Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

antzirudi (orobat antz-irudi) iz irudia, figura.

Jainkoak han egiten du lan bitartekorik gabe, irudirik gabe, antzirudirik gabe.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 43. orr.

Familia, berriz, gurari zentzukoi eta irudimenezkoen antzirudi da, gurariok norberagandik kanpora eramaten dutela.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 40. orr.

Nik diot, antzirudiko izateak eta batasunetik sortua izateak Jainkoagana jasotzen dutela arima, jaiogabeko Batasunean bat den Jainkoagana.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 21. orr.

Geure antzirudira egina baino gehiago, izan nahi genukeenaren moldera eratua.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 103. orr.

Hamasei folioko hitzaldi bikain, zorrotz eta eruditoa, liburu berberaren antzirudira.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 8. orr.

Berrogei urteko emakume horail puska zen, Morse andreak etorkizunean izan zezakeen antz-irudira taxuturikoa.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 157. orr.

Italiako hainbat tokiren deskribapenak goraipatu zituen berariaz; hain ziruditen, baieztatu zuenez, argazkien antz-irudikoak.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 238. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus