Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

apal1 izond bere burua gutxiesten eta beheratzen duena, harrokeriarik gabekoa; beherea, baxua. ik umil. (pertsonei buruz)

Errege apal eta bakegilea.  Elizen arteko biblia   Za 9,9 tit

Atzerago, Bizkaiko herrietako berrehun alkate apalak, askotan musuak beltzaran, eta eskuak zaintsu.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 261. orr.

Mirabe apal izanik, ama emankor, eliza, tenplu, etxola bihurtu delako. zuek, gazteok, izan zaitezte adinekoen menpeko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 91. orr.

Frantziskok hain natural lortzen dituen sintesi handiek erakusten dutenez: hala nola, autonomoa eta era berean denen mendeko eta zerbitzari apal izatea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 46. orr.

Izan zaitezte denok apalak zeuen harremanetan.  Elizen arteko biblia   1 P 5,5

Gure herriko burgesak apalak eta austeroak zirelako.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 19. orr.

Kontaezinak dira, infinituak ia, idazleak oroimenaren zurubiko mailetan aurkitzen dituen bidelagun ospetsuak eta bidelagun apalak ere.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 33. orr.

Gizon xume eta apalak indar izugarria erakutsi zuen pertsonak eta gizarte-harremanak aldatzeko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 32. orr.

Ikas niregandik, bihozbera bainaiz eta apala.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 96. orr.

Aulki hau zerutik amildutako aingeru batena izan zen eta orain Frantzisko apalarentzat gordea dago.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 357. orr.

1878an Une page d'amour argitaratu zuen; 1880an, Nana, prostituta bat gizartean gora nola igotzen den eta gero nola amiltzen den kontatzen duena; 1882an, Pot-Bouille, burgesia apalari buruzkoa.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 10. orr.

Jende apala ez zait gustatzen, aspergarriak dira, apaltasunik eza oso ondo dago, harropuzkeria patologikoa bihurtzen ez den bitartean jakina.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 100. orr.

Jende leiala, otzana, apala eta bihotz onekoa aurkituko duzue, bai zuek eta bai zuen esanak pozez eta maitasunez hartuko dituena; eta jende fedegabea, harroa eta biraolaria ere bai, zuei eta zuen esanei irainez aurre egingo diena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 471. orr.

Benetan gizon apala zen Moises, munduko gizonik apalena.  Elizen arteko biblia   Zen 12,3

Badakizu orain egia dela izan duzun ikuskaria; izan ere, apaltasunak gizonik apalena jasoko du harrokeriagatik galdutako aulkira.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 358. orr.

2 (bestelakoei buruz)

Txori apala, goxoa, adiskidetsua txantxangorria!  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 153. orr.

Garrasi edo kirrinka hots guztiz ezohikoa, apala, itxuraz urrunekoa, baina lakarra eta luzea.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 52. orr.

Begi xaloa, gogo apala, mihi eztia, erantzun gozoa, bizi-proiektu bera, elkarren zerbitzu bizkorra, ekintza nekaezina. Bide zailetik ibiltzeko eta mendi tontorrera igotzeko beldurrez, bide apal eta lauagoak nahi dituztenek ere aurkituko dituzte harengan maila horretarako egokiak diren irakaspenak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 207. orr.

Hogeita hamar mila liberatik gorakoa zen beraz sari osoa, izugarrizko dirutza, kontuan hartzen badugu neskaren jatorri apala.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 133. orr.

Unibertsitarioen langabezia apala izan arren, lan egiten dutenen %29 unibertsitate maila eskatzen ez duen beste lan batean ari da.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 34. orr.

Neure aurre-aurrean, Loiolan bertan sartu baino metro batzuk lehenago, nire "Joakiñene" ostatu apala zegoen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 55. orr.

Apala zuen begiratua, urduria ibilera.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 24. orr.

Euskal Herriko zientzia ekoizpena apala dela esan daiteke, baina zientzia hori sustatzeko egiten den ahalegin ekonomikoa zein den kontuan harturik, ezin zitekeen gehiagorik espero.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 143. orr.

Gure "El Cuartel Real" aldizkaria, kaxkarra zen itxuraz eta luzeraz, eta basakazeta apala benetan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 160. orr.

Gogotsu bota zuen bere burua Jainko errukitsuaren oinetara eta ilunabarrean bere kexa apalak zuzendu zizkion Frantzisko santuari: [...].  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 455. orr.

Borroka apalak dira, munduko bazter txiki batera mugatzen direnak, baina badute, hala ere, bere garrantzia.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 17. orr.

Zeremonia apala eta beroa izan zen, protokolorik gabe mintzatu zitzaigun ingelesez.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 196. orr.

"Txipiagoa eta gaiztoagoa" erraten zen hartaz gazteluan, haren tamaina apala eta haren izaera eskasa uztarturik.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 123. orr.

Beste zenbaiten ustez, ikasleek dakarten maila apalak du gaitz horren errua, eta institutuetan lan hobea egin beharko litzateke.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 106. orr.

Birikak hornitzen dituen birika-zirkulazioak nahiko presio apala izaten du.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 173. orr.

Apalak dira, beraz, dituen energia-beharrak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 165. orr.

Osagarri dira Taiwango ekoizpen elektroniko gero eta sofistikatuagoa, muntaketan aritzen den txinatar lan-eskuaren kostu apala, eta Hong Kongeko finantza, merkataritza eta portu-logistika.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 77. orr.

Bizitza ulertzen saiatu naiz bizitza osoan, baina oso emaitza apalak lortu ditut.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 65. orr.

Haren barreneko kantu apala, musika isila edo soinu emeren bat banaro nabari eta entzun nahirik-edo.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 51. orr.

Bizimodu apala egiten bazuten ere, ondo jatea gustatzen zitzaien; onenetik dena: azpizuna, hiru txelineko tea, botilako garagardo beltz onena.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 261. orr.

Aitorpenekin hasita, sariak ere apalak zirela adierazi behar: mila duro irabazleak, edo horrelako zerbait.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 228. orr.

Interes-tasak apalak zirelarik, eta garapen-bideko herrialdeek esportaturiko lehengaien mundu- prezioen maila altua zela-eta, mailegu haiek bereziki erakargarriak gertatzen zitzaizkien garapen-bideko herrialde askori.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 89. orr.

Gure Allikene hura[...], batera zen baserri apala, txapala eta jasoa.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 41. orr.

Halako batean, oholtzako ekitaldian etenaldia egin zen, eta Laboaren ahots apala entzun zen bozgorailuan, Leteren hitzak kantatzen.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 144. orr.

Arratseko argi apalarekin asmatu behar du, baina auto handiaren aurreko eserlekuetan keinuka ari direla iruditu zaio.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 16. orr.

Halaxe da, ikatz-koxkorra -onartu zuen gizonak bere ahots apalarekin-.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 58. orr.

Aitaren tonukera apalak baretasuna kutsatu zion mutikoari, eta aurpegira begiratzeko ausardia hartu zuen.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 63. orr.

Mahaiaren aitzinean, jarleku bitxi bat, betoinezkoa hori ere, zolari lotua; zeldaren beste hormari lotua ohea, arrunt apala, lurretik hamar zentimetroko goratasunean.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 29. orr.

Maitasunak, ailegatzen denean, korrika eginarazten dizu, nire uste apala hori da.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 180. orr.

Goiz hartako bertsoñoak, ordea, benetako maitasun istorio baten amaiera kontatu nahi zuela ematen zuen, emakume kantariaren begiei zerien negar benetakoak eta ahots ilun apalak ere ez zuen besterik adierazten.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 267. orr.

Hurrengo igandean, kondearekin gurutzatu ninduan, igande goizero bezala, herriko plazan, eta, aitak ahots apalez agurtzen zuelarik, honela esan nioan nik neure baitan kondeari: [...].     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 477. orr.

Aldiz langile xoilak badabiltza legezko soldata baino 140 Euro jornal apalagotan.  Herria   2004-01-22

Horiek hola, langileak arrangura dira soldatak apalegiak diruztela.  Herria   2004-06-03

Beretarrei bizileku txiki eta pobreak egiten irakasten zien, zurezkoak, ez harrizkoak, egitura apaleko txabolak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 316. orr.

Debozio apalez goaz, bada, agindu santu horiek obeditzera, ez baita bidezko inola ere horiekin luzamendutan ibiltzea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 278. orr.

Su apalean berotu ondoren, irakiten hasi zenean, katilu bat salda gorde, eta hara bota zituen azafrai-izpiak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 180. orr.

Kontuz, anaia, ez esan gezurrik, apalarena egiteagatik.      - 2. orr.

Beren elkarrizketako hitzen batzuk aditzen saiatzen naiz, baina apalegi ari dira hitz egiten nik ezeri antzemateko.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 227. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Ahots apal-apalez, patioko iturriko ura eta Ruche jaunaren aulkiaren karranka antzeratu zituen.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 24. orr.

Gogoz kartsu ziren, itxaropenean alai, ezbeharrean eraman handiko, gozo eta bihotz-apal.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 924. orr.

Hartzazue nire uztarria eta ikasi niregandik, gozoa eta bihotz-apala bainaiz ni, eta aurkituko duzue bizitzarako atsedena.  Elizen arteko biblia   Mt 11,29

Zakua erantzi gabe etzaten zen eta buru-apal zebilen.  Elizen arteko biblia   1 Erg 21,27

· Ez zaitzatela gaitzets apal-itxuran agertu eta aingeruen kultua atsegin duten horiek.  Elizen arteko biblia   Kol 2,18

4 (izen gisa)

Gorena da Jauna, baina apalari arretaz dio begiratzen; harroari, berriz, urrutitik igartzen.  Elizen arteko biblia   Sal 138,6

Apalari burua altxarazten dio jakinduriak eta handikien artean eserarazten.  Elizen arteko biblia   Si 11,1

Apalaren otoitzak hodeiak zeharkatzen ditu eta ez da sosegatzen bere helmugara iritsi arte; ez du etsitzen Goi-goikoak esku hartu.  Elizen arteko biblia   Si 35,21

Horixe nahi nuen entzun, baina apalarena eta kezkatiarena egitea tokatzen zitzaidan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 90. orr.

Jaun hau anaien bizierara egokitzen zen eta, santu izateko bere grinan, xaloekin xalo zen, apalekin apal, behartsuekin behartsu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 244. orr.

Izan ere, hitz oparoko ibaia zen, Elizaren harresi, egiaren zutabe eta apalen maitale.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 228. orr.

5 (adizlagun gisa)

Biak behartsu eta apal bizi izan ziren lurrean, biak aberats sartu zeruan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 281. orr.

Eskuan munka ibiltzen dira, apal mintzatuz lagun hurkoaren ondasunez Ez dio axola non jartzen duten, ez du lekuz aldatzea eskatzen; karguren batera jasotzen badute, apal jarraitzen du beti bezala.  Elizen arteko biblia   Si 29,5

Apal eta pobre nahi ditu anaiak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 541. orr.

Ezarritako penitentzia apal eta zintzo betetzen saiatzen badira.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 146. orr.

Zorionekoa, bere mendekoen artean, nagusien artean balego bezain apal ageri den zerbitzaria!  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 127. orr.

Apal apala mintzatzen da, malko hastapen batek ezkerreko begia dirdiratzen diola.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 198. orr.

Urte batzuk lehenago, irakaskuntzari apalegi iritzirik, politikan hasi zen.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 114. orr.

Gainera, ez nuen ene burua apalegi ezarri behar.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 168. orr.

6 apal-apal

Egun hartan israeldarrak apal-apal gelditu ziren; Judakoak, berriz, garaile, Jauna, beren arbasoen Jainkoa, izan zutelako eusle.  Elizen arteko biblia   2 Kro 13,18

Ixil-ixila nengoen ene xokoan, burua apal-apala, gaitzeko hotzikara batek kolpez sesitua.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 34. orr.

7 apal-apalik adlag guztiz apal.

Eta hil-herriko ixiltasunean, gure lore sortak apal apalik aipatuko du maitasunak segitzen duela gure etxean.  Herria   2004-10-28

Laser irakurgailuan Jean Jacques Goldmanen KDa jarri nuen, apal-apalik, auzoak ez iratzarrarazteko gisan.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 204. orr.

-Joan aurretik laranjatxo bat jan nahi nuke -eskatu zuen apal-apalik.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 88. orr.

8 arrastiri apal (corpusean ez dago; ETCn 5 agerraldi)

Arrastiri apal hartan, Martinak, zerua buru gainera lehertzen zitzaiola uste ukan zuen. ETC-literatura, saiakera   Susmaezinak, Itxaro Borda, Alberdania, 2019

Peredikü emaite zonbaitetarik landa, 12: 30etarik, harat, jei giroa nausitüren da Lextarreko plaza eder hortan, arrastiri apaleko 19: 00etan, nonbait han, müsikaz, kantüz eta koblaz alageratürik datekean karrika üngürü batekila ürrentüko delarik besta egünaldia. ETC-prentsa   Herria, 2011-06-16

Ekaina bero honetako arrastiri apaletan Santizpirituko Errepublika Plazara noa, hango platano zuhaitzen maldan bazterrei begira edo irakurtzen higatzeko. ETC-prentsa   Berria, 2017-06-18

9 arrats apal (orobat arratsapal g.er.) arrastiria, arratsaldeko azken orduak.

Arrats apal batez, "Lost Days" motelaren harrera gunean izena -faltsua bistan dena- ematen ari zela, urdin-beltzez beztitu lau gizon hurbildu zitzaizkion.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 69. orr.

Zorionez, arrats apal batzuetan gelazaina lokartzen da, eta bakarrik oheratuko naizela erraten diot, joan dadin eta bizturik utz dezan argia.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 261. orr.

Basa herri barbaro hartatik urruntzeko, ordurik agerikoena hautatu nuen, arrats apala, ia gizon guztiak jalgitzen baitira artezi eta putzuetatik, eta sartaldeari beha jartzen, hura ikusi gabe.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 118. orr.

Arrats apala heldurik, arrakasta berberaz egin zuen bere lasterketa hirukoitza.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 239. orr.

Arrats apalean ez zen seguru sentitzen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 29. orr.

Arrats apalean kasernara itzultzen zaretelarik, ur gazitan sartu behar izaten dituzue.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 56. orr.

Baina, atzo, arrats apalean ikusi dudalarik mendixkatik hiria, asmoz Santiagon nintzen.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 233. orr.

Beinatek zinez maite zuen arrats apaletan, eguzkiak gorritzen zituen mendi arteka gordeetan gauerako borobilean kuzkurtzen zirenean Georgesekin hitz egitea.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 250. orr.

Arrats apaleko zeru ubelaren kontra altxaturik, gurutze bat dirudi.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 126. orr.

Erran behar dut izugarri jostatzen nindutela arrats apaleko partida haiek, etxeko leiho guztiak bonbardaketen beldurrez itxita eta kandela dardarati baten argi motelak piezen itzalak luzatu eta dantzarazten zituela.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 12. orr.

Marilynen azken arrats apaleko gertakariak, kronologikoki eta mentalki zerrendatzen nituen: hiru gizon hurbildu zitzaizkion etxera, gerora ikerketak haietarik bat Bob zela baieztatuko zuela.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 15. orr.

Delako alaitasun edo lasaitasun hori, beranduko helenismoaren garaiko "alaitasun grekoa", ezin ote liteke izan gainbeheraren, nekearen, eritasunaren seinale?, arrats-apaleko argi gorri ilaunaren pare?  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 133. orr.

Arrats apalerako beste hitzordu bat iragarria zitzaidan eta ez nuen espantu egitekorik, eguna ahal bezainbat kasu eginez pasatzekoa nuela gogoan atxikiz.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 144. orr.

Pentsa ez nintzenez gutxi bozkariatu Xaxik, arrats apal berde batez bulegora deitu ninduelarik, kuxeluz bezala, linea kontrola pean bailitzan, ahapeka, zerbitzu berezi baten galdatzeko.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 10. orr.

Oharteman dituzu, arratsapalean, Paris inguruko gure bide handietan, karrozaren lauhazkak zure aitzinean jarraika agerrarazten eta ezkutarazten dituen zumar guztien soslai izugarriak?  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 142. orr.

Arratsapaletan Nîmes-ko aldirietan barrena ibiltzea maite zuen; koaderno bat eraman ohi zuen aldean, eta su alai bat egiten.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 44. orr.

Casin Cholet-ek ganbera-zulo koxkor bat aurkitu zuen bere neskalagunarentzat, Trois-Pucelles-en ondoan, eta hara egiten zion bisita arratsapalean.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 105. orr.

10 arratsalde apal

Arratsalde apaleko heltzen gira Villa-Maria-rat eta afaltzen gira euskal etxean pesta tokirat joan aintzin.  Herria   2004-01-29

Duela 23 urte, Turismo Gelan, arratsalde apal batez bilduak ginen, ilabetean behin ohi ginuen bezela, hamar bat adixkide.  Herria   2005-04-14

-Lehenengo lezionea -erran zidan, mahaiaren inguruan zeuden bi aulkietan esertzen ginela, mahai gainean zegoen mapamundiaren alde baterat, udazkeneko arratsalde apal epel batean -.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 97. orr.

Arratsalde apala da.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 203. orr.

Arratsalde apalean ziztu bizian zabiltzan autoen azantzak hautematen nituen, karrikan goraki eleka ari ziren etorkinen aditz kolpatuak.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 144. orr.

Katakumeak, katu jende guztiak bezala gauzalea baitzen, ez zuen arratsalde apalean lo egitera joan nahi.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 105. orr.

Arratsalde apalean Eiherateko Zokora gidatu zituen urratsak.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 23. orr.

Harat orduko, ez dut jakiten Magaliren herrirat treinik ez zela arratsalde apalean baizik!  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 141. orr.

Lau lagun bildu ohi zineten arratsalde apalean: Artola, Oronoz, Haranburu eta laurak.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 19. orr.

Arratsalde apal hartan talde bat ari zen musika klasikoa jotzen.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 158. orr.

-Mikel, gaur arratsalde apalerako euria izango dugu.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 148. orr.

Arratsalde apalean oraino, Genovako presondegiko murru lodien gibelean zegoen gela hertsi batean, Markoren abots apala eta Rustichelloren lumak paperean egiten zuen zirrista entzun ziratekeen.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 26. orr.

1586an, ekainaren 21eko arratsalde apalean, Pincio muinoko bere etxean, Erroman hil zen, larunbatarekin, Martin Azpilkueta, Doktor Nafarra deitua.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 11. orr.

11 belarriak apal

Eme baten usaina aditu orduko, lorategian inguruka hasiko zen, belarriak apal eta buztana hanken artean sartuta, negar-intzirika, ezkutatu nahirik".  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 119. orr.

12 bizimodu apal

Oso bizimodu apala egiten genuen Ryokok eta biok, baina ez batere tristea.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 126. orr.

Gabriel Irisarrik, gustu oneko bezain bizimodu apalekoa izaki, haltzari gutxi ekarri zituen jauregira, erosoak hala ere.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 111. orr.

Bizimodu apala egiten bazuten ere, ondo jatea gustatzen zitzaien; onenetik dena: azpizuna, hiru txelineko tea, botilako garagardo beltz onena.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 261. orr.

13 buru-apal (orobat buruapal) izond

Buru apal zoazte, daramazuen zamaren eta eguzkiaren ondorioz.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 97. orr.

Zakua erantzi gabe etzaten zen eta buru-apal zebilen.  Elizen arteko biblia   1 Erg 21,27

Buru-apal, agure baten gisan urrundu zara kapitainarengandik.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 182. orr.

Etsipenaz gainezka, buru-apal, hiltzera zoazte.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 169. orr.

Zakarraz gogoratu zen, bere leialenaz, eta haren begiak bilatu zituen, baina Zakarra hondoan zegoen, besoak tolestuta eta buruapal.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 352. orr.

14 jende apal

Polita da, hala jende apala dela erakusten dute, eta eurak ikusita norbait ikasten animatzen bada, hobe.  Berria - Kirola   2006-03-16

Kaleargi bakarraren argi ahulak zirkulu herdoilduaren erdian jotzen zuen, behin etxe izandako adreilu mordo, egur hautsi eta hautsaren gainean, hiri zikineko jende apala eta ezezaguna eta ezin ahaztuzkoa bizi eta maitatu eta hil, eta, beti, galtzaile izan zen leku hartan.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 238. orr.

Jende apalen txabolak ziren, eta Krasnoiarskeko guztiak bezain huts eta ezer-gabe zeuden.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 349. orr.

Nire herriak bizitzarekin du lotura, mendi aldeko jende apalarekin.  Berria - Kultura   2004-10-01

Eta jende apal eta behartsua utziko dut zurean: niregan izango dute babes.  Elizen arteko biblia   So 3,12

Ordura arte liburuan agertzen diren gehienek herri kutsua dute, jende apala da, bentetako jende xelebrea, edonon susma daitekeen miseria gorria...  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 10. orr.

Mantxako jende hura erasokorra, bortitza, harroa izango zela uste zuen; ez, ordea: jende apala, atsegina, handiusterik gabea zen gehiena.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 201. orr.

15 labe apal (corpusean ez dago; ETCn 5 agerraldi)

Labe apala metalurgia-labe mota bat da, burdinoletan erabiltzen zena burdin mearen erredukzio zuzena egiteko. ETC-entziklopedia   Labe apal, Wikipedia

Finketarako, burdina urtua berriro berotu egurikatzez labe apaletan, eta handik ore xaflakor eta plastikoa ateratzen zen, burdina geza, eta handik, berriz, barrak egiten ziren mailu hidraulikoen bidez, edota xaflak urez mugitutako arrabolen bidez. ETC-zientzia, zuzenbidea   Munduaren historia ekonomikoa, Askoren artean, EHU, 2013

16 Pirinio Apal (corpusean ez dago; ETCn 9 agerraldi) pl

Pirinio apalak eder ageri zaizkizu ortze barrenean, oro muino, zuhain eta pentze. ETC-prentsa   Berria, 2006-05-14

Baina 1857an, Frantziako departamenduak antolatu zituzten garaian, Frantziako Iraultzako gobernuak Landak sortu zituen alde batetik, eta bestetik Pirinio ApalakETC-prentsa   Berria, 2012-09-02

Frantziar Iraultzaren garaian, Pirinio Apaletako herria ordezkatu zuen. ETC-entziklopedia   Arnaud Jean Meillan, Wikipedia

Mende erdi geroago, Pirinio Apaletako prefetak deitoratu egin zuen bere mendeko lurraldean 80.000 biztanle gutxiago zeudela zergapetzearen eta zerbitzu militarraren ondorioz. ETC-entziklopedia   Foruen amaiera Ipar Euskal Herrian, Wikipedia

Frantziako departamendu sistema sortzeko dekretuari Pirinio Atlantikoak Pirinio Apalak departamenduaren sorrera jarraitu zion 1790eko otsailean. ETC-entziklopedia   Frantziako Iraultza Euskal Herrian, Wikipedia

17 su apalean

Familiari anitz kostatuko zitzaizkion hamar urteko presondegi zigorra emanen ziotela paper faltsu eta arma debekatuekin ibiltzeagatik eta ilunpearen su-apalean gaztaroa erreko zitzaiola.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 275. orr.

Su apalean berotu ondoren, irakiten hasi zenean, katilu bat salda gorde, eta hara bota zituen azafrai-izpiak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 180. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ahots apal apalean (3); ahots apal apalez (9); ahotsa apal (3); apal ageri (3); apal agertu (3); apal antzean (3); apal apal hitz (5); apal apal hitz (5); apal apala (13); apal apalik (3); apal ari zen (3); apal bada (3); apal baina (12); apal bat baizik (5); apal bat besterik (4); apal bat egin (6); apal bat entzuten (3); apal bat zen (4); apal batean zegoen (4); apal batek (7); apal batekin (4); apal bateko (5); apal baten aurrean (3); apal baten gainean (7); apal batentzat (3); apal batetik bestera (3); apal batez (15); apal bati (5); apal batzuen gainean (3); apal batzuk (8); apal bizi (3); apal egin (4); apal eta debozioz (3); apal eta txit (3); apal eta umil (4); apal hark (3); apal hartan (4); apal hau (8); apal hitz egin (4); apal hori (5); apal horrek (3); apal horretan (4); apal hura (4); apal izan (7); apal izatea (3); apal jarraitzen du (3); apal luze (3); apal mintzatu (3); apal samar (3); apal samarra (6); aratsalde apal (4); arrats apal (4); arratsalde apal (4); aulki apal (4); baina apal (5); baserri apal (3); bera apal (3); beste apal (4); beteriko apal (3); beti apal (3); bezain apal (8); bihotz apal (3); biziki apal (3); buru apal (6); buruak apal (3); eguzkia apal (3); ere apal (9); esan zion apal (3); etxe apal (7); gehienak apal (3); gelako apal (3); gizon apal (7); hain apal (9); hots apal bat (3); intziri apal bat (3); irri apal (3); izan apal (3); liburu apal (4); liburutegiko apal (3); mahai apal baten (4); maila apal (6); marmar apal (3); muino apal (3); talde apal (12); urx apal bat (3); xume eta apal (4); zerbitzari apal (5); zerbitzari txit apal (3); zoin apal (3); zuen ahots apal (5); zuen apal apal (4); zuen apal apal (4); zuen oso apal (3)

ahots apala (4); apal apala (13); apala baina (7); apala bere (3); apala besterik ez (3); apala dela (12); apala den (6); apala edo (3); apala egin (5); apala egiten (3); apala ez (6); apala izan zen (4); apala izango (5); apala izatea (6); apala naiz (3); apala zenez (4); argi apala (5); aski apala (3); baina oso apala (3); benetan apala (4); bezain apala (3); gizon apala zen (4); guztiz apala (3); hain apala (4); hain zen apala (3); jende apala (6); leku apala (4); maila apala (8); pobre eta apala (3); talde apala da (6); talde apala gara (3); txit apala (3); zerbitzari apala (4)

apalago batek (4); apalago batera (3); apalago hitz egin (4); are apalago (4); baina apalago (5); baino apalago ari (3); baino apalago ezarri (3); baino apalago ezartzen (3); ere apalago (3); gero eta apalago (6); hein apalago batean (3); lurra baino apalago (10); maila apalago batean (5); talde apalago (4)

apalagoa den (8); apalagoa dute (3); apalagoa izan da (4); apalagoa izan zen (6); apalagoa izango (5); apalagoa izanik (3); apalagoa zen (6); apalagoa zena (3); askoz apalagoa (6); askoz ere apalagoa (7); askoz talde apalagoa (3); baino apalagoa da (3); baino apalagoa izan (9); gero eta apalagoa (4); maila apalagoa (6); tasa apalagoa (3)

apalagoak dira (6); apalagoak direla (3); apalagoak direlako (3); apalagoak izan ziren (3); askoz apalagoak (3); baino apalagoak (14); baino emaitza apalagoak (3); ere apalagoak (3); helburu apalagoak (3); irabazi apalagoak dituenak (4); ondare irabazi apalagoak (4); soldata apalagoak (3)

baino maila apalagoan (5); modu apalagoan (3); neurri apalagoan (3)

apalagoen aurka (3)

baino maila apalagoko (5)

maila apalagokoa (4)

maila apalagokoak (7)

ahots apalagoz (4)

apalak dira (12); apalak direla (3); apalak ere (3); apalak ez (5); apalak izan (8); apalak zeuden (3); apalak zirela (3); apalak ziren (3); argi apalak (6); aski apalak (3); liburutegiko apalak (4); nahiko apalak (3); oso apalak (10); soldata apalak (5); tasa apalak (5); xume eta apalak (3)

apalaren gainean (3); talde apalaren (5)

frantzisko apalarentzat (3)

ahots apalaz (4); ene uste apalaz (3)

ahots apal apalean (3); arrats apalean (5); arratsalde apalean (20); asteazken aratsalde apalean (3); bere apalean (3); ene uste apalean (12); gaineko apalean (3); goiko apalean (5); maila apalean daudela (3); modu apalean (6); neurri apalean (3); nire uste apalean (17); prezio apalean (4); tximiniako apalean (3)

interes tasa apalek (3); talde apalek (4)

prezio apalekin (3)

alokairu apaleko (3); apaleko xirribika (3); aratsalde apaleko (3); arrats apaleko (4); arratsalde apaleko (3); kalitate apaleko (3); kostu apaleko (3); maila apaleko (13); profil apaleko (3); soldata apaleko herrialdeen (3)

apalena da hori (3); apalena ere (8); apalena izan da (3); gizonik apalena (3); izandako mailarik apalena (3); maila apalena (7); zure zerbitzaririk apalena (4)

apalenak ere (3); irabazi apalenak (3)

maila apalenean (3); urteotako mailarik apalenean (3)

apalenen aurka (4)

apalenera jaitsi (4); mailarik apalenera (3)

bere apalera (3); maila apalera (3)

apaletan kokatzen (3); arrats apaletan (4); bere apaletan (5); goiko apaletan (3); liburutegiko apaletan (3); maila apaletan (3); prezio apaletan (4); talde apaletan (4)

ahots apal apalez (9); apalez esan (3); debozio apalez (4); du ahots apalez (5); hitz apalez (4); irribarre apalez (3); oso ahots apalez (3); zidan ahots apalez (5); zuen ahots apalez (11)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus