Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

dotore 1 izond itxuren, moldeen, janzkeren edo apainduren egokitasunagatik bereizten edo nabarmentzen dena. (pertsonei buruz)

Hildakoa emakume dotorea iruditu zitzaion, berrogeiko muga latza modu bikainean gainditurik zeukan emakume ederra.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 153. orr.

Zuzendaria oso emakume ederra zen, dotorea, xuxen-xuxena.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 38. orr.

Senar onbera, emakume dotore eta maitasun beharrekoa, eta maltzur jokatzen duen adiskide estimatua, amorante gazte eta sutsu bilakatua...  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 162. orr.

Bere gizona salatu zuten, Claus von Bulow, Danimarkako aristokrata dotore bat.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 25. orr.

Atzerritar dotore hark egunkaria erosi baino mandatu zirraragarriagorik eginen ziola espero zuen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 207. orr.

Martha Gellhorn andere fin-dotorearekin duen afera plazara irtengo da apirileko lehenetan.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 60. orr.

Asteartekoan beste gizon dotore-atsegin bat agertu zitzaigun gidari: Vitorio de Almeida.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 30. orr.

Bazekien bezeria dotorearen aurrean diskrezioz jokatzen eta isilik egoten.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 67. orr.

2 (gauzei buruz)

Bulebarra dotorea da, bai, baina motel halakoa ere bai.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 47. orr.

Bazeuden eskualde hartan beste lauzpabost jauretxe dotore, ez askoz gehiago.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 34. orr.

Afaltzeko orduan, berriz, salbuespena egin eta kafetegi dotore batera jo nuen, aspaldi ez bezala.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 230. orr.

Taberna oso dotorea zen, eta ez zen igartzen Gabonak zirenik.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 188. orr.

Saltz familiak, izan ere, etxe dotore barrokoa zuen Malá Stranan, gaztelupean.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 253. orr.

Etxeko sofarik dotoreenean eseri zuen panpina.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 52. orr.

Kristalezko ate dotore baten aurrean gelditu zarete.1935eko Citroën 11CV dotore haren larru ilunezko eserlekuetan.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 149. orr.

Auto zuri dotore bat pasatu zen ziztu bizian mendate gainetik.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 48. orr.

Egun bat geroxeago atera ziren Paristik hegoaldera abian, lau zaldizko zalgurdi dotore batean.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 148. orr.

Han dira frantses bandera daramaten gerra-fragata dotoreak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 172. orr.

Aditua ez denari ere zalantzarik gabe onak eta garestiak iruditu ohi zaizkion moduko jantziak zeramatzan soinean, neurrizkoak eta dotoreak.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 106. orr.

Ezpata dotore apain baten kirten landua.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 66. orr.

Galdara, sekulako sabel metalezkoa, pernoz sendo lotua, errematxatua, zurez, beiraz eta burdinurtuz egina, motor mekaniko bat bezain dotore eta ahaltsua.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 49. orr.

Etxe dotore antzeko batean ur-berogailu bat jartzea izan zuen preso ohiak bere lehen eginkitekoa.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 90. orr.

-Zuek, berriz, etxe dotore askoa daukazue.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 53. orr.

Toxatik nola atera eta pizten zuen zigarreta -keinu dotore distraitu harekin-.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 136. orr.

Ez zegoen ukatzerik postalaren testua dotorea zela, ez zuela hitz bat gehitzea ametitzen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 193. orr.

3 (gauza abstraktuei buruz)

Jende famatua, giro dotorea eta solas erakargarriak kausituko ditu.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 111. orr.

Nik, noski, sotiltasuna neritzola horri, neurritasun dotorea, eta gogorarazi nion horrexegatik, hala iruditzen zitzaigulako, eginarazi genituela gainera era hartan.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 347. orr.

Errukarria, baina, hipotesi dotore bat ziurtasuntzat pasatu nahi duena: polizi liburuak irakurtzen dituztenek ere badakite hori.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 211. orr.

Sotiltasun dotore eta erasokorraren atzean grinak bizitzeko gogoa ezkutatzen ditek.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 135. orr.

Kaligrafia ezin dotoreagoz.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 131. orr.

Ez da konponbiderik dotoreena, baina zahartzea bera ere ez da langintza dotorea.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 17. orr.

Egin didazun eskaintza ez da dirudien bezain dotorea.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 107. orr.

Modu dotorean esanda.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 87. orr.

Euskarak, galduxe baditu ere, baditu esanera dotore batzuk, oraino bazterka bederen baliatzen dituenak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 261. orr.

Halako itxura erdi-punk, erdi-dotore bat.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 87. orr.

Jardun erretorikoak bere praktikotasuna galdu zuenean [...] elocutioak, formulazio dotore-apainen arteak neurriz gorako garapena izan zuen, aurreko biak (inventio eta dispositio) oso-osorik janez.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 101. orr.

Zein dotorea ni bezalako alaba bakar -eta mainatu- batentzat pianoa jotzen ikastea!  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 58. orr.

4 (adizlagun gisa)

-Dotore zaudete -esan diot koinatuari-.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 348. orr.

Gizonezkoak ere dotore ageri dira, begia emakumeetan galdua.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 23. orr.

Afaltzera gonbidatu zuen, eta han joan zen mutila, oso dotore, koipeztaturik ilea.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 143. orr.

"Merci beaucoup", eta Beatrice pomeraniarrarekin batera joan da, dotore baino dotoreago, Grand Plageko itsas pasealeku bustian zehar.Umeak, auzuneko ume garbi eta dotore jantziak.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 147. orr.

Gizonezkoen arteko bat, gizon dotore jantzitakoa bera, longaina eskuan, horretaz ohartu zen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 150. orr.

Bazuan emakume bat oso apaina, dotore-dotore jantzirik, farfail, brodatu eta guzti.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 102. orr.

Dotore apainduta zegoen plaza.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 361. orr.

Dotore geratzen zen oso, pelikuletan ikusten diren ohe tentagarri horietakoa zirudien.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 37. orr.

Ahalegin handia egiten zuen dotore hitz egiteko, baina ezin zuen azentua disimulatu.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 113. orr.

Egin kontu horretan lan egiten zuela: partitura orriak dotore pasatzen.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 37. orr.

Beste hartan ez zuela hain dotore jokatu.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 250. orr.

Koldo Izagirrek dotore baliatu du arketipo hau, poema batean lelo modura sartuz.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 30. orr.

5 dotore-uste izond

Neskatan nahi eta okerreko tokira iritsitako dibortziatu berri dotore-ustearen irudi biribila, pentsatuko nuen haren egoera zibilaren berri ez banu.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 109. orr.

Gona gorri motzeko neska bat agertu zitzaigun eta aberats-berri kutsuko dekorazio dotore-uste ezaineko bulego bateraino eraman gintuen.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 156. orr.

Behin, iluntzen hasia zen, ostatutik irteten ikusi nuen dotore ustean jantzita.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 285. orr.

6 dotore-usteko izlag dotore-ustea.

Probintzietako gizon dotore-usteko horietako bat hiri erdian. tarteka, keinu dotore usteko batekin laztantzen zuen ilaje bakan eta urdindua.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 165. orr.

Buru-zapi dotore-ustekoa begietaraino hondoratzeko haren moduak.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 40. orr.

"Errautsen distira" bataiatu dut liburu hau, bi hitz dotore usteko erabilita, baina berdintsu izan zitekeen "Atzoko sua", hitz pare arruntagoa hartuta.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 7. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

apain eta dotore (9); aulki dotore (5); baina dotore (4); bezain dotore (17); denda dotore (6)

dotore agertu (4); dotore ari (6); dotore ari da (4); dotore aritu (9); dotore aritu zen (6); dotore asko (11); dotore askoa (8); dotore askoak (4); dotore baina (7); dotore baino (7); dotore baino dotoreago (5); dotore bat (59); dotore batean (27); dotore batek (9); dotore batekin (5); dotore baten (19); dotore batera (7); dotore batetik (4); dotore batez (4); dotore bati (4); dotore bezain (7); dotore dotore (22); dotore eta (79); dotore haiek (7); dotore hark (6); dotore horiek (4); dotore horietako (4); dotore hura (4); dotore irabazi (4); dotore jantzi (8); dotore jantzia (10); dotore jantzirik (8); dotore jantzita (30); dotore jantzitako (7); dotore janzten (10); dotore janzten zen (4); dotore jokatu (5); dotore jokatzen (4); dotore moldatzen (5); dotore prestatua (4); dotore zegoen (6)

eliza dotore (4); emakume dotore (8); ere dotore (12); eta dotore (83); eta dotore jantzita (5); eta oso dotore (4); etxe dotore (15); gazte dotore (5); gizon dotore (21); hain dotore (19); hain dotore eta (5); horren dotore (4); jantzi dotore (5); jatetxe dotore (6); keinu dotore (4); mandarin dotore (8); modu dotore (6); oso dotore (28); oso dotore jantzita (6); zein dotore (6); zeinen dotore (4)

baina dotorea (7); bezain dotorea (9); dotorea da (23); dotorea du (5); dotorea egin (12); dotorea egin zuen (7); dotorea ere (4); dotorea eta (32); dotorea iruditu (5); dotorea izan (10); dotorea izango (4); dotorea jokatu (4); dotorea lortu (4); dotorea zela (4); dotorea zen (29); dotorea zuen (4); ere dotorea (5); eta dotorea (39); eta dotorea da (4); etxe dotorea (5); garaipen dotorea (4); gizon dotorea (16); hain dotorea (5); itxura dotorea (6); jantzi dotorea (5); joko dotorea (5); oso dotorea (20); oso dotorea zen (6); partida dotorea (6)

arropa dotoreak (4); baino dotoreago (11); baino dotoreagoa (5); dotore baino dotoreago (5); dotoreago eta (4); dotoreagoa da (4); dotoreak eta (13); eta dotoreago (4); eta dotoreagoa (6); eta dotoreak (10); eta dotorean (4); ezin dotoreago (6); jantzi dotoreak (6); modu dotorean (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus