Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Berori Jainkozko ulermenarekin konparatu izan da, hori inolako bitartekorik gabe ari delako, lehen begiraldiko antz hori egiaz gertatzen ez den arren. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 44. orr.
Nik jakin nahi nuke ea antz hori nondik heldu zaien, atributu mota biak besarkatzen duen definizio berean sartzeko, haiek uste dutenez. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 140. orr.
Gauza baten eta gauza hori irudikatzen duen objektuaren arteko antzaren kontua bazter-kontua da, beraz, erabat, harentzat, ez baita nahitaezkoa a priori antz horrek erabaki horretan parte izan behar duenik. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 100. orr.
Haren aurpegia zeharo arrunta zen, agure zimel askorenaren antz-antzekoa. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 174. orr.
Maitasun sendoak urre garbiaren antza du. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 92. orr.
"Lauaxetaren antza dik benetan", esan nion neure buruari: 30 urte inguruko gazte lerden bat, pipiolo itxura erabatekoa behetik hasita goraino. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 36. orr.
Elizabethen antza eman zion Nathanielek Bostongo inprimategi txiki batean, artean tinta-usainaz, pilaturik zegoen bere nobelako Hester Prynneri ere. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 67. orr.
Asimilazioa da hots bat INGURUNEARI egokitzea ingurune horrekiko antza areagotuz. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 43. orr.
Jakizu, berez, antza gauza biren arteko nolabaiteko harremana dela eta berau onartezina denean, ez dagoela bien arteko kidetasunik, ez eta antzik ere. Egin dezagun gizakia geure antz eta irudira. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 138. orr.
Bi gauzatan bazuen behintzat emakume hark bere antza: kafezalea zen eta arropatako patrikak edozer garraiatzeko erabiltzen zituen, berak ohi zuen bezala. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 13. orr.
Ikaragarria da zuen bion arteko antza. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 231. orr.
Era berean Harengan baztertu behar da, halaber, diren izakiekiko antz guztia, orok dakitenez eta Profeten liburuetan argiro erakutsi denez, hitz hauekin: [...]. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 137. orr.
Galderak egiten dizkion ispilu baten antza du idazle batentzat paper zuriak edo ordenagailuaren pantailak. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 44. orr.
Arrazoiz merezi izan zuen haren antza gorputzean ere agerian eramatea! Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 831. orr.
Horrela, esaterako, ziape garauak eta izarren esferak, biek hiru dimentsio dituztelako, elkarren antza dute, azken hori izugarri handia eta bestea guztiz ttikia izan arren, dimentsioen existentziaren ideia berbera dutelako bietan. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 139. orr.
ADNaren kate osagarri biek elkar ezagutzeko eta espezifikoki elkarrekin uztartzeko duten gaitasunari esker, erraz samarra da aztertzea, organismoak guztira daukan ADNaren artean, ea baden generik gene ezagun baten antza duenik. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 124. orr.
Ez Sergiok eta Anderrek elkarren antza zutelako, batere antzik ez zutelako baizik, bataren zein bestearen gorputzek eredu estetiko antagonikoei erantzungo baliete bezala. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 11. orr.
Batzuk buruz behera zeuden itsatsita eta bertan ageri ziren boxeolariek pertxa batetik zintzilik jarritako saguzar erraldoien antza zuten. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 35. orr.
Gizarte batzuek berebiziko garrantzia ematen diete elkarren antza duten irudiei. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 101. orr.
Alde batera, antza zeukan Virginiarekin. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 334. orr.
Orduan ordezkari sindikalek eskaleen antza edukitzen zuten euren bizar zabar, trikota ilun eta praka zaharkituekin. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 16. orr.
Denborarekin jabeek beren zakurren antza hartzen dute, edo alderantziz, igualtsu da. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 108. orr.
Landa burrunbatsu baten antza zeukan hark guztiak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 51. orr.
Muker egin zion neskameak, etxeko alaba agidanez, tabernariaren antza bekainetan. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 98. orr.
Erreguka hasten haizenean nire amaren antza hartzen dinat. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 23. orr.
Rantxoaren behealdean, zuhaitzak eta granitozko harkaitzak elkarren antza hartuz zihoazen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 16. orr.
