Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

destatu, desta, destatzen 1 du ad su arma bat, begiak eta helburuak eratzen duten lerro zuzenean ezarri.

-Destatu!  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 13. orr.

Errebolberra destatu eta katua sakatu zuen, azkenik.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 69. orr.

Katxok, ostatuko izkinatik, fusila jaso zuen, destatu zuen; eztanda bat aditu zen, eta Martinek, bizkarrean zauriturik, balantza egin zuen, Ohando askatu eta lurrera erori zen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 222. orr.

Karlosek, ezinegonez, hostoen soinua aditu zuenean, destatu eta tiro egin zuen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 78. orr.

Fusila hartu du eta iheslariaren aldera destatu kontu handiz.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 238. orr.

Pistola atera nuen, J ipintzen zuen bala sartu, ispiluaren aurrean jarri eta bihotzera destatu nuen, eskuaz tinko eutsirik.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 74. orr.

Sabelera eta saihetsetara destatuz ipini zizkidaten pistola eta fusilak, ziztatuz eta tiro egin eta hilko nindutela mehatxatuz.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 107. orr.

Phips-ek, kanoiak kargatzeko agindu, lehorrean matxinaturiko eskifaiarantz destatu, bere gizon "ustel" guztiak bazter mortu hartan utzi, eta han abiatu zen ostera zenbait marinel leialekin.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 134. orr.

Bere makila magikoa zuzen-zuzenean haren bihotzera destaturik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 276. orr.

Udaletxearen aurrean, oinak lurrean tinko finkaturik, gure aurka destatu zituzten fusilak.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 94. orr.

Gizonak errebolber bat destatu zuen bere ahoaren kontra.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 96. orr.

Amildegi bat dago egunen batean hilko garela jakitearen eta begi aurrean guztiaren amaiera ikustearen artean, pelotoia armak destatuz, beste inork baino hobeki adieraziko du diferentzia lehen aldiz mirakuluz bezala itzuri eta gero.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 78. orr.

2 irud/hed

Gure argazkilari Patxiren mototsa, bizpahiru kamera lepotik dilindan; haur josteta batean bezala, hamabortz-hamasei pauso guztietan brastako batez itzuli eta bere tramankuluren batekin destatzen zuen bere gibelera, hilkutxa garraiatzen zuen orgatila koadroan zarratu nahirik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 70. orr.

-Ikusi norekin topatu naizen -haren hatz luzeak nire andrea destatu zuen-.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 135. orr.

Fionnek ezpata jaitsi zuen amildegiaren hondora destatu arte.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 200. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

destatu eta (3); destatu zuen (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus