Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

uztai (orobat ustai g.er.) 1 iz biribilki formako gauzakia.

Enborretan uztai batzuk sartu zituen buloiak inguratu eta hartzen zituztenak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4710. orr.

Gaztea zen, ile labur eta beltza eta uztai bana belarrietan.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 79. orr.

Gurdien gurpilak zurezkoak ziren hasieran (aise lantzen baita zura), baina burdinazko uztai bat jarri zitzaien sendotasun handiagoa emateko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 21. orr.

Zenbait gauzaren patente-agiriak eskatu behar zituela; besteak beste, autoen pneumatikoentzako uztai batena, altzairu puskaz egina.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 163. orr.

Nola Tom eta Jerry apartatu egin ziren izututa, eraztuna uztai inerte baten gisan uretan murgildu zenean.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 183. orr.

Buruko oihala jantzi zuen, eta gamelu-ilez eginiko uztai batekin tinkatu zuen.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 89. orr.

[Zezenak] belaunak txikituak zituen eta sudupila urratua, sudurtzuloetako uztaia tiraka kendu zuelako.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 53. orr.

Hogeita hamabi urte behar izan ziren panderoaren uztaiari buelta osoa emateko.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 71. orr.

Azaldu da azkenean gure ahari muturgorria: honatx joarea bere ustaiarekin, gainerakoen berri putreek jakinen dute.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 88. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Kaiolaren gainetik, gurpil moduko uztai biribil bat, hamabi nahiz hamahiru zinta zintzilik dituela.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 493. orr.

Gero neure gorputz osoa uztai biribiletik pasa dut.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 84. orr.

Belarri hegietan urre koloreko uztai handi bana josirik.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 37. orr.

Baginako eraztuna plastikozko uztai txiki eta malgu bat da.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 95. orr.

Zalgurdiaren endaitza behar bezala finkaturik zegoen, gurpilak uztai berria zeukan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 317. orr.

Bere begi delikatu urduriak babesten zizkioten betaurrekoen lente labainduak eta uztai urre-kolorekoak.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 264. orr.

Bizarra ondo egindako aurpegian uztai doratuzko betaurrekoak zituen gizon txiki bat.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 126. orr.

Urrezko uztai txiki-txiki bat belarri gingilean.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 82. orr.

Oihalez estaliriko zurezko uztaiak.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 89. orr.

Haren gainean hiru suil zeuden lerro-lerro beren burdinazko uztai distiratsuekin, zilarrezkoak bailiran.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 96. orr.

Ostilamenduari dagokionez, bertan 37 eraztun aurkitu dira, gehienak uztai bakarrekoak.  Berria - Harian   2006-03-22

Eskuekin, masta nagusiaren oinarritik gertu zegoen burdinazko uztai bati heldu nion.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 68. orr.

Jantziaren azpitik haragian, burdinazko uztai, koraza eta ziliziorik gogorrenak zeramatzaten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 658. orr.

Bideko harkozkoek gurpilen uztai burdinazkoak jotzen dituztenean.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 425. orr.

Urrezko eraztun bat, perlaz apaindutako eskumuturreko batzuk eta orkatiletarako urrezko zirgiloak, Indiatik ekarriak, eta sudurrerako uztai bat, Afganistangoa.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 46. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Mendi edo muino kaskoren batean, egurrezko uztai-koroa batzuk prestatzen zituzten.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 252. orr.

Aqua Marcia-ren uztai-erreskada berebizikoaren ezkerretara.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 175. orr.

Bigarren anotazioa patrikako uztai-koadernotxoan: [...].  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 21. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela )

Bere betaurreko uztai-doratuen bristada.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 324. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Upel-uztaiak neke handiz lantzen ziharduen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 53. orr.

Lore-uztai edo beira-alezko iduneko baten antzera.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 490. orr.

Kretona-zatiak eta gortina-uztaiak nahaspilaturik zeuden. Giltza-uztaiaren kateari behatz baten inguruan eragiten diola.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 260. orr.

Ikatz-sutegian iltzeak fabrikatzen zituzten; inguru-uztai goriak jartzen zizkieten orgen gurpilei.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 67. orr.

Otarrainak garbituko zituen batek, tipula uztaiak ebakiko besteak, tomateaz eta entsaladaz arduratuko zen hurrengoa.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 162. orr.

6 (saskibaloian, saskiarena)

Defentsako lanean ez da nabarmentzen, baina uztai azpian saskiratzeak lortzeko erraztasuna duen jokalaria da. ik uztaipe.  Berria - Kirola   2004-05-02

Bilbao Basketek fitxaketaren bat egin beharko du uztaitik gertu ez sufritzeko.  Berria - Kirola   2004-08-19

Jaurtiketak uztaia jo eta baloia Gabrielen eskuetan erori zen.  Berria - Kirola   2004-11-21

Bilbao Basketen erasoak uztaitik lau metrora eginiko Scotten jaurtiketa behartuekin eta baloi jabetza denboraren amaieran jaurtitako hiruko saskiraezinekin amaitu ziren.  Berria - Kirola   2004-10-05

7 biribilki itxurako forma.

Haloa deitu izan zaio, argiz osatutako meteoroa izango litzatekeen horri, zeina eguzki diskoaren edo ilargiaren inguruan [...] kolore zurbil xurizkaz, uztai gisa agertu ohi den.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 374. orr.

Uztai edo eraztun horren pareko zerua, gaineratikoa baino ilunduxeagoa ikusten da.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 375. orr.

Eraztun zabalago baten antzekoa da, batzuetan uztai osatu gabea.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 375. orr.

Eseri nintzen eta nire aurpegia lanpara berdeko argiaren uztaian sartu zen, nagusiaren aurkez.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 138. orr.

Sukarri pusketen artean piztu behar zen sua: hartarako propio markaturiko uztai biribil baten barruan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 181. orr.

Atleta kanpeoiak harrokeriaz goratu ditu besoak, uztai olinpikoen azpian.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 215. orr.

XX. mendeko lehenengo DIUa Alemanian ezarri zioten emakume bati, 1909. urtean; uztai formakoa zen.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 96. orr.

Uztai-egitura eder bat da, hexagono ia erregular bat.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 300. orr.

Inguratzen zuen argi-uztaiak garbi erakusten zuen hori.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 14. orr.

Lenehanek ilargi zurbil handi argi-uztai bikoitzez inguratuan zeuzkan finkaturik begiak.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 75. orr.

8 arkua.

Erran dezagun Baigorriarren tematzeari esker zubi hori perla bat bezala dela herrian: denboran nahi izan zuten harrizko zubi bat, uztai eder batez egina, mende bat iraunen zuena.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 50. orr.

Atearen gainean, uztai itxuran, Baltza hitza irakur daiteke.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 217. orr.

Itsasoak labarretan landu dituen uztai handiengatik.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 65. orr.

Goraxeago betileak, eta bekainen uztaiak, marmola bezain zuri behetikako kontrargitan.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 172. orr.

Uztaiak balira bezala nabarmentzen zitzaizkion saihets-hezurrak.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 33. orr.

Bat-batean, bere kolore guztiekin agertu zen uztaia.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 43. orr.

9 arku itxurako arma.

Babeski eta bular-oskolak, uztai eta geziak, lantza eta azkonak.  Elizen arteko biblia   Ez 39,9

Har itzak ehizako tresnak, uztaia eta geziak, eta hoa oihanera.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 71. orr.

Gezia uztaian kokatu eta harantz honunzka frogatu zuen lasai.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 148. orr.

Alferrik teinkatuko du arkulariak uztaia, alferrik jantziko bular-babeskia.  Elizen arteko biblia   Jr 51,3

Gaiztoek uztaia teinkatu baitute eta gezia uztai-harian jarri, bihotz zuzenekoak ilunpean jotzeko.  Elizen arteko biblia   Sal 11,2

Harri-jaurtikigailuak, azkonak jaurtikitzeko uztaiak.  Elizen arteko biblia   1 M 6,51

Uztai ondo tenkatuak geziari zelan, hainbesteko zapiek ontziari zer abaila eragin ziezaioketen kalkulatzen saiatu nintzen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 30. orr.

10 (hitz elkartuetan)

Beti prest daude gezurrerako, gezi-uztai teinkatua bezala haien mihia.  Elizen arteko biblia   Jr 9,2

Hautsiko ditu gudu-uztaiak, eta bakea iragarriko die nazioei;  Elizen arteko biblia   Za 9,10

11 kota-uztai

Kota-uztaian zut, bekokia urdin eta luma-muturrak gorri.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 195. orr.

Ezti-ogiz asebeterik, kota-uztaian lozorroan zegoen Nofutur.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 103. orr.

· irud/hed Mikroaren aurrean, kota-uztai bat, hiru izarreko ganbela batez hornitua.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 493. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

burdinazko uztai (8); kota uztai (3); patrikako uztai koadernotxoan (3); uztai biribil (4)

kota uztaia (4); uztaia askatu (3); uztaia eta geziak (3); uztaia teinkatu (4)

kota uztaian (11)

kota uztaiari (3)

burdinazko uztairik (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus