Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aparkamendu 1 iz aparkalekua; aparkatzea.

Martin azaldu zen aparkamendutik etorrita, eta terrazaren sarreratik begira gelditu zitzaigun.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 311. orr.

Begiak, aurrena, mendi oineko aparkamenduan dauden auto bakanetarantz dihoazkio, eta ondoren inguruetako pinudien errainuetara eta behekaldeko haranean nabarmen ageri diren industriaguneetara.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 45. orr.

Bere adiskideen komentarioa entzun kirolari edo telebistako programari buruz, udaltzainarekin eztabaidatu aparkamendu desegoki bategatik, eta horri guztiari aurre eginez beste aldean kokatuko da ia konturatu gabean.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 120. orr.

2 Trafiko eta Aparkamenduaren Ordenamendu (corpusean ez dago; ETCn 6 agerraldi)

Gasteizko Udalak gehiegizko tarifa kobratu zuen iragan urtarrilaren 2tik 8ra bitartean TAOko (Trafiko eta Aparkamenduaren Ordenamendua) parkimetroetan. ETC-prentsa   Egunkaria, 2001-01-13

Hortaz, egun, ia Iruñe osoan dago Trafiko eta Aparkamenduaren Ordenamendua zerbitzua (TAO). ETC-prentsa   Nafarroako Hitza, 2013-05-17

Barrualdeko herrietatik hondartza gosez doan jende oldea hartzeko prest dituzte zerbitzu eta azpiegitura gehienak, eta zenbait herritan piztu dituzte TAO makinak ere (Trafiko eta Aparkamenduaren Ordenamendua). ETC-prentsa   Gipuzkoako Hitza, 2019-06-07

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus