Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Erialdi bakoitzean hondatzen eta higatzen zaigu gorputza, urritzen eta murrizten zaizkigu indarrak eta kemenak, ahultzen eta flakatzen gara. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 361. orr.
Joanttok, flakaturik eror ez zedin gerritik beso batez atxikitzen zuen Mari, bere gorputzaren kontra tinkatu zuen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 293. orr.
Bazen lehoin bat hiltzerat zoana eta lehen hain azkarra zena arras flakatua. Herria 2003-04-03
Ene lagunetarik anitzek, arrunt flakatuak, azken hatsa emaiten dute. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 121. orr.
Osagarriz flakatua izanez duela zenbait ilabete bere sort etxeko iloba Jean Baptiste Iriart familiarat erretiratua zen eta hor eman du bere azken hatsa. Herria 2003-03-10
Baina biziki flakatua hogoi bat kilo galdu nituen hilabete bat eskas barne. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 60. orr.
Armadako arropa soberakinez beztitu adineko gizona begiztatu nuen flakatzen ari zitzaion zakila eskuan, esperma uherrez blai. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 162. orr.
Barneko ikara arin batek boza flakatzen diolarik. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 89. orr.
Ariel Sharonek, bere eskuin alderdia utzirik beste partidu bat sortu zuenaz geroztik, horrek flakatu baitu Likoud alderdia. Herria 2005-12-15
Sinestea flakatzen ari balinbada ere herri "aintzinatuetan", ederki hedatuz doala aldiz Afrikan, Asian, Ipar Amerikan. Herria 2005-01-13
Ekonomia arras flakatua du Japoniak, langabezia ere haunditzen ari. Herria 2001-05-03
Norbait mendratu edo flakatu nahi dutenean, delako horren obrari antzematen zaizkion eraginak aipatzen dituzte. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 156. orr.
Tren geltokiaren inguruan mutil flakatu bat ikusi nuen, azalean XX. mendeko izurriaren seinaleak zeuzkana. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 173. orr.
flakatzen ari (3)