku baten azpitik, eta, dozena erdi bat harmaila jaitsita, atari zabal batera heldu zen, non harrizko pilare sendoek eusten baitzieten sabaiko ganga astunei. ETC-literatura, saiakera   Larrutik ordaindua, Joseba Lozano, Alberdania, 2018

Neure buruaren gainean, zeru modura, bobeda baten tankerako ojiba-arku bat daukat, eta zintzilik armiarma sare lodiak, piltzarrak balira bezala. ETC-literatura, saiakera   Kondenatu baten azken eguna, Victor Hugo (Juan Mari Arrugaeta), Elkar, 2010

Arku zorrotza edo ojiba-arkuaETC-zientzia, zuzenbidea   Artearen lexikoa, Askoren artean, EHU, 2010

Hori dela-eta, terrazetako balaustreetarako ojiba-arkuzko amaierak aukeratu zituen, "kokatuko diren tokian berezkoak". ETC-zientzia, zuzenbidea   Uztaro aldizkaria, 73 zbk., UEU, 2010 - apirila-ekaina

XIV. mendeko arkupedun enparantzako ojiba-arkuak eta Isovoleko marmol gorrizko bataiarria duen eliza erromanikoak ikustea merezi du. ETC-prentsa   Argia, 2000-02-13

Azkenik, herria zeharkatzen duen Lea ibaiaren gainean ojiba-arkuko zenbait zubi interesgarri ikusiko dugu. ETC-prentsa   Argia, 2000-09-10

Agerikoenak, arrosa leihoak eta ojiba arkuakETC-prentsa   Berria, 2019-04-17

Zortzi euskarriak palmera moduan eta hormetako hamabi mentsulen gainean oinarritzen diren ojiba-arkuetan irekitzen dira. ETC-entziklopedia   Eliza kolumnarioak Euskal Herrian, Wikipedia

53 ostiko arku (corpusean ez dago; ETCn 22 agerraldi)

Ostiko-arkua edo frantses maileguzko arbotantea (frantsesez: "arc-boutant") bereziki katedral gotikoen kanpo aldeko egitura elementu bat da. ETC-entziklopedia   Ostiko-arku, Wikipedia

Gizartearen marko prekapitalista haustean kapitalismoak hautsi egin zituen, beraz, ez bakarrik bere progresua eragozten zuten hesi guztiak, baita porrokatzea eragozten zuten ostiko-arkuak ere. ETC-literatura, saiakera   Kapitalismoa, Sozialismoa, eta Demokrazia, Joseph A. Schumpeter (Xabier Mendiguren Bereziartu), Pentsamenduaren Klasikoak, 2002

Ostiko-arku baten bultzada jasotzen duen zutabe atala. ETC-zientzia, zuzenbidea   Arkitektura-hiztegi irudiduna, Askoren artean, EHU, 2009

54 talka arku (corpusean ez dago; ETCn 14 agerraldi)

Talka arkua (ingelesez "bow shock") espazioko gorputz baten magnetosfera eta izarrarteko ingurunearen mugako eremua da. ETC-entziklopedia   Talka arku, Wikipedia

55 tudor arku (corpusean ez dago; ETCn 8 agerraldi)

Tudor arkua arku zorrotz mota bat da, lau zirkunferentzia atalez osatua eta giltzarrian angelu bat sortzen du. Arku honek hormaren presioagatik leundutako itxura ematen du. ETC-entziklopedia   Tudor arku, Wikipedia

Tudor arkua eta estilo perpendikular berantiarreko eraikinetan Errenazimentuko xehetasunak erabiltzea dira haren bereizgarri nagusiak. ETC-zientzia, zuzenbidea   Arkitektura-hiztegi irudiduna, Askoren artean, EHU, 2009

56 uharte arku (corpusean ez dago; ETCn 165 agerraldi)

Uharte-arkuak plaken arteko muga konbergentetan, subdukzio azpiozeanikoa den inguruneetan bolkanez osatutako arku geometriadun gerriko luzeak dira, jarduera sismiko bortitzak erakusten dutenak. ETC-entziklopedia   Uharte arku, Wikipedia

Uharte-arkuetako magmek aurreko bi adibideen arteko ezaugarriak erakusten dituzte. ETC-zientzia, zuzenbidea   Plaka-tektonika: Lurraren funtzionamendua ulertzeko teoria, Arturo Apraiz, UEU, 2005

Beste mendikate mota batek eratzen ditu Ozeano Barearen iparraldeko eta mendebaldeko ertzen inguruan eta Indiako Ozeanoako ipar-ekialdean aurkitzen diren uharte-arkuen serieak. ETC-zientzia, zuzenbidea   Geologia estrukturalaren oinarriak, Askoren artean, EHU, 2008

Ozeano Barean, Asiako kontinentearen ekialdea inguratzen duen suzko gerriko bat dago, eta harexen parte da Japoniako uharte-arku menditsua. ETC-zientzia, zuzenbidea   Munduaren eskualde geografia, Askoren artean, EHU/UPV, 2017

Ozeano Bareko kontinente bazterrak -lurrikara asko izaten ditu- uharte arkuak izatea du ezaugarri berezia. ETC-entziklopedia   Plataforma kontinental, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus