Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

apurtu, apur(tu), apurtzen 1 da ad apurretan xehatu, desegin. ik txikitu; puskatu; birrindu.

Hau egingo duzue: haien aldareak bota, zutarri sakratuak apurtu, zutoin sakratuak moztu eta idoloak erre.  Elizen arteko biblia   Dt 7,5

Ehun urte lehenago, ibaiko uholde batek ezponda handia apurtu zuen, eta ura makaldiraino iritsi eta han geratu zen, minutu batean berreskuratuz gizonek hiru mendetan lapurtu zioten lur puska.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 275. orr.

Buztinezko eta brontzezko ontziak elkartzea bezala litzateke: elkar jotzen badute, apurtu egiten da lehena.  Elizen arteko biblia   Si 13,2

Honela dio Jaun ahalguztidunak: Apurtu egingo ditut herri hau eta hiri hau, buztinezko pitxerra bezala; apurtu, gehiago konpontzerik ez duen buztin-ontzia bezala.  Elizen arteko biblia   Jr 19,11

Haren idolo guztiak apurtu egingo dituzte, oparitan irabaziak sutan erre, irudi guztiak xehatu.  Elizen arteko biblia   Mi 1,7

Suntsitu zituen muinoetako kultu-lekuak, zutarri sakratuak hautsi, zutoin sakratuak bota, eta apurtu egin zuen Moisesek eginiko brontzezko sugea, ordurarte israeldarrek intsentsua erretzen baitzuten haren aurrean.  Elizen arteko biblia   2 Erg 18,4

Gudaroste handia bidali behar zuen, Israelgo indarrak eta Jerusalemen gelditzen zirenak apurtu eta deuseztera, herrialde hartan beraien oroitzapena ere ezabatzeraino.  Elizen arteko biblia   1 M 3,35

2 hautsi, puskatu.

Handik denbora batera, jarraitzen du tradizioak kontatzen, eustorma apurtu egin zen eta, apurtzean, dena suntsitu zuen, eta herrialdean bizi zirenak hain miseria gorrian utzi zituenez, tribu askok emigratu egin behar izan zuten.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 142. orr.

Maiteak danbatekoak eman zituen, mahai gaineko platerak jaurti zituen, lurrera bota zuen gatza, leiho baten kristala apurtu zuen.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 325. orr.

Botila ez zen apurtu, edalontzia bai ordea.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 75. orr.

-Ispilua apurtu egin da! -kexatu zen aktoresa.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 189. orr.

Enbarkaziora itzultzean ikusiko duzue branka eta popa zabuka ari direla, soka batzuk apurtu direla, pausaldirik gabeko arrabolak eragindako tentsioagatik.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 327. orr.

Jostura bat apurtu zitzaion Hermioneren poltsari.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 108. orr.

Hesi hori apurtu nahi duena sakrilegoa da.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 153. orr.

Leihoa apurtu behar izan zuen barrura itzultzeko.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 307. orr.

Eta, hainbeste izanik ere, ez zen sarea apurtu.  Elizen arteko biblia   Jn 21,11

· Apurtu ezin diren arauak daude.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 270. orr.

-apurtu zuen isiltasuna, zirkinik egin gabe jarraitzen zuen Andoniri begira.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 270. orr.

Gasteizen, aldiz, 1961ak apurtu zituen bertako markak: San Balendin bezperan, urte hartan, 21.8 harrapatu baitzituzten.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 59. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Egun batean arrakala handi batek eragotziko dizue bidea, pitzadura saihesteko ibiltzen hasi eta bandera sobietiko apurtu bat topatuko duzue.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 313. orr.

Euria ari zuen eta boz apurtu eta desegoki hura karranpa modukoa zen. gustura jarraitu dugu guk Goienkaletik galtzadarantz euripean, aireplanoek antzina suntsitutako etxearen itzal amorfoen aldamenetik, inork egundo entzun gabeko kanta apurtu bat txistu eginez.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 113. orr.

4 jo eta apurtu

Horiek frontoian segituko dute, jo eta apurtu, partidak irabazi eta partidak galdu, hogeigarren mendeko partida nagusia beste nonbaiten jokatzen ari den artean.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 211. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

apurtu arte (5); apurtu aurretik (3); apurtu bat (8); apurtu behar da (3); apurtu beharra (4); apurtu da (6); apurtu delako (3); apurtu dituzte (6); apurtu duen (3); apurtu dugu (3); apurtu dut (3); apurtu dute (4); apurtu duzu (3); apurtu egin zen (14); apurtu egin zuen (3); apurtu egingo (12); apurtu egiten da (4); apurtu eta gero (3); apurtu ez (4); apurtu gabe (3); apurtu gura (3); apurtu izan (3); apurtu izana (4); apurtu nahi izan (4); apurtu nahi izatea (3); apurtu nahian (4); apurtu zen (17); apurtu zenean (5); apurtu zion (4); apurtu ziren (3); apurtu zituen (13); apurtu zituzten (5); apurtu zitzaion (5); apurtu zuela (4); apurtu zuten (9); ardatza apurtu (3); asko apurtu (3); bakarrik apurtu (3); batasuna apurtu (3); belauna apurtu (3); berak apurtu zuen (3); berehala apurtu (3); burua apurtu (3); dinamika apurtu (3); diskrezioa apurtu (3); edo kondoia apurtu (3); erabat apurtu zuen (3); ere apurtu (6); espetxeak apurtu (3); ez zen apurtu (3); guztia apurtu (3); guztiak apurtu ditu (3); harremana apurtu (3); harresiak apurtu (3); hau apurtu (3); hodi bat apurtu (3); hori apurtu (12); hura apurtu (4); isiltasuna apurtu (4); ispilua apurtu (4); izotza apurtu (3); kateak apurtu (3); kristala apurtu (4); leihoa apurtu (3); lokarriak apurtu (3); marka guztiak apurtu (6); muga apurtu (3); mugak apurtu (4); oreka apurtu (5); partida apurtu zuen (4); zatitan apurtu (4)

apurtua zuen (3)

kristal apurtuak (3)

apurtuko ditu (4); apurtuko dituzte (4); apurtuko duen (3); burua apurtuko (3); guztiak apurtuko (3); hori apurtuko (4)

apurtuta dauka (3); apurtuta daukala (3); apurtuta ikusten (3); apurtuta zegoen (3); guztiak apurtuta (3)

isiltasuna apurtuz (3)

apurtzea da (5); apurtzea lortu (6); apurtzea lortzen (4); batasuna apurtzea (3); hori apurtzea (5)

akordioa apurtzeko (3); apurtzeko arriskua (3); apurtzeko arriskurik (4); apurtzeko aukera (4); apurtzeko zorian (4); batasuna apurtzeko (3); erritmoa apurtzeko (4); estatistikak apurtzeko daude (4); estatistikak apurtzeko daudela (3); ez apurtzeko (5); hori apurtzeko (11); hura apurtzeko (3); partida apurtzeko (5)

apurtzen ari da (6); apurtzen da (5); apurtzen dela (4); apurtzen denean (5); apurtzen diren (3); apurtzen ditu (7); apurtzen dituzte (6); apurtzen du (15); apurtzen duen (5); apurtzen duten (4); apurtzen ez bada (3); apurtzen hasi (4); apurtzen saiatu (6); apurtzen ziren (4); apurtzen zuen (5); apurtzen zuten (4); burua apurtzen (4); erritmoa apurtzen (3); gauzak apurtzen (3); guztiak apurtzen ari (5); hori apurtzen (3); horrekin apurtzen (3); kontra apurtzen (4); marka guztiak apurtzen (4); partida apurtzen (3); pixka bat apurtzen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus