Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Uhin berdeak apar bihurtzen ziren ferryaren branka biribilaren azpian. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 346. orr.
Toki hartan, Ibai Elurtua, errekaren emariaz handiturik, Edoraserantz eta muino eta landa berdeetarantz amiltzen zen haitzen gainetik, lurrun eta apar artean. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 72. orr.
Ontzi zabala labain zihoan, izarrez ereina zirudien zerurantz ke beltzezko suge lodi bat jaurtiz; eta, gure ondotik, ura, zuri-zuri, ontzi astuna igarotzeak astindurik, helizeak irabiaturik, apar eta bits ari zen, bihurritzen ari zela zirudien. Gustatzen zitzaidan garagardoaren zaporea, apar zuri bizia, sakontasun latoi-kolorea, edontziaren horma ilun bustien barreneko mundu bat-batekoa. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 111. orr.
Apar zurizko hodei ibiltari, sakon, arin bat ari zen jaisten inguruan, hotsik gabe, eta aparrezko gosna lodi gor baten azpian ehorzten zituen geldiro-geldiro. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 279. orr.
Etzateko aulki bat erakutsi zidan, Txinako krepe apar-kolorezkoa, brodatu zuriz jantzia, ezagutzen ez nuen mota bateko zuhaixka kozkor batean azpian, haren orpoa hereza-belarrezko zerrenda batek inguratzen zuela. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 381. orr.
Dena dela, nahiz eta hala sugarrak desagerrarazi, suteak ez dira erabat itzaltzen, eta hobe izaten da urari agente apar-eragileren bat botatzea. ETC-zientzia, zuzenbidea Eraikinetako instalazioen kalkuluak eta oinarrizko arauak, Askoren artean, EHU, 2008
Nahiz eta kasu gehienetan atxikitutako gasa aire arrunta izan, poro itxietako isolatzaileetan, hau da, elkarrekin komunikaziorik ez duten burbuilez osatutakoetan, agente apar eragile gisa erabilitako gasa barnean geratzen dena da. ETC-entziklopedia Isolatzaile termiko, Wikipedia
Apar festa aire librean ospatzen den jai ekitaldia da, non kanoi itxurako aparailu baten bitartez edo beste modu batez aparra zabaltzen den inguruan bildu den jendearen artean. ETC-entziklopedia Apar festa, Wikipedia
18: 00etan apar festa hasiko da, frontoian. ETC-prentsa Berria, 2007-08-05
Arropa dotoreak kendu eta bainujantzia janzteko garaia izango da, 17: 30ean apar festa baitago plazan. ETC-prentsa Berria, 2008-07-05
Txikienek, bien bitartean, suhiltzaileek eramango duten apar festan bustitzeko aukera izango dute. ETC-prentsa Berria, 2009-09-12
Era berean, umeentzako era guztietako jarduerak bilduko dituen abentura parkea egongo da; apar festa, quad-ak, tirolina, arku tiroa, eta abar. ETC-prentsa Berria, 2011-09-10
Besteak beste, apar festa, puzgarriak, jokoak eta musika izango dituzte. ETC-prentsa Goienkaria, 2011-06-10
Udaletik jakinarazi dute bazkalostean apar-festa egongo dela. ETC-prentsa Goienkaria, 2011-06-24
Goizean, ume ugari bildu zen puzgarriekin jostatzera eta aerostatora igotzera, eta bazkalostean, buruhandiek, apar festak eta dantzaldiak ere arrakasta handia izan zuen. ETC-prentsa Berria, 2013-06-18
Gainera, apar festa ere egingo dute. ETC-prentsa Berria, 2013-07-26
Eskaera oso zehatzak izan ohi dira: tirolina bat parkean, apar festa bat udan... ETC-prentsa Berria, 2015-09-22
Astelehenean hasi ziren jaiak, haurrentzako apar festarekin eta puzgarriekin, eta festa giroa izango da igandera bitartean. ETC-prentsa Gipuzkoako Hitza, 2019-09-13
Ondorioz, badirudi orain esponja-harria edo Ponpeiako apar-harria deitzen den hori beste mota bateko harria kiskali zenean etorri zela era honetako kalitatea izatera. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1090. orr.
Apar-harriaren portaera esplikatzeko, harriaren barnean airea harrapatuta gelditu dela esaten zuen. Berria - Gaiak 2004-11-18
Horregatik, propietatez arinak eta porotsuak direnez, eta beren baitan hezetasunaren indarrik sartzen uzten ez dutenez, edozein pisu dutelarik ere, berez halakoak izanik, ur gainean geratzen dira apar-harriaren antzera. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1030. orr.
Beste langile batek apar sintetikozko kubotxoez beteko du hartza, eta hirugarren batek burua, hankak eta besoak josiko dizkio. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 22. orr.
Itxuraz, erregai tankea isolatzeko apar sintetikoaren puska batek zulatu zuen transbordadorearen ezker hegala. Berria - Gaiak 2004-12-15
Teknikariek, antza, apar sintetikoaren material ezberdinak itsasterakoan huts egin zuten. Berria - Gaiak 2004-08-15
Garraiatzaile franko badago bazterretan, baina gogoa non da? Apar sortzaile izan nahi dute. ETC-prentsa Berria, 2015-08-14
UBS bankuak 30 euroko prezio helburua jarri eta, aparra bezala, %12,7 igo da. Berria - Ekonomia 2006-04-22
Burtsak aparra bezala gora egin du azkenaldian, baina atzo iparra galdu duela ikusi zen. Berria - Ekonomia 2004-10-06
Aldi berean, bera baino kaskarragoak ziren beste batzuek aparra bezala egin zuten gorantz. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 16. orr.
Aparra bezala egin omen zuen handik aurrera Sainz komisarioak gora, poliziaren gailurrera iritsi zen arte. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 150. orr.
Baby Suggsenganako desira gogor batek gainezkatu zuen, aparrak bezala. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 97. orr.
Osaba Joanikoten erranetan, aitak Parisen ikasi zuen ikasi beharreko guztia: kontabilitateari eta ekonomiari zetxezkion hainbat gai, alde batetik, zeren finantzen munduan sartzea baitzen haren asmoa eta gutizia, diru egiteko eta aparrak bezala goiti egiteko. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 44. orr.
Brando, berriz, ospearen aparretan zegoen Desio izeneko tranbia bat egin zuenetik. Berria - Kultura 2004-08-01
Feminitatea hilekoarekin lotzen baitu eta maskulinitatea bizarra egiteko aparrarekin. ETC-prentsa Argia, 2014-10-19
Rabbee egongelan sartu da, belarrian erantsia dauka bizarra egiteko apar hondar bat. ETC-literatura, saiakera Lagun armatua, Raul Zelik (Edorta Matauko), Txalaparta, 2009
Bizarra egiteko aparra kendu gabe agertu zitzaigun Mateo Vallejo bentanan. ETC-literatura, saiakera Zamaontzia, Iñigo Aranbarri, Susa, 2011
Ed bizarra egiteko aparra kentzen ari zen aurpegitik zakurraren zaunkaren zarata indargetua etxean entzun zenean. ETC-literatura, saiakera Ordaina, Philip K. Dick (Aritz Gorrotxategi), Meettok, 2015
Honako hauek, esaterako: L'oreal kosmetikoak, Johnson's txanpua, Nivea eta Sanex kremak, Gillette bizarra mozteko aparra, Fairy, Miston, Ariel garbigarriak.. Berria - Gaiak 2004-07-09
Dagoeneko nabaritzen da itsas tiraina kostaldeetan: garagardo-aparra bezalakoxea!, diot nik. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 229. orr.
Ezeztatzen dut garagardo-aparrarena, eta orain diot: beirazko kotoia bezalakoxea! Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 229. orr.
Hantxe, zumezko aulkietan eserita, gizon bat alkandora kakiz jantzita eta saskibaloiko txano bat buruan atzekoz aurrera jarrita, etxeko bata eta txapinak zeramatzan emakume handi bat, bakeroz jantzitako eta ilea dozenaka txirikorda bihurrietan orraztua zuen neska bat, zikin-zikina mahaia, paper azal mehez, goma-aparrez, kafe koilarez eta gatz eta piperbeltzezko zorroez betea. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 66. orr.
Meerschaum, iz (literalki itsas apar, eta horretaz egina delako uste okerra zabaldua da). Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 199. orr.
Eraikinaren atzean, itsas aparra joka entzuten zen labarreko harkaitzen kontra. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 80. orr.
Hodei zuri baten itxura hartzen zuen batzuetan haien multzoak eta gurera iritsitakoan gure artean zabaltzen ziren, nola itsas aparra hondartzaren gainean. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 10. orr.
Emakumeak Alba zuen izena José Sánchez Tuterakoak haren ezagutza egin zuenean, eta zuria zen, mendiko elurra, hego haizea, sua, itsasargia, ezkontza izarak, uso mezulariak, esnegaina, itsas aparra bezain zuria. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 76. orr.
-Lehenengo zientzia, Abstraktoaren itsaso koloregabeetatik sortua, itsas aparrak putz egindako Afrodita haragikoiaren jantziz estaltzen da. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 397. orr.