Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Aurki, liburuz gainezka egongo ziren apalak. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 64. orr.
Pasatzerakoan, aulki baten kontra jo, paper-zorro bat aurrean eraman, eta eskuliburuz leporaino betetako apal bat urratu zuen. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 35. orr.
Liburuak apal estuetan estuegi sartuta ikustea zen Ruche jauna gehien haserrearazten zuten gauzetariko bat. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 14. orr.
Barruko gelan, zeramikazko ontziz beteriko apalak eta ziape-koloreko oihal batez estalitako mahai biribil bat zeuden. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 431. orr.
Besaulki batean eseri nintzen, beheratu nuen apala, eta esandako tiradera zabaldu nuen. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 168. orr.
"Politika" zioen apala propagandako liburu eta panfletoz beterik zegoen. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 211. orr.
Egongelako DVD eta bideo-zinten apala ere halakoxea zen: Surcos edo Plácido bezalako filmen ondoan No-Do-aren lehenengo garaietako bilduma osoa ageri zen. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 99. orr.
Josuren liburutegiko apalak miratu eta komiki bat hautatu nuen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 83. orr.
Luluk luma-erratzaz apalak garbitzen jarraitu zuen. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 287. orr.
Etxaldea handia zen eta zaila zen hormen kolorea zehaztea, hain zeuden hormetako apalak liburuz mukuru. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 188. orr.
Eskribek eskuizkribuok kontu handiz aztertu eta berriz kopiatu ondoren, beren jabeei itzuliko zaizkie; kopiak, berriz, liburutegiko apalak aberastuko ditu. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 150. orr.
Bere bulegoan sartu zituen; idazmahai handi bat zegoen, ziratua eta kontu handiz lustratua, gainerako altzariak eta apalak bezala, zoruan islatzen zela, Apalak eta apalak zeuden imajina daitezkeen gozokirik goxoenez bete-bete eginda. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 113. orr.
Apalak okerturik daude, eta konpontzeko tirafondo sendoagoak jarri dituzu. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 86. orr.
Begirada batez sala zeharkatu, eta telefono bat ikusi du, beltza, zahar-itxurakoa, liburuz estalitako apalaren ondoan. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 178. orr.
Duda-mudatan ibili zen musika tresnen apalaren aurrean. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 24. orr.
Beheko sua txinpartaka zegoen, ondo landutako tximiniko apalaren azpian. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 186. orr.
Hynes jaunak, tximiniako apalaren kontra jarririk, galdetu zuen: [...]. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 176. orr.
Liburu guztiak ateratzeko eta berehala apaletan jartzeko irrika eroa izan zuen, begirada bakarraz liburutegi osoari neurria hartu ahal izateko. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 68. orr.
Saileko apaletara joan zen gero: Arabiar Matematika. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 214. orr.
3. saileko apaletaraino higiarazi zuen Ruche jaunak aulki gurpilduna: mendebaldeko matematika, 1400etik 1900era. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 344. orr.
Liburu hauek atereak zituen Ruche jaunak OLko apaletatik: Quesiti e Invenzioni diverse eta General Trattato, Tartagliarenak, eta Ars magna, Girolamo Cardanorena. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 275. orr.
Aurkitu zuen, azkenik, bere lekua, apal-ilara baten erdian. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 835. orr.
Xirula, liburu-apalaren gainean. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 225. orr.
Pabilioia erabat hutsik zegoen, hormen kontra jarritako mekano-apalak salbu. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 117. orr.
Aurten tailer berri batzuk proposatuak dira: akordeoia, flauta " traversière ", apaleko xirribika, gaita. Herria 2004-09-30
18 gizon eta emazte kantarik iragan igandean gure elizan eman daukute kantaldi eder bat organo eta apaleko xirribika batekin ere. Herria 2003-11-20
Sekretu hark ematen zion zentzua, pittinka-pittinka luzatuz zihoan behe-apaletako liburu-ilarari; sekretu hark taxutzen zituen Enrikeren egintza, interes, barne-bulko egunerokoak. «Kuskue tanden», 2004 - 190. orr.
Liburutegiko goi apaletara begira geratu zen Enrike. «Kuskue tanden», 2004 - 138. orr.
apalen artean (4); apalen batean (6); apalen ondoan (3); liburu apalen (3); talde apalen (5); tasa apalen (3)
goiko apaletara (3)
apaletik hartu (4)