Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

apain 1 izond txukun prestatua. ik dotore.

Honela bada, Jose hurbildu zenean, anaiek soinean zeraman jantzi apain hura kendu zioten.  Elizen arteko biblia   Has 37,23

Erakustoki apain bat egokitu zuen bizkortasun apartaz, zeinak, itzaletan, kolore simetrikoz egindako tapizeri lana ematen baitzuen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 24. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Eginahalak egin ditut nik neure Jainkoaren etxea eraikitzeko behar den guztia prestatzen: urrea, zilarra, brontzea, burdina, zura; bai eta onize eta apain-harriak, harri beltzak eta koloredunak, era guztietako harribitxiak eta hartzuri ugari ere.  Elizen arteko biblia   1 Kro 29,2

Ongi tuntuna litzateke Kiteria, Basilioren palankari-ezpatari dohainak aukeratzeagatik, Kamatxoren apain-bitxiak utziko balitu.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 139. orr.

Gainean, buru-ttonttorrean, jasminez, arrosez, almitzez eta aihen-zuriz egindako apain buruntzak.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 143. orr.

Quenuk, apain lanetan gastatutakoarengatik ikaraz egon ondoren, ia begirunea sentitzen zuen bere emaztearenganako.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 87. orr.

Gure oraingo dama dotoreak adina bai, nahiz eta hauek inoiz edo inon ikusi ez diren sorkariak jantzi, alferkerian apain-kezkak erakutsiak alegia.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 46. orr.

3 adlag

Berdez jantzia, era berean anderea ere eta hain dotore eta apain, lirain ederra bera zirudien andereak.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 156. orr.

Emakume ederra zen, gainera, hantxe, ohe ertzean eserita, apain orraztua goiz-goizetik, hain garbia eta freskoa, barruko arropa liluragarriz jantzita.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 230. orr.

Ez zuen apain ibiltzea gogoko; erdeinu handiz begiratzen zion Louiseri, honek, xingolazko korapiloak ageri-agerian, adarra jotzen zionean lepoko zapia oker lotua zeramalako.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 171. orr.

Efoda, urrez, purpura more, gorri eta gorriminez eta liho-hari bihurrituz apain bordaturik egingo dute.  Elizen arteko biblia   Si 45,10

"Egin etxolaren sarrerarako oihala, purpura more, gorri eta gorriminez eta liho-hari bihurrituz apain ehundua.  Elizen arteko biblia   Ir 26,36

Oso apain txalmatua eta gainean zaldun beldurgarria zeraman zaldia agertu zitzaien.  Elizen arteko biblia   2 M 3,25

Niri haurrak apain eta garbi joatea gustatzen zait!  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 268. orr.

4 apain-apain

Silvio hagitz dotorea zen, apain-apain janzten zen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 54. orr.

Arratsean, Florent arropa berriarekin apain-apain jantzita zegoen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 94. orr.

Apain-apain jarri zen, ikusiko zuten gizonak liluratzeko eran.  Elizen arteko biblia   Jdt 10,4

5 apain-mahai (orobat apainmahai g.er.) apaintzeko mahaia. ik tokadore.

Leiho batetik, emakume-usaina nagusi zen gela batean sartu zen eta egin gabeko ohe baten burukoaren azpitik eskua limurtu zuen, apain-mahai batean zehar.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 213. orr.

Apain-mahai gaineko arrosa hori sorta batek isuritako freskura zimela sumatzen zen, gelako giro itogarrian.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 216. orr.

Makillajea eman ezin zuela kexatu zenean, aitak apain-mahai gorri bat erosi zion, nakar itsatsiekin; hiru tiradera estu zituen behean, eta hiru kristaleko ispilu bat goian.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 30. orr.

Gela... hemen berokien armairua; han sofa-ohea; apain-mahaia; bionbo bat; eta leiho aurrean, kaobazko mahaitxoan gutun-azal urdin argia ehun lirekin. Apain-mahaia mugitu, eta emakumearen galtzerdi bat topatu nuen.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 48. orr.

Beragana joan aurretik bi gauza egin nituen: gelan bertan zegoen apainmahaiko izebaren lurrin flaskoa hartu eta pixka bat zabaldu nuen lepoan eta galtzarbeetan.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 76. orr.

Apain-mahaiaren kaxoi itsuan.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 105. orr.

Apain-mahaiaren tiraderan, mila eta hamar mila woneko billeteak utziak zituen, eta txanponak ere bai.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 45. orr.

Lakatosek, esku hutsik sartu bazen ere, arrosa ilunezko sorta handia utzi zuen apain-mahaian.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 99. orr.

Goizean, aitak bizarra apain-mahaiaren aurrean egiten zuen, txistuka.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 30. orr.

Itxita zeudenean ere, apain-mahaiko ontziek lurrina botatzen zutela zirudien.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 30. orr.

Neskaren musu leunak apain-mahaitik pasatu berria zela pentsaraz bazezakeen ere, neskaren azaleko zurbiltasun zilartsua ez zen arroz-hautsez estaliriko masailetako muxika-biloxkarena.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 14. orr.

Gero, atzazal-lima bat apain-mahaitik hartu eta O-a urratzen saiatu zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 233. orr.

Makillajea eman ezin zuela kexatu zenean, aitak apain-mahai gorri bat erosi zion, nakar itsatsiekin.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 30. orr.

6 apain orrazi

Rosiek apain-orrazi bat ipini berria zuen bere ile beltzezko mototsean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 416. orr.

[...] pektinaz beteta, dantzari argazkiak ageri ziren orrialde batean zabaldurik, bi marmelada pote, opil erdi alde batean eta opil laurden bat beste nonbait, pektina, ispilua, orrazia, pospoloak, tabako errautsa, hautsontzia, liburuak, kulero batzuk, linterna, Van Daan andrearen apain orrazia, komuneko papera, eta abar.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 271. orr.

7 azal apainetan (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

Laster batean negua ekarriko du, eta kaleak jaki edo diru eske dabiltzan neska-mutil zarpailtsuez eta azal-apainetan hazi ez diren emakume abandonatuez beteko dira. ETC-prentsa   Egunkaria, 2001-11-27

Ukatu egin du azken urteotan EAEko PP? azal-apainetan ibili? izana, eta alderdiak kudeatu duen dirua herritarrek ordaindutako zergetatik lortu dela esan du. ETC-prentsa   Berria, 2013-07-24

8 mari-apain izond adkor

Nire ondotik, arreba Jonek lehen jaunartzea egin orduko irabazia zuen mari-apain eta ilupa fama, eta geroan ere tema berari atxiki zaio, mari-apain eta ilupa beti.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 117. orr.

Bettina izan zen salatu ninduena: mari-apain hark ostatuko nire gela miatu eta lastairaren azpian ezkutaturiko pistola aurkitu omen zuen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 181. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus