Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

argiune iz argitasunezko une, gune edo aldia. ik argigune.

Harryk, haritz zahar baten adar nahasien artetik, argiune bat ikusi zuen aurrerago.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 231. orr.

Fionn izan ezik, beste guztiak argiunera irten ziren ilara zabal bat osatuz, armak airean zeuzkatela erasoren bati aurre egiteko gertu.-Ongi nago! -oihu egin zuen gorantz, posta-seilu baten tamaina zuen argiunerantz, tranpola irekirantz, alegia-.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 105. orr.

Basoko argiune bateko haitz artean zegoen zulo batetik zetozen negarrak.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 41. orr.

Behean, argiune itzaltsu batean, Snape zegoen, baina ez bakarrik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 203. orr.

Orduan, basoko argiune batera igaro, eta.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 217. orr.

Egoera honek luze iraungo balu eta askoz ere mota eskasagoko ikuskari guztiak itzali, eta so gagozkion hura argi-zizta honetaz atzi barneko pozez... guk hasperenka nahi dugun betiko bizia ez al da argiune honen antzeko?  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 237. orr.

Argiune bat osatu zuten hodei beltzek.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 103. orr.

Ametsa hormen gainetik eguzki argiune baten antzera kulunkatu eta desagertu zen. Euriz kargatutako hodei ilunak urratu egin ziren, eta argiune txiki batetik eguzkia agertu zen, lautada osoa argituz.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 137. orr.

Euriz kargatutako hodei ilunak urratu egin ziren, eta argiune txiki batetik eguzkia agertu zen, lautada osoa argituz.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 44. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

argiune batera (3)

argiunera irten (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus