Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

umil 1 izond apala. (pertsonak)

Zure edertasun zoragarria eta berdingabea nire begien aurrean agertu orduko, zure esklabo eta zerbitzari umil bihurtu naiz.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 110. orr.

Zure zerbitzari umil nago.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 86. orr.

-Petrikilo umil bat besterik ez da -esan nuen nik-. Conti, bere menpekoa, mantal griseko gizon ttiki lasai eta umila, gure aita asko maite zuena.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 159. orr.

Bulegari umil bat eta bere seme-alabak hiltzea baino helburu inportanteagoak izango zituztela terroristek.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 38. orr.

Dohainik bikainena emakume umila.  Elizen arteko biblia   Si 26,15

Kamikaze xume, sineskor eta umil baten moduan funtzionatzen nuen, ene kideen antzera.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 145. orr.

Bera zen taldearen oinarria, eta agian diskretoena, umilena.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 64. orr.

Munduak bihotzez garbi eta umil direnei bakarrik barkatzen ziek.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 150. orr.

Eta berriki oraino, Jainkoari esker, hartze nuen baino anitzez gorago ezartzen nindutelarik guztiek, umilek ala puxantek, hona non oraingoan zuzengabeki belzten gaituzten ni neu eta ene etxekoak.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 201. orr.

2 (bestelakoak)

Baso hartako animaliek beti han ezagutu zuten, txabola umil hartan, ogia egiten, baratzea landatzen, negurako egurra biltzen.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 149. orr.

Bizitza laburbiltzen zion errautsez, hautsez eta izerdiz emokatu buruko umilak.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 324. orr.

Udazkeneko eguzki umilak lagunduta.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 313. orr.

Batzuetan, bost izarreko ostatu handiosa izan, elkarte gastronomiko umila izan, elikagaien tenplu horietan diharduen apaiz "profesionala" da eraldatzailea [...]; besteetan, militante amateur hutsa izaten da.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 14. orr.

Ene uste umilenean bizitzea bizio bat da bizitza maite denean.  Berria - Kultura   2004-03-30

Aleman eta frantses estatu-nazioen arteko gatazkari behingoz aterabide bat eskaintzea zen xede umil horren helburua.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 97. orr.

Keinu umil batez zigarroa eskatu zion.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 26. orr.

Deus ez zuenaren alegrantzia umil eta mendekariaren musika.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 110. orr.

Arren, onar iezadazu nire zerbitzu umila.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 192. orr.

Hire jarrera umila duk nire aurrean, baina aspaldi desbideratu haiz hire bidetik eta nire aholkurik ez duk entzuten.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 100. orr.

Erregu guztiz umila Espainiako eta Portugalgo inkisidoreei.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 151. orr.

3 (adizlagun gisa) ik umilki.

Jaun haiek Rosek zerbitzatzea nahi zuten, eta neska sartu eta atera egiten zen, umil eta zoriontsu.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 159. orr.

Zabartzen dena, harroxko edo handiputz bihurtzen dena, patuaren opariak umil onartu ezin dituena.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 150. orr.

Aitor dezagun umil egia: giza aberea lurrean arrastaka hobeto moldatzen da, zeruan goiti horietan hegaz baino.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 20. orr.

Elizaren inguruan bildu ziren, buruak umil, ahalkea aurpegietan.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 48. orr.

Harro edo umil, hau guztia aitortu beharrean badaude...  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 84. orr.

Etorriko da, lasai, goizgiro frexko baten ostean, aspaldiko eguzki hura, fanfarroikeria handirik gabe, umil samar.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 45. orr.

Horren ostean, umil, gogogabe, itxuraz dei etengabeei amore emanez, aurpegi guridun gizon lodikotea, burugaina berez eta ingurua makinaz soildua, aurreratu eta beste bi seinalatu zituen.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 135. orr.

Piramok marru egin du, kolpeen beldurrez etzanda, isatsa umil.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 21. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Gizon goxoa, maitagarria, eztia, beharbada sobera eztia, umil aire batekin, aski borondate fermurik ez zaukana.  Herria   2004-10-21

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa, elkarketa izenondoa dela)

Hire ama garai horretan neskato begi-umil bat zuan.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 38. orr.

6 (-en atzizkiaren eskuinean izen gisa)

Agerian agertu, Santxo, hire jatorriaren umila; ez gutxitzat eduki baserritarra haizena esatea.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 173. orr.

7 umil-umil adlag

Hor daude isil-isilik, umil-umil. Rambuteau kaletik Cossonnerie kaleraino umil-umil jokatu zuen.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 95. orr.

Nik ez nionan entenditzen baina umil-umil ari zunan, begiak gehiegi altxatu gabe.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 78. orr.

Komeniko da umil-umil betetzea elizako epaile eta pertsonen ebazpen eta aginduak.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 99. orr.

Klausek, umil-umil, alde egin zuen agindutakoa betetzera.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 120. orr.

Zauriak sendatutakoan, Enperadore Horiarengana joan zen umil-umil eginda.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 209. orr.

8 umil-umila adlag ipar

577 deputatuetarik 365 UMP alderdikoak izanki alabainan, denak umil-umila jarri direnak gobernuak hartu bideari. Haiekin hobe umil umila agerturik.  Herria   2003-02-20

Elizaren udaberria hemen dugu gure atean, umil umila bai eta ere esperantzez bete.  Herria   2005-02-24

Arrastatuak izaiten ziren desertur gehienak aldiz umil umila gerlarat joan behar eta leku txarrenetarat igortzen omen zituzten.  Herria   2003-05-29

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

apal eta umil (4); emazte umil (3); umil umil (15); umil umila (8); zerbitzari umil (5)

gizon umila (5); talde umila (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus