Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

argudiatze iz eztabaida edo kideko batean nork bere aldeko argudioak azaltzea. ik argudiaketa.

Poesia, komikia, kirola... hainbat eta hainbat esparru erabiltzen ditu Egañak bere argudiatze eta konparazioetarako.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 9. orr.

Batzuek aseguratzen dute enuntziazio-arloaren garapen gehigarri bat: eurek irekitzen dituzte argudiatze, esperientzia, egiaztatze, inferentzia ugariren sekuentziak.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 176. orr.

Argudiatze horri jarraituz, Mooreren iritziz "ona" kontzeptua beste kontzeptu batera murrizten saiatu diren teoria etikoak, edo kontzeptu hori beste batekin identifikatu dutenak (zorionarekin, adibidez), "falazia naturalista"n erori dira.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 210. orr.

Ororen buru, prefetak beti argudiatze bera du.  Berria - Ekonomia   2006-01-14

Horiek beren baitan daramate ondorioa, argudiatze deduktiboari begiratuz gero bederen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 51. orr.

Azken honetan, beldurra gizatasunaren motortzat hartuta, Ilustrazioaren ontasunaren idealen argudiatze negatiboa egiten du.  Berria - Kultura   2004-10-08

Galdera horiei (eta antzekoei) erantzun egokia emateko asmotan, teoria etiko arau-emaile desberdinen printzipio nagusiak jasoko dira lehenik, eta horietako bakoitzak darabilen argudiatze prototipikoa kasu praktiko batekin testatuko da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 8. orr.

Bat-bateko bertsolaritzak ikerketa mailan duen defizit handia soluziobidean jarri nahi izanez gero, ez litzateke batere desegokia inventioaren alderdi hau, bertsolarien argudiatze-estrategiak, aztertuz hasiko bagina, horixe baita, itxura guztien arabera, bertsolarien inprobisazio-artearen funtsezko alderdia.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 184. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus