Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

apaingailu iz apaingarria.

Aapaingailu, zapi, ontzi sakratu eta aldarearen zerbitzurako behar diren beste gauza asko bidali zituen, elizjantzi preziatu eta dotore askorekin batera.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 533. orr.

Urrez landuak ziren zure bitxi eta apaingailuak, sortu zintuzten egun berean prestatuak.  Elizen arteko biblia   Ez 28,13

Heziketa urrezko apaingailu da zuhurrarentzat, eskumuturrekoa besoan bezala.  Elizen arteko biblia   Si 21,21

Izarren distirak edertzen du zerua, argizko apaingailu Jaunaren goialdeetan.  Elizen arteko biblia   Si 43,9

Diseinu eskandinaviarreko platerak, plater hegalarien itxurako hautsontziak, puf biribilak, apaingailu psikodelikoez hornituriko tapizak.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 82. orr.

Hala ez egitera, gure iritziz, biziagoa izango da ustez hobetu nahi den artea kanpoko apaingailuez itotzeko arriskua.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 226. orr.

Pailarda baten musua, apaingailuzko ore finez ederreztatua, ez zaio estaltzen duenari itsusiago, ene egintza ene hitz guztiz margo-mozorrotuokin baino.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 111. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus