Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Oraindik presaka jarraitu zuten hogeiren bat minutuan, eta gero, argigune batean, gizon bat topatu zuten, mendiko guardiaren bat agian; non ziren galdegin zioten, Italian ala Jugoslavian. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 47. orr.
Euskal Herriaren itzal eta argiguneak azpimarratzen ditu. Berria - Harian 2005-05-03
Azken boladan, "estortsioa" bezalako "itzalguneen" gainetik, bera "baikorra" dela azaldu nahi izan zien enpresaburuei, "bene-benetan argiguneak itzalguneak baino handiagoak direlako". Berria - Ekonomia 2006-03-17
Argiguneak mozten du sakez azken izaien itzala eta hor berean daukat, azkenean, ene kapera. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 103. orr.
Handik gutxira, zuhaitzen artean, beheitiago, baina ez oso urrun, bi argigune antzeman dituzte. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 65. orr.
Odol xirripa argigunera heldu da. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 30. orr.
Argigunearen beste aldean, beraren kabinaren beste kabina berdin-berdin bat abiatu zen igoaldi berean. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 210. orr.
Lorategian zakur zaindaririk ez zegoenez, nahikoa zuen argiguneetatik pixka bat urruntzea, inork ez zezan ikus. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 46. orr.
Eraikin nagusiaren erdian, adibidez -liburutegia bere baitan zeukan hartan, alegia-, argigune handi bat ireki zuen. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 210. orr.
Eguerditan atertu zuen, eta orenak iragan doia emendatuz ari ziren argigune handiak ikus zitezkeen zeruan. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 94. orr.
Hodeien atzean ezkutaturik, ilargia han nonbait bazebilela ikus zitekeen, zeruan sortzen zuen argigune ahulari esker. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 153. orr.
Ilunpeak erabatekoa badirudi ere, pixkanaka argigune zuriak begiztatu ditu han-hemenka sabaiko habeetan. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 116. orr.