Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Apuntatu beharko dun okindegiaren izena, ez ahazteko. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 36. orr.
Ertzean, Ruche jaunak hau apuntatu zuen:[...]. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 114. orr.
Eta hala gertatzen bada, ongi apunta ezak, mesedez... -Serio jarri zen bat-batean, eta lepokoa kendu zuen-. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 47. orr.
-Apunta! -aldarriz okertu zen! ezin zuela inor hildakoen liburuan apuntatu gorpua azaldu arte. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 136. orr.
Etxezale izaki, beti ere gertuan nenbilena, egunean hiru bider hartu behar ziren datuak behar zen orduan apuntatu ahal izateko, morroi eta ordezko segurua nahi zuen Mendizabalek. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 62. orr.
"Apuntatu gaurko afaria nire kontuan", esan nion. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 227. orr.
"Papuasia" eta "Brasil" bertzerik ez nuen apuntatu. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 105. orr.
Hotelera iritsi bezain aguro apuntatu zuen club haren helbide orritxoa. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 193. orr.
Ez zuela sekreturik izan nahi, ez nirekin ez bere buruarekin, eta ozenki adieraztea kostatzen zitzaion guztia apuntatuko zuela. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 173. orr.
Hitzorduak gogoratu ezinean ibiltzen zinen batzuetan, eta apuntatu egin behar izaten zenituen, baina segurtasun neurriak kontuan hartuta dena den. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 98. orr.
Inon apuntaturik ez badaukat ere -ez daukat ezer inon apuntaturik-, ondo gogoratzen dut apenas segundo batez begiztatu nuen zenbaki hura. 943882621. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 135. orr.
-Hire kontuan apuntatuko diat hau ere? Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 156. orr.
Pelikan jakintsuak apuntaturiko hau gogoratu nahi dizuet puntuan: Baserritarren jakituria adi-adi egoten omen da udaberrian sartzeko puntu honetan. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 74. orr.
Maniobraburua arbel beltzera hurbildu zen, aurreko gauaz geroztik bertan klarionez apuntatuak zeudelako zorrotz begiratu beharreko tren guztiak. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 84. orr.
Hantxe, telefonoaren aldamenean, hormako baldosetan zituen apuntatuak zenbakirik garrantzitsuenak. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 106. orr.
Kalendarioan ditut apuntatuak joan den urtean egin nituen saio guztiak. Berria - Kultura 2006-01-28
Barranquillatik hurbil, Rioquemadon, Urioste familia bizi da eta beren telefonoa apuntatuta daukat. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 50. orr.
Zergatik ez ote nuen eguna apuntatu? Arantxa Iturbe «Ai, ama», 1999 - 77. orr.
Ez nuen inongo agendatan apuntatu, baina handik hartu nuen oroigarri baten bidez dakit. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 136. orr.
Libretan apuntatuta zituen, eta ilargiaren argitan irakurri zuen: [...]. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 195. orr.
Saiatu naiz azken hogei urteotan apuntatuta nituen auzo eta herrien artean, zerrenda bat osatzen. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 151. orr.
Apuntatuta utzi nizun egutegian, baina bat-batean zalantza sartu zait zure buru kaskar horrekin egutegiari begiratzea ez ote zaizun ahaztuko. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 91. orr.
Nire koadernoan beste gogoeta bat ere apuntatu nuen, leku gutxietsietan mamitzen diren erreakzioez. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 152. orr.
Ez nuen inongo agendatan apuntatu, baina handik hartu nuen oroigarri baten bidez dakit. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 136. orr.
Agendako lehenenego orrian zauzkat apuntatuta, badakizu. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 232. orr.
MTGDk pistola atera, apuntatu, eta tiro egin zuen. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 510. orr.
Ezkerreko goardiak ateratzeko agindua errepikatu du eta biek mosketoiaz apuntatu dituzte automobilekoak. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 122. orr.
Nire 45az apuntatu eta bitan egin nion tiro. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 315. orr.
Filottik lehendabizi ezkilatxoa jo zuen, gero eskopetarekin apuntatu eta tiro bat eman zion. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 262. orr.
Apuntatu zuen Mattinek eskopeta piztiaren kontra, baina ez zuen desarratzen. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 204. orr.
Aldameneko garitan guardia zibil bat zegoen goitik behera begira, eta, egoerak gaindituta erabat, fusila muntatu eta patiorantz apuntatu zuen urduri. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 116. orr.
Horixe bera sentitu huen hik bizitzan lehenbizikoz beharbada, oihan hartan, zelatan jarririk, arma altxatu eta ni hiltzeko asmoz apuntatu huenean. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 140. orr.
Beheko suaren gaineko apaltxoan zegoen errebolber bat hartuta, Pepponeren kontra apuntatu zuen. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 334. orr.
Ehiztarien gisara hitz eginez gero, oker apuntatzea izango litzateke, eta, oker apuntatuta, tiro egin arren, ezin asmatu, noski. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 69. orr.
Blindatua, inguruko harresia bota eta, poliziak armak apuntatuta gainean zetozela, lorategira sartu zenean, hona non emakume bat, gero bi, gero hiru, gero ehun, lokatzetan etzaten diren, eurijasaren erdi-erdian. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 139. orr.
Neska-lagunak salatu zuenez, ertzainak pistolarekin apuntatu zuen eta autoan sartzeko agindu zion berari. Berria - Euskal Herria 2006-04-21
Armarekin apuntatuz, gurpilei tiro egiteko prestatu nintzen, baina kantoian bi haur agertu ziren, besoak eskolako liburuz kargaturik zituztela. Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 101. orr.
Berak ikus zezakeen, fusila garbitzen, trapua hartuta, salako munduko bola birarazi eta hari apuntatuz. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 168. orr.
Hatz erakusleaz hari apuntatuz geratuko da. Josu Zabaleta «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 120. orr.
Gizonak zakila eskuan hartu eta honen burua apuntatu du zulorantz; hau itxi egiten da indarka, baina lortu du zentimetro batzuk igarotzea hain arreta handiz prestatutako sarreran. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 51. orr.
Sozialisten gazterietakoa zen aita eta gerra hasi zenean Larrañaga batailoian apuntatu zen. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 66. orr.
Gimnasia maite ez nuenez, eta beste guztian oso nota onak ateratzen nituenez, zalantza askorik gabe Antzerkira apuntatu nintzen. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 71. orr.
Lehenera apuntatu zen; ni, bigarrenera. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 103. orr.
Filosofia amaitu nuen urte hartan, udalekuetara joatekoak ziren gure koadrilakoak, eta neu ere apuntatu nintzen horretara. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 52. orr.
Aurrena solfeoan apuntatu ninduen amak, hamar bat urte nituela. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 64. orr.
Gero txistura apuntatu ninduten, notak irakurtzen banekiela baliatuta, baina hor ere ez nintzen oso ona izango, oso saiatua ez behintzat, eta, urtebete pasata, utzi egin nuen. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 64. orr.
apuntatu behar (5); apuntatu du (6); apuntatu dut (3); apuntatu egingo (4); apuntatu nahi (5); apuntatu nintzen (3); apuntatu nuen (8); apuntatu zuten (3); batean apuntatu (7); ere apuntatu (4); hau apuntatu (4); ondo apuntatu (3); pistolarekin apuntatu (3)
apuntatzen ari (5); apuntatzen du (5); apuntatzen zituen (4); apuntatzen zuen (7); batean apuntatzen (5); guri apuntatzen (3)