Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez ziren jada bidelagunak, kontrarioak baizik, edo, are gehiago, etsaiak, gerraren jokalekuan zeudenez gero. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 244. orr.
Zelaian inoren aurrean ez zen isiltzen, laguna edo kontrarioa izan, baina erabakiak diziplinaz onartzen zituen. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 32. orr.
Hor bost pilota joko mota dira praktikatu behar, bata bestearen ondotik kontrario berarekin buruan buru. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 46. orr.
Kontrarioa ezezaguna zuen, Santutxukoa, aurkezpenean bozgorailuetatik entzun zuenez. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 155. orr.
Opin ez duk, gero, kontrario samurra. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 72. orr.
Alkatea karlista, kontserbadorea eta abertzaletasunaren kontrario amorratua zen. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 74. orr.
Tartean sartu eta airean bidali zituen anaiaren kontrario guztiak. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 33. orr.
Zakur pisuagoak errazago har lezake mendean bere kontrarioa. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 92. orr.
Baina hartu behar zion mendeku bere kontrarioari. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 56. orr.
Bi mutur kontrario horien artean jaki lagungarriz beteriko plater-ilara paraleloak ageri ziren. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 293. orr.
Filosofia modernoan, orobat, bidaiari eta misiolarien berri kontraesangarriek, arrazoi kontrarioak bermatuko dituzte: izatez "gizakia gizakiarentzat otso" da, Hobbes-en iritzian (XVII); on eta errukitsua, Rousseauren ustean (XVIII). Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 277. orr.
Etengabeko nahasmena gobernu-unitate kontrarioen artean (elkarren lehian) lurraldea eta nagusitasuna lortzeko. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 357. orr.
bere kontrario (3); bi kontrario (5)
gure kontrario (3); izango du kontrario (20); kontrario arriskutsua (5); kontrario erosoa (4); kontrario ezerosoa (3); kontrario finalerdietan (3); kontrario gogorragoak (3); kontrario gogorrena (4); kontrario guztiak (4); kontrario izan (4); kontrario izango (9); kontrario zuzena (7)
bere kontrarioa (6); beste kontrarioa (3); du kontrarioa (3); lehen kontrarioa (3)
kontrarioen (6); kontrarioen aldean (3); kontrarioen artean (3); kontrarioen aurka (5); kontrarioen pilotak (3); kontrarioen pilotekin (3)