Nahi duanaren antza hartzen ditek, liburutegiena, behatokiena, usategiena, kuartelena; baina, ziur aski, inork ere ez dik guztiz sinesten Jainko ona hor barruan bizi denik. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 286. orr.
Hitzek diskurtsoa osatzen dutelako hartu zuen urte hasieran Bilboko jaun mera Azkunak Frantziako Barne ministro Sarkozyren sabel-anaiaren antza. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 102. orr.
Harryk euritako beltz zimurtu baten antza hartu zion. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 212. orr.
Aitonaren antza hartzen nion. lege horiek lege fiskalen antza hartu zuten, politiko eta zibilen antza baino gehiago. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 112. orr.
Agian basamortuko Gurasoen Apotegmen antzeko historia izan zuten, horien antza baitute forman nahiz edukian. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 43. orr.
Arrain saltzaileak ziren; zaharrena liluragarria zen; gazteak ur gezatako arraina saltzen zuen eta Murilloren ama birjina baten antza zuen, horail-horaila, bere zamo eta aingiren artean. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 40. orr.
Giroa oso neutroa zen, eta bazuen antza zure ume jaioberria kristal batzuen gibeletik ikustera joaten zaren gela horiekin. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 183. orr.
Hannarekin izan zezakeen antza, neskatxaren eta bion arteko harremana zenbat eta aurrerago, orduan eta bakanago etorri ohi zitzaidan gogora. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 174. orr.
Ikusiko da hortaz nolako antza zuen nire arrazoimenak, hutsalkeriek bere orekatik aterarazten zutelarik, Ptolomeo Hefaistok aipatzen duen itsas harkaitz harena. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 24. orr.
Agian ez izugarrizko antza, baina bai behintzat halako eite bat. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 54. orr.
Lengoaia hau beste mundu batekoa izango da, hitz hauek itzulezinak izango dira, idiolekto honek itzelezko antza izango du isiltasunarena. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 306. orr.
Horretan badu Aladro jaunaren nolabaiteko antza: parke batean deserriratutako bi printze dira. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 236. orr.
Piet Mondrianen margolanen nolabaiteko antza zuten irudi abstraktu horiek, eta, horregatik, "koloretako mondrianak" deitu zien Landek. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 44. orr.
Gehienetan sugestio hutsez hartzen ditugu antzak, esaterako, bi gizon aita-semeak direla dakigunean, alegia, aldez aurretiko informazioak eraginak izaten direla analogia asko. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 238. orr.
Bien aurpegieren antzak ez zidan okerrerako biderik eman: aita-alabak nituen inondik ere. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 13. orr.
Aspektu hauek guztiak konbinatuta, egoki sailkatuko genituzke egun modu askotan dabiltzan diskurtsoak, eta agerian geratuko lirateke elkarren antzak eta aldeak. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 228. orr.
Gabin zur eta lur geratu zen laguna, doi barandilla ondora iritsi orduko, neskari grabatugintzaren eta berak behin eta berriz saiatutako kalekaritzaren arteko antzak azaltzen hasi zitzaionean Hortik aurrera, antzak lurrindu egiten dira: lurreko gauzei lotuago eta konkretuago da betiere Txirrita, espiritualago eta abstraktuago Txikia; hizkera ere garbizaleagoa du honek, ustez jasoagoa ere bai, olerkari bati dagokion moduan. «Kuskue tanden», 2004 - 205. orr.
Lehen ere ikusi dugu analogiaren kontzeptua, irudiaren eta errealitatearen arteko antzaren arazoa. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 185. orr.
Polikleto hura bezala, zeinek, "giza irudiari egiaz gaindiko grazia eman zion", edertasuna antzaren izenean sakrifikatu gabe. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 165. orr.
Irudi analogikoak, beraz, berezko antzaren imitazioa eta gizartean komunika daitezkeen zeinu-sorkuntza proportzio aldakorretan nahastuz gizakiak egindako sorkariak izan dira beti. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 190. orr.
Gauza baten eta gauza hori irudikatzen duen objektuaren arteko antzaren kontua bazter-kontua da, beraz, erabat, harentzat, ez baita nahitaezkoa a priori antz horrek erabaki horretan parte izan behar duenik. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 100. orr.
