Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

apaingarri 1 iz apaintzen duen gauza. ik apaingailu.

Mundua gizaki arruntarentzat zela argudiatuko zuen; artea apaingarri bat besterik ez dela, giza bizitzaren gailurrean ezarria.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 47. orr.

Zeren eta aldarea zurezko kutxa handi bat bezalakoa baita, kanpoan mila apaingarri dituena eta beheko aldean estalkirik ez duena.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 641. orr.

Mahai gainean eta piano bertikalaren gainean zeuden, axolagabe atonduta, apaingarri zenbait.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 59. orr.

Eliza sagaratu ondoren, artzapezpiku jaunak aldareko apaingarri guztiak eskuzabal utzi zizkien anaiei.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1133. orr.

Itsatsi katetxoen muturrak bi urre-harizko apaingarriei, eta lotu efodaren sorbalda-babeskiei aurrealdetik.  Elizen arteko biblia   Ir 28,25

Musikak ez du soberako apaingarririk behar.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 268. orr.

Estakuru hura eta apaingarri hura nik asmaturikako gezurrak ziren, azken finean, eta gezur haiekin estali nahi izan nuen neure asmo ilunen doilorkeria.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 338. orr.

Gauza hori lepotik zintzilik eramatea ez zitzaion nire aitari asko egokitzen, ez baita hemengo gizonon kulturakoa bitxiak eta apaingarriak erabiltzea.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 407. orr.

Haien lanabesak, apaingarriak eta bestelako gauzak harri-hezurrezkoak zituan gehienbat.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 17. orr.

Atea zabaldu, eta bere harridurak goia jo zuen han bere arropak eta apaingarriak ikusi zituenean!  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 57. orr.

Zuetako nork izan ditzake, izan ere, etxeak teilaz egindako estalkien gainean, edota kolomak edo frontoien apaingarriak?  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3410. orr.

Baina, hau hala bazen eta hala zen, nola estima zezakeen orduan aitak osaba, baldin bufoi gisa ez bazen, eta baldin tarteka organizatzen zituen festetan apaingarri gisa erabiltzeko ez bazen?  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 320. orr.

Begiz jo zuen honek neska, oso atsegina gertatu baitzitzaion; behar zituen apaingarriak eta janaria eskuratu zizkion berehala.  Elizen arteko biblia   EstGr 2,9

Bi zutabeen apaingarriak ere berdinak ziren.  Elizen arteko biblia   2 Erg 25,17

Gorroto ditut gabonetako apaingarriak, esan dio arrebak, gaia amaitutzat eman nahian.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 178. orr.

Ondorioz, handik aurrera, pertsiarrek estatua asko jarri zituzten beren arkitrabe eta apaingarriei eusten.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 430. orr.

Harrizko besaulki bat zegoen, beltza eta apaingarririk gabea.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 22. orr.

Gogoko nuen haren ikastaldien zuzen-zorroztasun apaingarririk gabea.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 50. orr.

Hasteko, erran dizut lehenago ezen gure jauregia apaingarriz eta edergarriz josi zutela.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 158. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Ohoratu egin zuen apaingarri ederrez, soingaineko zoragarria jantzarazi zion.  Elizen arteko biblia   Si 45,7

Ohore-ikur, goi-mailako lan, begien atsegingarri, apaingarri paregabea.  Elizen arteko biblia   Si 45,12

Beren bizieran nahiz ohituretan ez dute kristau erlijioari dagokionik ezer, kristau izenaren apaingarri soila ez bada.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 182. orr.

Etxe zatar batean zaudela uste duzunean, eskultura batek, fresko batek, apaingarri hutsal eta dotore batek ohartarazten dizu jauregi batean zaudela.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 122. orr.

Gorteko jaun-andereek oro beren erregaliak ekarri zituzten: zeinek harribitxiak, marfilezko apaingarriak, zeinek aspaldiko artistek egin pintura miresgarriak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 35. orr.

Berriro ere haitzuloan sartu, eta hilkutxetako harribitxi, errubi, perla eta bestelako apaingarriak bildu nituen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 199. orr.

Etxerako apaingarriak bakarrik, ingurua dotoretu nahiko bazenu bezala: zure ingurua bai, baina ez zeure burua.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 70. orr.

Elizetarako apaingarriak ere erosten zituen, eta apaiz pobreei bidaltzen zizkien ezkutuan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 497. orr.

Sekulako apaingarriak zeuden han, idunekoak, eskumuturreko eskergak, paparreko orratz erraldoiak, bitxi basatiak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 148. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Ate guztiak igaro zituen, erregearen aurrez aurre gelditu arte. erregea bere aulkian eseria zegoen, errege-apaingarri guztiak jantzirik, urrez eta harribitxiz estalia.  Elizen arteko biblia   EstGr 204,6

4 (izenondo gisa) apaintzen duena.

Elementu apaingarria, estetizista da pintura tradizionalean.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 185. orr.

Luzea da, lerdena eta luma apaingarriak ditu.  Berria - Gaiak   2006-01-15

Aldaketa apaingarria da, militarren porrot tristea ezkutatzeko.  Berria - Mundua   2004-05-19

Barbara Allenen historia kontatzen duten baladak ugariak dira eta gaur eguneraino iritsi da haien sona, lanbrotsu zenbaitetan, poesia apaingarriaren kutsuarekin gehienetan.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 19. orr.

Hainbeste asmo, amets, ekintza, zalaparta, atsegin eta atsekaberen abiaburu apaingarria izan duguna!  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 135. orr.

Grafiko funtzionalak -ez soilik apaingarriak-.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 341. orr.

Une hura garbi-garbi diat, begien aurrean ditiat etxeko argiak, tabako ingelesaren usain lodia aditzen diat, altzariak ikusten ditiat, sortaldeko tapizez estalitako sofa-ohea, paretetako zaldizkoen irudi apaingarriak.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 127. orr.

Paper gorriz estalita zituen hormak, zurezko arasa baten pareraino-edo, zeinean paratu baitzituen hainbat txarro apaingarri, etxean eskuz landutakoak.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 52. orr.

Han jarraitzen ote zuen, edo, beraren burua arazteko, iraganeko bizitzako arrasto oro deuseztatzeko ahaleginen batean, irudi apaingarri kolore anitzeko hura ezabatzeko prozedura mingarritik igaro ote zen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 88. orr.

Barrura egin zuen, mutiri, urrezko katea mantalaren gainean hoska, kapelarik gabe, adatsa modan orraztua, korapilo apaingarri bat zintzurrean, korapilo farfailazkoa, merkatu nagusiko erregina pinpirinetako bat bilakatzen zuena.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 115. orr.

Zetazko soineko berri bat zuen jantzia, bere bitxi guztiak apaingarri, eta irribarre lotsagabea ezpainetan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 303. orr.

Aza kizkurrak, beren hosto handiekin brontzezko ontzi mahai-apaingarriak ziruditenak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 50. orr.

5 (adizlagun gisa)

Hark jaso zuen, badia babesteko, egun apaingarri dagoen dorrea.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 127. orr.

Mahatsondoaren adar, mordo eta hostoz egindako girlandak apaingarri ageri ziren, berde leun baten gainean margoturik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 157. orr.

Lisak mutil gaztearen zulo beltzaren ondoan egiten zuen lo, gela txiki batean, zeinari argitu ederra eman baitzion leku guztietan muselinazko errezelak apaingarri ipinita.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 79. orr.

6 landare apaingarri

Gizona etxera hurbildu zen albo batetik eta, haren ondoondora iritsi zenean, horma ondotik abiatu zen -hortentsia handiak bezalako landare apaingarriek uzten zioten neurrian- etxeko sarrera nagusi aldera.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 40. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus