Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Senadore izendatu zuen bere zaldia, bere semea jan zuen Saturnok bezala egiteagatik, bere ejerzitoa itsasertzera gidatu eta zera esan zuen gero, dena broma zela, arerioa asmatu egin zuelako; jaungoiko bezala adoratua izan nahi zuen. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 35. orr.
Metalezko hegalen azpitik ikus zitezkeen lur eremuetan ezarritako arerioen posizioei antzematen agortu nituen gehienbat Frantziako gudarostearen zerbitzura igarotako sei urte haiek. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 79. orr.
Nik esan ohi ditudan gauzek eta egin ohi ditudan gauzek, ez dute inolako garrantzirik, bakearen izenean esan eta egiten ditut, inolako liskar eta areriorik ez sortzearren esan eta egiten ditut. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 120. orr.
Fariasa piztuta joaten nintzen arratsaldeko txandara, tailerrera, Che Guevara purua eta metraileta hartuta joaten zen bezala, arerioari beldurrik ez eta norbanakoaren errebeldia piztuta baineraman. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 182. orr.
Bi Espainiok, izan ere, elkarren txit arerioak alderditarki, arima edo jeinu espainolaren patriotismoan elkarrekitsuak dira biak, are zein baino zeinago haren ardura santuan. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 59. orr.
Gizonek bezala arerioen kontra frogatuko dituzte beren kalkuluen formulak. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 18. orr.
Baina, gure aurrez aurre, arerioa aienatu egin da nonbait. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 145. orr.
Arerioak berez sortzen zaizkizu, zuk konprenitu gabe nola. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 46. orr.
Goiz eta adoretsu ekin diot gaurko ibilbideari, baina lehenengo orduetako tartea ez da lar lagungarria izan: arimarik gabeko eremua, aldats gora etengabea, haize arerioa, laino oso trinkoa... Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 134. orr.
Alegia,Drake hari deabruak behin halako mirail edo ispilu sorgindua eman ziola, eta harrezkero ingelesak harexen azaleran ikus zezakeela arerioaren ontziak non zeuden, zenbat eta zelakoak ziren. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 45. orr.
Untxiari zahartzaroa iristen zaionean, geldo eta astun bihurtzen da, eta ezin izaten die arerioei ihes egin. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 56. orr.
1338tik aurrera, Ehun Urteko gerrak Frantziaren erdia erraustu zuen, eta bi arerioen ekonomiak akitu zituen. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 26. orr.
Eta berriro ere bakarrik sentitu zen aspaldiko arerioa zuen bizitzaren aurrean. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 80. orr.
Eskertzekoa da hori, arerioa non kokatu erabakitzeko orduan. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 24. orr.
Begiratu gabe ikusten zekien, eta inguruko guztia aztertzen, balizko trabak edo arerioak usaintzeko. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 182. orr.
Ez nikek jasango hire arerioarengandik halakorik. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 39. orr.
Artea baino gorroto ez zuena, hura baitzuen arerioa; bere maitearen begitartea lapurtzen zioten paletak eta pintzelak eta gainerako tresna gaiztoek bakarrik ikaratzen zutena. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 84. orr.
Ikusten zuen, esaterako, Portugalekin federazioa nahi zutenek arerioentzat itsasoa baino ikusten ez zutenen intolerantzia berberaz jarduten zutela. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 21. orr.
Eskarmentuz zekien solaskidea - eta haren antzekoak - adeitasunez hartu beharreko arerioak zirela. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 93. orr.
Atzean geratzen saiatu zen aita, ohi zuen bezala tiro eginez, baina aurrera egiteko agindu zioten, baioneta ipinita; gider-kolpeka kendu zituen paretik lehen arerioak, baina piztia talde baten erdian ikusi zuen bere burua, elkarri gupidarik gabe sastaka eta tiroka. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 110. orr.
Konturatu da bigarren bertsoaren bidetik ez daukala ezer, bere arerioak bizkor eta lotsagabeki erantzun baitio. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 120. orr.
Arerioa beldurtzea gerra-tresna handia da. Pako Aristi «Note book», 2005 - 25. orr.
Gerretara jolasten genuen, eta zerraldo erortzen ginen eta segundo batzuk barru jaikitzen ginen, guk akabatutako arerioak ere jaikitzen ziren bezala, jokoan jarraitzeko, gerraren jolas hartan. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 54. orr.
Robert Liston, bestalde, gizon zipotz eta harroputza zen, ingurukoekin batere ondo konpontzen ez zen pertsona, eta arerio handienak sendagileen artean sortu zitzaizkion: ezin zuten begien aurrean ikusi. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 258. orr.
Gehienetan ez da ezer gertatzen, noski, baina ikurduna -edozein ikurdun- arerio posible bat da beti. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 147. orr.
Eta Smithen kasuan, esaterako, bere ideiak sarri baino sarriagotan gaizki interpretatu dituzte bai haren aldeko ustezko defendatzaileek bai kontrako arerio sutsuenek ere. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 47. orr.
Ivan Ogareffek zelatan so egiten dio bere arerio harrigarriari, larritasun handiz. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 450. orr.
Bera da, arerio politikoari heriotza opa arren, euskal kazetaritzaren maisu. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 199. orr.
Areago, bozen bezperan arerio nagusia agertu zaio telebistan, eta 2001eko irailaren 11n haien presidentea garaiz erreakzionatzeko gai izan ez zela gogorarazi die estatubatuarrei. Berria - Mundua 2004-10-31
Mallorcak ere Oviedo arerio zuzena hartu zuen (4-2). Berria - Kirola 2006-05-10
Azkenean, doilorkeriaren doilorkeria, bera salatzaile izanik, bere arerio dohakabea atxilotzeko dekretua lortu zuen arduradun kriminalarengandik. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.
Gogoan dut giza arimaren kontu horrek grazia egin zidala, eta, aldarte on hura aprobetxatuz, erabaki nuen nire arerio izukaitz haien aurrean barrez lehertzea. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 35. orr.
Neure arerio kutunena zeruan topatu banu nahiago nik, Horazio, egun hori ikusi izana baino! Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 40. orr.
Bere arerio nagusia, Draco Malfoy bera ikusteak ere poztu egingo zukeen, Hogwartsekoa ez zela amets hutsa izan ziur egoteko... Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 14. orr.
Bata, Brezo neskaren aurpegi haserre itxurakoa, beti bezala errieta eginez edota zerbaiten falta sumatuz; eta bigarrena, bere zorigaitzerako arerio anker batek maneiaturiko amaigabeko kate batek ekarriko bailion, berriz ere don Evaristoren agindu ezin arraroagoa zen. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 140. orr.
Halatan, guk orduan bi estatu genituen arerio tzar, estatu horiek bestalde, hein batean bederen, gure jende sozial erako eskubideak bermatzen zituzten arren. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 120. orr.
Badaezpadako zorion hari eutsiko bazion, nahitaezko zuen, zernahi gertatzen zelarik ere, perla beltza bere mendean gorde eta mantentzea behin betiko, handik edo hemendik azal zekizkiokeen arerio posible eta etsai ikusezinen aurkako borroka meniarik gabean. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 47. orr.
Horretarako naziek SA indarrak lehen eta, urte batzuk geroago, SSak sortu zituzten, karriketan arerio politikoen kontra egiteko. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 99. orr.
Xake jokoan arerio adeitsuak bezala: Peoi hau hartzea ahaztu zaizu... Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 80. orr.
Berak zioenez, "arerio baliagarriak", horra. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 93. orr.
arerio bat (10); arerio gisa (4); arerio gogorra (4); arerio izango (4); arerio nagusi (3); arerio nagusia (6); arerio nagusiak (4); bere arerio (6); beste arerio (4); bi arerio (7)
elkarren arerio (5); haren arerio (4); nire arerio (3)
arerioen kontra (3)