Pentsatu nuen elkarren antz fisikoa zutela. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 37. orr.
Errima errebesaren kontura, antz fonikoak ideien asoziazioa ekartzen du berekin, eta egilea inoizka argumentu logikoak -sinpleak batzuetan, korapilatsuak beste batzuetan- eraiki beharrean dago, igorri nahi digun mezua ulertuko badugu. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 48. orr.
Aipatzekoa da, bide batez, ideia honen eta zineman edota, neurri batean bederen, pinturan ere, eremuz kanpokoaren posibilitatea gertagarri egiten duen uste analogoaren artean dagoen antz harrigarria. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 55. orr.
Tamalez, ordea, egunak aurrera zihoazen eta antz etsigarria zuten batak bestearena. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 61. orr.
Ez dago antz handirik, esate baterako, Courbet-ek XIX. mendearen erdialdean erreibindikatzen zuen errealismoaren, Sobiet Batasunean urte luzetan nagusi izan zen "errealismo sozialistaren", Italiako zinemagintzan 1945etik aurrera zabaldu zen "neorrealismoaren" eta XVII-XVIII. mendeetako holandar pinturaren inoiz aipatu izan den "errealismoaren" artean. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 196. orr.
Neure biziak ere, gero eta antza haundiagoa dizu, harri hutsezko pareta erdiurratu horiena. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 16. orr.
Erabat frogaturik gelditzen da Hari egozten zaizkion atributuen eta guri aitortzen zaizkigunen artean ez dela batere esangura-kidetasunik, eta antz bakarra izenarena dela, eta ez deus besterik. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 140. orr.
Horregatik dute halako antza jokaera nazionalista batzuek erlijio fenomenoekin. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 153. orr.
Bestelako definizio batzuk ere bilatu izan ziren, bai zinemak musikarekin izan zezakeen antzean, aski antz zalantzagarria bestalde. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 283. orr.
Txitxikovek beste begiratu bat eman zion gelari, eta han zegoen guztia irmoa eta ezinago zakarra zen, eta etxeko jaunaren antz ikaragarri handia zuen. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 145. orr.
Frantzisko, beraz, aberaskumea da, nahiz eta haren izaerak antz gutxi duen aitarenarekin. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 25. orr.
Jainkoak ez du gogoko irudipenaren antz-bideekin jokatzea. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 45. orr.
Nik, auskalo zergatik, folklore sabindar xuriak ugaldu ote zuen sumatzen baitut, eta aurreragoko usarioa eskas antza, kontestu gehienetan. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 159. orr.
Agindu nion don Alejandrok gonbidatuko zuela Biltzarraren partaide izatera; lauso-antza ihardetsi zidan interesa zukeela hemisferio australa bisitatzeko eta bere lehengusu bat, dentista bera, Tasmanian bizitzen jarria zela. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 219. orr.
Han hartu nian nik min, eta bizitza osoan bota diat ezker pausoa oker-antza, baina ez nauk damutzen. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 45. orr.
Begi grisak zituen, eta bixar xerrenda beltza zeukan ezpain gainean, ile-adatsa noizbait gorri-antza izandakoa, motots bildu koloregaldu bat eginik zeukan buru gainean, denbora motots hura garbitzez ahaztu balitz bezala gelditua. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 33. orr.
Han daude erro zuriak, hain zuri non kolorearen kontrasteak indar izugarriaren itxura ematen baitie, eta ezuste-antza bezalako bat dute, hala esaterik badago, gauetik goizera sortu bailiran, hazi-ereilea, nekearen nekez, lo gelditu zen bitartean. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 249. orr.
Irribarre ezti antza egin zidan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 253. orr.
Ordainean, banuen harendako informazio balios antza. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 274. orr.
Irudi-antzak ez du, printzipioz behintzat, erabateko ilusiorik eragiten, ilusio partzial bat baizik, funtzionala izateko bezain indartsua bada ere Ezagun-antza hartu zioten istorio hari, bera ere aski larri ibilia baitzen ebakuntza ostean. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 98. orr.
"Nora doa hori?" galdetu zuen, zakar antza. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 11. orr.
Kendu nahirik atzaparka ari zen baina, ez zion eman nahi bizarginak; emateko esan zion lizentziadunak, harrezkero ez zutela eta itxura-antza haren beharrik izango, eta, gezur-antzak utzita, bere egiazko aurpegia erakusteko. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 74. orr.
Gizon bikainak, pentsatu zuen jeneralak: munduarekin bat egiten ez ziren gizon bakarti antzak; burgoiak ziren, sinesten zuten honetan edo hartan, ohorean, gizakien bertuteetan, diskrezioan, bakardadean, emandako hitzean, eta baita emakumeengan ere. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 78. orr.
Haren aurpegia zeharo arrunta zen, agure zimel askorenaren antz-antzekoa. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 174. orr.
Plauto, Karakala, Seneka eta bertze hainbertze-, hala, bertze izen haiek aditu orduko, ezin egokiagoak iduritu zitzaizkidan osaba Joanikoten listari eratxikitzeko, zeren antz-antzekoak baitziren. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 109. orr.
Antza denez, gaia bera irrigarri gertatu zitzaion zenbait entzuleri. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 156. orr.
Antza denez, gerra-zaurien eraginez hil da Frantzian. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 163. orr.
Antza denez, bederatzi tren galdu ditut dagoeneko. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 164. orr.
Antza denez, antzinako latina egokia da bertan azterbide analitikoarekin lan egiteko. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 209. orr.
Aipatu berri dugun azalpenari sarrera egiterakoan, auhen-kantari afrikarren adibidea ekarri zuen gogora Zumthorrek, ez baitira, antza denez, beren poemak egiazko hiletetatik kanpo errepikatzeko gai. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 174. orr.
Handik denboraldi batera, zilindrozko fonografoaren asmatzaileei eskaini zien koadroa, Edison-Bell-i, baina antza denez, hauek ez zuten erosteko asmorik azaldu. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 161. orr.
Algy, hi betiko moduan, antza denez; jan eta jan! Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 24. orr.
Harro-harro nengoen hartaz -harroegi, antza denez-. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 58. orr.
Tira, antza denez, sare horrek Reichetik ateratako isilpeko informazioa jaso, antolatu eta Ingalaterrara bidaltzen dik. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 89. orr.
Ezagun zuen lasaitu ederra hartua zuela: antza zenez, ez zegoen oso seguru nire erantzunaz. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 39. orr.
- Emakumezkoa, Elizaveta Vorovia, izenaren amaierako a antzik ez emateko moduan idatzirik. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 220. orr.
Ingurua garbiantza edukitzea gustatu izandu zait beti. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 19. orr.
Buenos días y Feliz Pascua -erantzun nion hotx antzean. Txillardegi «Putzu», 1999 - 203. orr.
Harrera hotz antzaren kontuaz nuen ikuspuntua ulertarazteko eginahalak egin nituen. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 27. orr.
· Hotz antzean zegoen, oso suminkor, gogoetatsu. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 103. orr.
Gure etxea itxura antzean gobernatzen saiatzen naiz -ihardesten zion zorrotz emazteak-. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 158. orr.
Indartsu dagoen nola dakien galdetu diogu: «Bueno, Azpeitia inguruko mendateetan denborak eta bihotz taupada erritmoak ditut hartuta: Errezil, Beizama, Mandubia; itxura antzean ibili naiz han». Berria - Kirola 2006-02-03
Erdoziak itxurantzean jardun zuela adierazi zuen saioaren amaieran, baina ez erabat gustura. Berria - Kirola 2004-03-15
Egunak lasai antzean igaro ziren. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 132. orr.
Egun hartan lasai antzean zihoazen kontuak. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 123. orr.
Baina behin honuzkero lasai antzean uste dut esan litekeela badela edo izan litekeela munduan zoriontsu izatea baino zori hoberik. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 131. orr.
Une batez patxadan egon zen, lasai antzean, baina luze gabe mesfidantza eta aldarte txarra nagusitu zitzaizkion. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 234. orr.
Horra hor, bada, Mikel Strogoff, hiriaren alde batetik bestera, gaua igarotzeko aterpe baten bila, lasai antzean. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 82. orr.
Kalezuloan denek ala denek zekiten Buxi doktoreak oso prezio neurritsuak zituela, eta merke antzean erosten zituen hortzeriak prezio onean saltzen zituela berriz. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 221. orr.
Gasolindegiko ugazabak saldu zion merke antzean, hark Ford berri bat erosi behar zuela eta. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 190. orr.
Hala ere biolina erosi zuen, musikari zion zaletasunagatik batez ere, merke antzean gainera. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 251. orr.
Familian papertegia zeukan Aristegi izeneko ikaskide batek ekarri zigun papera, merke antzean. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 124. orr.
Akzioko 1,8 euroko mozkina du ordea eta, 19,33 eurotan, merke antzean dago. Berria - Ekonomia 2004-02-04
Handik egun batzuetara, lizarrostoa idortuxetzen zenean, eta eguraldi motelantza izan, nik behetik eman ahalean aitak pilatzen zituen lizar zatukak bordako gaindegian. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 240. orr.
Ez dugu modurik, esate baterako, taxu-antzean irudikatzeko, ezta arrastorik ere, euli baten, edo zizare baten, edo kaio baten mundua. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 178. orr.
-Bi gauza behar dira gaur egun katedra baten jabe egiteko: arrantza taxu antzean egiten jakitea, eta hiru boto. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 131. orr.
1960aren hasieran erabaki zuen -hogeita bost urte zituela, beraz-, tupust antzean baina nahiko ongi pentsatuta, bere lana uztea, mundua ikustea eta bidaia-ontzi batean sukaldaritzan lan egitea. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 163. orr.
Halako batean, euliak tupust egingo zuela bere begien edo ezpainen kontra. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 109. orr.
aitaren antz handia (3); amaren antz handia (3); antz antzeko (4); antz antzekoa da (3); antz antzekoak (7); antz eman nion (4); antz eman zion (6); antz emateko (6); antz ematen (9); antz eta irudikoa (3); antz eta irudira (4); antz gehiago du (3); antz gutxi (7); antz handia du (12); antz handia duen (6); antz handia dute (9); antz handia duten (3); antz handia hartzen (4); antz handia izango (3); antz handia zuela (6); antz handia zuen (8); antz handia zuten (3); antz handiago (4); antz handiagoa dauka (4); antz handiagoa du (15); antz handiagoa duela (4); antz handiagoa dute (4); antz handiagoa hartu (3); antz handiagoa hartzen (5); antz handiagoa izan (4); antz handiagoa zeukan (3); antz handiagoa zuen (9); antz handiegia hartu (3); antz handiena (3); antz handirik ez (3); antz harrigarria (3); antz hori (6); antz ikaragarria (10); antz irudira (4); antz izugarria zuen (3); antz pixka bat (15); antz pixkat (3); artean antz (3); arteko antz (4); baina antz (3); baino antz (3); baten antz handia (4); baten antz handiagoa (10); berehala antz eman (3); elkarren antz handia (5); ere antz (4); gero eta antz (12); haien antz (3); haren antz (6); horrek antz (4); horren antz (3); ren antz (4); zuen antz (5); zure antz (3)
duen antzagatik (3)
antzak eta aldeak (3); arteko antzak (4)
aitaren antzik (3); antzik batere ez (4); antzik emango (5); antzik ematen (7); antzik ere ematen (6); antzik ere ez (13); antzik ez du (3); antzik ez duelako (3); antzik ez duen (5); antzik ez duten (3); antzik ez zuen (5); antzik ezin (3); antzik handiena (12); antzik izan (3); antzik izango (4); antzik txikiena ere (7); baten antzik (7); batere antzik ez (5); du batere antzik (3); elkarren antzik ez (3); ez diot antzik (4); ez du antzik (10); ez zuen antzik (3); ezer ezagunen antzik (3); ezeren antzik ez (3); ezin antzik eman (4); ezta antzik ere (3); haien antzik (3); haren antzik (6); inolako antzik ez (4); inongo antzik (4); izan lezakeen antzik (3); lezakeen antzik txikiena (3); zion antzik (4); zure antzik (3)