Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

argudiaketa 1 iz argudiatzea, eztabaida batean nork bere aldeko argudioak azaltzea.

Argudiaketaren haria galtzen ari zara: arazo hori arinkiago konpon daiteke.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 362. orr.

"Laguntza eman behar diegu pateratan datozenei" eta "patera hartuz datozen hoiei eman diezaiegun babes" argudiaketaren aldetik pare-parekoak dira.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 16. orr.

Esponja bada, bateko eta besteko pasadizo, hitz eta argudiaketekin beteko du almazena eta gero, dagokionean, han izango ditu mihiaren punttan.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 36. orr.

Bestalde, zehaztasun faltaren sortzaile izan diren hitzak zuzenduko dira, eta horrela moztuko da argudiaketan jarduteko baimen kaltegarria, eztabaida antzu askoren iturria.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 34. orr.

Argudiaketa hau hobeto bermatzeko, orokorki Ortega-ren positibismo eta materialismoaren kritikaz, eta zientzia eta filosofiaren elkar osagarritasun ezinbestekoaz, luzatu egin beharko ginateke.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 221. orr.

Goirizelaiaren ustez, auzitegi horrek "arazo bat du, zaila baita Espainiako Auzitegi Gorenaren argudiaketari janzkera juridikoa ematea.  Berria - Euskal Herria   2004-05-28

2 (izenondoekin)

Horregatik zientzia inportanteena demokrazian erretorika zen, argudiaketa publikoa.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 19. orr.

Hauek, entzule ugaritasunak eraginda, indarra hartzen dute, beren berotasun ilun eta misteriotsuagatik gehiago, argudiaketa argi eta lasaiagatik baino, azken honek ez baitu sekula eraginik izan ohi jende multzo handiengan.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 46. orr.

Sendoa eta adoretsua absolbitu egingo dute, ahula eta lotsatia kondenatu, argudiaketa zehatz honen harian: Nik, epaileak, delitu jakin baten errudun jo behar zintuztedan; zuk, adoretsuak, oinazea jasaten jakin duzu, horregatik absolbitu egiten zaitut; zuk, ahulak, amore eman duzu, horregatik kondenatu egiten zaitut.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 58. orr.

Ohore hitz hau argudiaketa luze eta distiratsuei bide eman dien horietakoa da.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 43. orr.

Besterik da argudiaketa sakonak eskatzen dizkizutenean.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 72. orr.

Horregatik ikusten dugu hainbat aldiz aldatzen dela hiritar baten zoria auzitegiz auzitegi dabilenean, eta txiroen bizitzak argudiaketa faltsuen eta epaile baten momentuko umorearen biktima direla.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 34. orr.

Isildu egin zen, eta eskertu egin zenion, ez zenuen areago jarraitu gura argudiaketa absurdu baten.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 78. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Argudiaketa jarduera da gurea nagusiki, nahiz eta argudioak edertzen saiatzen garen.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 100. orr.

Ze metafora darabilzki bertsolariak, ze argudiaketa-modu, ze komunikazio estrategia... baina badira ikuspegi gehiago.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 28. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus