Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gustatu egiten zitzaion tertulietan, berak eta bere lagunek hoteleko kafetegian arratsaldero egiten zuten solasaldiaren hasieran, "argaldu egin naiz" edo "gizendu egin naiz" esatea; komentario arrunt hark lagunarteko giroa argitzen zuelako errepikapenaren poderioz. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 235. orr.
Kemena galdu ez bazuen ere, argaldu eta zurbildu egin zen atsekabe haien garaian. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 341. orr.
Oso gizen dauden eta ohiko tratamenduekin argaldu ezin diren nerabeei eskaintzen zaie ebakuntza egiteko aukera. Berria - Gaiak 2006-03-05
Zergatik argaldu zara horrenbeste? «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 131. orr.
Pixkanaka gaitza areagotzen joan zitzaion: hanka eta oina argaldu, okertu eta ihartu egin zitzaizkion, aiztoaren ebakia edo suaren erredura sentitzeko gai ez izateraino. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 267. orr.
Argaldu eta argaldu ikusten nian; esku bakar batekin ere altxa hezakeen bukaeran. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 168. orr.
Beldur aitortu gabea sentitzen zuen egiatan, atsekabe luzeek argalduriko mutil hura aurrez aurre zuela. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 99. orr.
Egingo nuke argalduz joan dela Sirius berriro aske zegoela entzun zuenetik. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 294. orr.
Gauza guztiek hartzen dute zerbait nigandik, ezeinek ez dit ezer ematen, argalduz noa ia itzal baten tankera hartzeraino. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 282. orr.
Hogeita hamar edo berrogei egunen buruan sukarra joan egin zen, eta argaldurik utzi zuen umea, hezur hutsetan. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 67. orr.
Gizonak trumilka, lerroan oinez, indarrik gabe, uniforme xuri marraduna soinean, buruan ilerik gabe, begiak errotik ateratzeraino argaldurik, hil biziak iduri. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 98. orr.
Presoak ikaran, begiak sarturik eta begi-ziloak belzturik, bi eguneko bizarrarekin, argaldurik: deusek ez zuen munduan zirelako irudimenik emaiten. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 87. orr.
Han aurkituko duk nire jaidura. / Maitatu dudan tokia. / Ametsek argaldu nindutenekoa. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 85. orr.
Polizia gazte horrek beste polizia lagun bati esan zion kontu guztia, hots, semetxoa egunean baino egunean argaltzen, maskaltzen eta ahultzen zihoala. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 82. orr.
Argaltzeko erabaki sendoa hartu nuen orduan, baita neure burua zaintzeko ere. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 63. orr.
Karitateko Ahizpa batena bezalako diziplina eta buru-ukatzearekin, argaltzeko dieta egin eta ia zeukan pisuaren bosten bat kendu zuen ezkondu osteko lehenbiziko urtean, xarmarik gabeko 70 kiloetatik liraintasunezko 60 kiloetaraino. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 48. orr.
Izan ere, ebakuntza egiteko hainbat baldintza bete behar dira: 18-55 urte bitartean izatea, gorputz masaren indizea %40 baino handiagoa izatea eta aurretik egindako argaltzeko tratamenduek emaitza onik eman ez izana. Izugarri argaldu nintzen, han mugitu gabe egonik. Berria - Euskal Herria 2004-02-29
Gizon garai argaldua zen, aurpegi-zorrotza, argi-itxurakoa. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 27. orr.
Sudurrak neurriz kanpokoa zirudien aurpegi argaldu hartan. Joseba Urteaga «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 12. orr.
Harryk bere hatzen azpian Blacken beso argaldua biziki bihurritzen sentitzen zuen, baina gogor eutsi zion, eta beste eskuaz Black jotzen zuen harrapatutako alde guztietan. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 275. orr.
Jertsea eta bularretakoa kendu zizkidan, nire bular txiki eta argalduak ikusi nituen, bi aste lehenago esnez beterik zeudenak. Joseba Urteaga «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 78. orr.
Bere gorputz gazte argaldu samarra luzatu, makurtu, arnasa hartu eta bota, oin-puntetan ipini, besoak eta hankak altxatu. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 76. orr.
Neskatoa lokarrarazteko zer erabili zuten galdetu ez zuen arren, eragindako lo sakonaren oharkabetasunean hondoratuta zegoela zirudienez, drogen menpe dagoenaren berun koloreko larruazala izan zezakeen, begien ertzak belztuta, saihets hezurrak antzeman behar zitzaizkion soin argaldu eta ihar-iharrean. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 27. orr.
Iaz makina-erremintaren sektoreak krisia pairatu zuela-eta aurten inbertsio proiektuak atzeratu eta eskarien poltsa "sano" argaldu dela jakinarazi zuen AFM Espainiako Makina-Erreminta Ekoizleen Elkarteko presidente Rafael Barrenetxeak atzo. Berria - Ekonomia 2004-03-04
Esan ohi da, dibortzioaren alde, ezkontzan gozorik ezabatzen dela, horren hautsezintasuna adierazten denean; ezkon lotura gehiegi estutzen bada, argaldu egiten dela. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 64. orr.
Leihoetako barroteak argaldurik eta ziztrindurik egonen dira herdoilaren herdoilez. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 183. orr.
Bide batez, AEBetako Armada sendotzea agindu zuen Kerryk: 40.000 soldadu gehiago bidaliko dituela, ez derrigorrez Irakera, baizik eta ahalmen militarra indartzeko Armada munduan "argaldua" dagoen honetan. Berria - Mundua 2004-07-31
Sendatu zenerako 20 egun koman pasa eta gero, guztiz argaldua zegoen, 68 kilo inguruan. Berria - Harian 2005-08-07
Higatua eta argaldua zegoen eta, hala ere, lotan, lasai eta beldurrik gabe zirudien. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 253. orr.
Hegazkinetik jalgi delarik, mehatua, argaldua (berak aitortu du 12 kilo galdi zituela) berehala agertu du bere irriñoa. Herria 2005-06-23
Han zegoen Eligio, Jugoslaviako bizitzaren akidurak argaldu eta kolorgetua, azala masail hezurretan atesatua, tisiko baten gisan, eta begi urdin haiek une batetik bestera desegin behar zitzaizkiola ziruditela: baina alai, beti bezala, kanturako edo barrerako prest beti. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 102. orr.
argaldu egin zara (3); argaldu egiten (3)
argaltzen ari (3); argaltzen hasi (7)