Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aparkaleku (orobat aparka leku) 1 iz aparkatzeko lekua. ik aparkatoki; aparkagune; aparkamendu; aparkatoki.

La Mercedeko zubi ondoan aparkaleku bat autoz mukuru.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 179. orr.

Goizeko eguzkiak zerbitzuguneko aparkalekua argiztatzen zuen, leihate handitik harata.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 26. orr.

Bizitegiez bestalde izanen dira saltegi eta bulego egoitzak bai eta bost ehun bat autoren aparkalekua eta berdegune batzu oraino bestalde.  Herria   2005-02-03

Gerritik aterata, pistola eskuan hartu eta, handik begira, ondo ikusten zen kuartelaren sarrera eta kamioien aparkalekua.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 32. orr.

Aparkalekua beterik dago.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 149. orr.

Auzapezak ihardetsi dio hiriak berak dituela aparkalekuak kudeatzen.  Herria   2001-08-09

Aparkalekuan zegoen taxi baterantz zihoan, nik jarraitu egin nion.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 60. orr.

Ordu hartan hiruzpalau kotxe besterik ez zen gelditzen aparkalekuan.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 70. orr.

Motozikleta aparkalekuan utzia zuen.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 183. orr.

Autoa aparkalekuan utzi eta Muelle tabernan sartu zen Anjelmari.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 182. orr.

Ospitaleko aparkalekuan utzi zuen autoa.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 63. orr.

Aparatuan jarrita neukan zinta hoteleko aparkalekuan ordu batzuk lehenago aukeratutakoa zen, Ben Websterren grabazio zahar bat.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 51. orr.

Gureak gutxi ez balira, dendak, hozkailuak, suak, den-dena garraiatu behar izan dugu aireportuko aparkalekuan zain genuen beste furgonetaraino.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 124. orr.

Ospitaleko aparkalekuan utzi zuen autoa.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 63. orr.

Lurra ihartzeaz aspertuta, udazkenerako buelta egina zuen giroak, hilerriko aparkalekuan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 395. orr.

Azkenean Callao zinema inguruko aparkalekuan utzi zuen autoa, eta Santo Domingoko aldapatik, oinez, Errege Jauregira heldu ginen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 90. orr.

Etxarri aldameneko aparkalekuan montatua zuten barrikada erraldoiaren gainean plantatu ziren, frantses eta euskaldun banderak airean, Aparkalekuko sarrerara hurbildu ahala, bere exekutibo praken eskumako poltsikoan sartzen du eskua, autoaren giltzei eraginez, han daudela konprobatuz.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 213. orr.

Kanoiaren parte bat ikusten zen handik, baina Stephenen arreta laster desbideratu zen aparkalekuko beste autoetara.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 226. orr.

Kanpoan bost bat minutu eman behar izan genituen aparkalekuko enplegatu bat txoferraren bila joan zen bitartean, auzoko ostatuetako batean baitzegoen.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 84. orr.

Handik irten, eta aparkalekura jo zuten.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 60. orr.

Miarritzeko aireportuko aparkalekura heldu gara!  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 29. orr.

Amyk Virgili besotik heldu eta bidea erakutsiz, autoa zegoen aparkalekura iritsi ginen aireportu jendetsua gurutzaturik.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 127. orr.

Aparkalekurako bidean bikote bat ikusi nuen lorategian poliki paseatzen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 353. orr.

Autoen motor hotsa iristen zitzaigun orain hoteleko aparkalekutik.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 153. orr.

Bestetako lasterketa, Laborde aparkalekutik abiatuko da.  Herria   2002-08-08

Zaletasun eta grina hori kontenplazio izateraino ailegatzen zen, txotxoloturik aparkalekuetako motozikletei so gelditzen zenean arratsean etxerakoan.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 219. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Autoen aparkaleku zabal bat ere eraiki nahi lukete, Urdazuriko alde hortan hura ere.  Herria   2003-03-13

Plaza azpian egin zuten aparkaleku berrian beti dago tokia. Tentsio handiko uneak bizitzen genituen, eta, ardura, aparkaleku abandonatu, anonimo eta zurpail argituetan trukatu hitz ahulek gure izpirituak garbitzen zituzten, itsas aldetik mehatxuz zetozen eurien gisa.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 140. orr.

Aparkaleku hutsean negarra begietan zeuden, eta berriro ere zer egin ez zekitela geratu ziren, ez zerurako ez lurrerako, zeren lapurreta salatuz gero, aitonarena agerian geratu eta, nork zekien, beharbada Turkiara itzuli beharrean gertatuko baitziren.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 62. orr.

Aparkaleku hitsean, goizeko bietan autoan sartu nintzenean, sudur ahotsez kantatzen zuen Dolly Partonen zintaren bizkarrarekin garbitu nuen karroinez gogortu bitrailaren eremua.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 207. orr.

Gau hartako aparkaleku zurpailean, urtarrileko haize mehe motzak hezurrak daldararazten zizkigutenean, bideari ekin aurretik, lagunaren ileak urri higitzen zirela gogoratzen nintzen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 96. orr.

Espaloi ertz guztiak zakarrontziz bete dira, lurpeko aparkaleku karioak eraiki dituzte eta, beharraldi batean kalean nezesidadez konplituz gero, zure gernu isuria urre ordainez kobratuko dizu hemengo Udaltzaingo beti ere erneak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 166. orr.

Arnasestuka eta pauso bat gehiago eman ezinik nengoen kanpoko aparkalekura iritsi orduko.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 74. orr.

Ez ninduen sobera harritu lurpeko aparkalekuko makinak nire billetea onartzeari uko egiteak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 300. orr.

Kanpoan bost bat minutu eman behar izan genituen aparkalekuko enplegatu bat txoferraren bila joan zen bitartean, auzoko ostatuetako batean baitzegoen.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 84. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Geltokiaren ondoko aparkaleku plazan ginauden jende multxo bat.  Herria   2005-07-07

Aparkaleku-kale bat behar zuen gureak, hortik zarata.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 185. orr.

Kansas estatuko lautada zabal bat gogora duen aparkaleku-zaindari bat, Art, du pertsonaia nagusia.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 151. orr.

Mexikon zebilela, Phoenixen zebilela, eta Del Monten zebilela, non aparkaleku zaintzaile batek esaten baitzuen han egona zela lapurreta izan zen gauean.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 122. orr.

Herriko etxearen asmoetan da aparkaleku kopurua emendatzea (47-tik 64-etara).Zubia bazihoan Sinketenetik eta Arnegizaharreko alorrera, zeina orain auto aparkaleku bilakatua baita.  Herria   2002-07-18

Erromeria, ezker pareta aitzinean (autobus aparkaleku ondoan)," Kiki Bordatxo"-k alaiturik.  Herria   2005-09-22

4 bizikleta aparkaleku (corpusean ez dago; ETCn 20 agerraldi)

Izan ere, udal plangintzaren arduradunen aurreikuspenerako gaitasun falta argi geratu zen, berriro ere, autobus geltoki berriko bizikleta-aparkaleku zikoitza egin zutenean. ETC-literatura, saiakera   Sekula kontatu behar ez nizkizun gauzak, Iban Zaldua, Elkar, 2018

Bidaiarien eraikinak oin laukizuzena du, bestibulua jasotzen du behe solairuan eta bizikleta aparkaleku, igogailu, txarteldegi, balioztatze makina eta 2017tik desfibrilagailuz ere hornituta dago. ETC-entziklopedia   Etxebarriko geltokia (Bilboko metroa) Wikipedia

Geltokiak sarbide bakarra du, arrapala bidezkoa, eta kanpoaldean bizikleta aparkalekua du. ETC-entziklopedia   Ficoba geltokia, Wikipedia

Txartela sartu, pasahitza idatzi, makinaren agindua hautatu eta bizikleta aparkalekuan sartu. ETC-prentsa   Egunkaria, 2002-09-27

150 bizikleta aparkaleku berri ipiniko ditu, herrian zehar banatuak. ETC-prentsa   Berria, 2008-07-16

Puntuaziorik baxuena 7,5ekoa da, auto eta bizikleta aparkalekuetako antolaketan; datozen urteetarako hobekuntzak iragarri dituzte. ETC-prentsa   Berria, 2009-09-19

Eta bestetik, bizikleta aparkalekuak egiteko, Udalak gordeta dituen apurtutako hesiak aprobetxatuta. ETC-prentsa   Goienkaria, 2014-09-12

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus