Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

absolutu (ETCn 7.250 agerraldi; orobat absoluto ETCn 1.943 agerraldi, eta abtsolutu ETCn 2 agerraldi; Euskaltzaindiaren Hiztegian absolutu agertzen da) 1 izond berez halakoa dena, beste ezeren arabera hartzen ez dena. ant erlatibo. ik atsolutu.

Lege absolutu gisa jokatu beharko lukeen arau horrek, ordea, oso interpretazio desberdinak egiteko aukera ematen du.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 200. orr.

Kaos absolutua.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 196. orr.

Monarkia absolutua erregeak nahi duena egiten duen sistema da, betiere egiten duena asesinoen gogokoa den bitartean.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 22. orr.

Fede absolutu, integral eta basa.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 16. orr.

Teologiako misterio bakun eta absolutu eta aldaezinak.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 4. orr.

Zorion hitza erabiltzeko dretxo absolutua daukat, nereak izan ziren ametsek ez baitzuten edozein moldetako amodioa asmatu.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 142. orr.

Zuk, gauza ororen erlatibotasunetik abiatuta, balio absolutu bat eman nahi diezu gauzen arteko erlazioei.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 178. orr.

Ez dira monarkia absolutu asko gelditzen, haien lekua gehienetan monarkia mugatuek hartu baitute, non erregeen gaiztakeriarako ahalmena (eta onerakoa) arras murriztua den.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 22. orr.

Esperientziaren ezagutza oro baldintzen totalitate absolutu baten bitartez determinatua den aldetik kontsideratzen dute.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 148. orr.

Hasierako iraultzaile anitzen xede soila zen, Erregeren borondate absolutu ezin jasanaren lekuan Nazioaren "Borondate Orokorra", La Volonté Générale zeritzana, ezartzea.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 56. orr.

Lege zibil guztiak betetzeko obligazioa herritarrek, euren artean, Estatuari, hau da, subiranoari (gizon bakarra nahiz asanblada izan) obedientzia absolutua eta unibertsala agintzen dion itunetik sortzen da.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 209. orr.

Herrien historiaren azpiko intrahistoria hori izan daiteke Natura (pixka bat Kant-en antzera), edo materialisten materia, edo indar absolutu ezezagun eta ezagutezin bat eraginkorra.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 91. orr.

Kontura gaitezen ez dela errenta kontua, datuak bateratu ditugulako: toki bakoitzean produzitzen den euro bakoitzeko ehunekoa da kontuan hartu dena, ez gastu absolutua.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 182. orr.

Ni nere buruarekilako harremanetan sartua naiz, erlatibitate absolutu batean, honela erratea posible balitz.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 96. orr.

Oinarrizko subjektibitatetik, subjektu-objektutik, adigai absolututik eta ideia absolututik abiatzen diren sistema berriak.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 11. orr.

Bi parametrok definitzen dute formatua: irudiaren tamaina absolutuak eta haren neurri nagusien tamaina erlatiboak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 138. orr.

Termino absolutuetan, labore horien 6.250 tona hazi leudeke kutsatuta.  Berria - Gaiak   2004-08-25

Ez gaitezen datu absolutuez fida, kontua da joerak ikustea holako datuak ditugunean aurrean.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 32. orr.

Balio absolutu irmoak defendatu.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 22. orr.

Liburu hori idatzi zuenean estetika psikologiko bat landu nahi zuen Worringerrek; garai hartan nagusi zen estetika arauemaileari ("artearen zientziari", artelan ideal absolutu, betiereko eta unibertsal batekin lotzen duen araudi bat bezala ulertuz) kontrajarri nahiz.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 116. orr.

Hemen herri galdeketa egiten bada eta Europaren zein munduko gainerako herrialdeen aurrean agerian geratzen bada badela gehiengo absolutu bat herri gisa eratzeko borondatea duena.  Berria - Euskal Herria   2004-05-26

K ikurrak tenperaturako eskala absolutua adierazten du (gradu Kelvin).  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 36. orr.

Espazioa eta denbora, adibidez, Kanten aurretik, edo objektu absolutuak ziren, hots, espazio eta denbora absolutuak ziren, edo gauzen arteko harremanak ziren, egoera, urrunera eta antzekoen gisa.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 9. orr.

Teoria horren oinarrian monogamia absolutu eta integrista bat dago, metafisikoa ia-ia.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 57. orr.

Arrazoimen despota absolutua.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 163. orr.

Zeren Jainkoa (gorets bedi!), frogatu denez, "beharrezko" existentzia daukan izakia da, eta, ondorioz, beharrezko existentzia horri bakuntasun absolutua dario.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 154. orr.

Ziurtasun absolutuak eta kasernaireak bakarrik toleratzen dira.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 15. orr.

Irudiak ikustea (irudi artistikoak, guri dagokigunez) zentro horiek guztiak ikuslea bera den zentro "absolutu" bati buruz duten loturaren arabera antolatzea da.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 143. orr.

Hamar Aginduek zenbait eginbehar eta debeku ezartzen dituzte eta, Jainkoaren borondatearen adierazle direnez, aginduok absolutuak dira.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 200. orr.

Legeak bi zati ditu: bat, modu absolutuan debekatzen duena: ez duzu egingo, eta alde penala: egiten duena zigortua izango da.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 213. orr.

2 (izen gisa)

Segurtasuna hortaz absolutu bat bezala ulertzen da, Greziar pentsaeraren joerari jarraikiz, errealitatearen funtsarekiko erlazio intelektuala mantendu dute, eta oso definizio abstraktua eman dute, ondorenerako utziz absolutu horren izaera zehaztea, esperientziaren azalpenak eskatzen duen heinean.  Berria - Gaiak   2004-11-11

Absolutuak betetzen duen espaziotik kanpo daude erlabitismoa eta subjektibismoa.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 22. orr.

Absolutuaren ordua dirudi oraingo honek berriro.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 194. orr.

Absolutu negatibo bat: "Ez".  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 74. orr.

Ezin ditugu, antza denez, absolutu semantikoak aurkitu, gramatika baino lehen ezagutzen direnak, eta gramatikaren gaiak zehazteko nola-edo-hala erabil daitezkeenak.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 168. orr.

Gestu ezdeus horiek ene absolutu hutsak baino errealitate gehiago bazeukaten.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 16. orr.

Absolutuak egon badaude, baina absolutu denak erlatiboak dira.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 35. orr.

Guri hazitako poeta depresiboa bata, absolutu-minez Ama Birjina ikustera iritsi zen ikasle zintzoa bestea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 138. orr.

3 akats absolutu (corpusean ez dago; ETCn 5 agerraldi)

Legelariak, akatsez mintzo direnean, dela egitatezko akatsez, dela akats juridikoez, ez dira akats absolutuezari, gizakien iritziez baizik. ETC-zientzia, zuzenbidea   Okerrik egin al dezakete epaileek?, Neyl MacComirck, Eleria / Eusko Ikaskuntza, 2003

Hortaz akats absolutua, egoerarik okerrenean, estimatzailearen desbiderapen tipikoa "k" aldiz izango da, hots: ETC-zientzia, zuzenbidea   Ikerketa-proiektuak lantzeko teknikak, Mikel Mesonero, UEU, 2005

Datuak 1985etik 1989ra artekoak dira, eta sistema bakoitzeko akats absolutuak eta aurkitutako akatsen ehunekoak erakusten dira. ETC-zientzia, zuzenbidea   Konputagailuen arkitektura, Askoren artean, EHU, 2009

4 alkohol absolutu (corpusean ez dago; ETCn 3 agerraldi)

Beste era batera esanda, ur-alkohol nahastearen 100 bolumenetan dagoen alkohol absolutuaren bolumena (v/v); hori dena 20ºC-an neurtuta. ETC-zientzia, zuzenbidea   Sistema farmazeutikoen oinarrizko ezaugarriak eta eragiketak, Askoren artean, EHU, 2007

5 balio absolutu

Eta une horretatik aurrera irudikapenak ezin zuen Akademiak egin zuen bezala balio absolutu izanez jarraitu, eta historia horren eta erakunde horren existentziarekin lotu behar zen nahitaez.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 243. orr.

Hala ere, desberdintasun nabarmenak daude herrien artean, bai balio absolutuetan, bai eta joeretan ere.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 22. orr.

Eta lanarekiko jarrera berri honek aisiarekiko jarrera berria ekarri zuen berekin; zeren eta, lana berez gaitz bat baldin bazen, aisiak balio absolutua izan behar baitzuen berez.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 397. orr.

Berdintsu da beste printzipio edo balio absolutu batzuekin, "bizitza sakratua da" adibidez.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 45. orr.

Pertsonak balio absolutua du, ez da merkantzia bat: ez du preziorik, duintasuna baizik.  Berria - Kultura   2004-02-15

Batasunak balio absolutu eta dogmatikotzat baitu Euskal Herria zazpi herrialdek osatzen dutela.  Berria - Euskal Herria   2004-03-06

Neurriez eta formez hartzen ditugun ustezko iritziak ez du inolako balio absoluturik, organo baten ahalmenak eta geure buruarekin egiten dugun alderaketak baizik ez baitute erabakitzen hori.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 247. orr.

Joerak berez, beharren iturri gisa, horren urruti daude balio absolutuko guragai izatetik, non izaki arrazoimendun ororen desio orokorra izan behar duen eurengandik guztiz askatzea.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 64. orr.

Balio absolutuen teoria goitik behera botako diozu, baina gorde zaitez orduan zaplastadatik, Patri.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 78. orr.

Zuk, gauza ororen erlatibotasunetik abiatuta, balio absolutu bat eman nahi diezu gauzen arteko erlazioei.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 178. orr.

Balio absolutuarekin sartu ziguk ziria.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 239. orr.

Eta, beste alde batetik, eremu horretxen zatiketa ezin dela kontsideratu definitiboa edo balio absolutukoa; lehen hurbilketa bat da, baimendu behar diguna lehen zirriborro honen mugak ezaba dezaketen harremanak agerrarazten.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 38. orr.

6 biskositate absolutu (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

Kasu batzuetan, biskositate absolutuaren eta sartzearen arteko korrelazioa ere bilatu daiteke. ETC-zientzia, zuzenbidea   Errepide-ingeniaritza, Askoren artean, EHU/UPV, 2018

Biskositate dinamikoa, biskositate absolutua, likatasun absolutua edo likatasun dinamikoa higitzen ari den fluido batek bere forma aldatzeko egiten duen barne-erresistentzia da. ETC-entziklopedia   Biskositate dinamiko, Wikipedia

7 botere absolutu

Horregatik diote botere absolutuaren aurka lehenbizi inork eskubide hori lortuko balu herritarren egoera errukarria izango litzatekeela.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 121. orr.

Geroxeago, 1576an, Jean Bodin legelari frantsesak, "Errepublikaren Sei Liburuak" argitaratzean, Estatu subiranoaren definizioa osatu zuen, Estatuaren esku ezarriz Jainko Ahalguztidunaren jaurgoa bera, hau baita Botere Absolutua.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 49. orr.

Gyanendra erregeak bere gain botere absolutua hartu eta urtebetera herrialdearen egoerak okerrera egin du.  Berria - Mundua   2006-02-01

Cromwellen erreboltaren bidez botere absolutua aldarrikatzen zuen monarkiaren nahia zapuztu zen, eta, horren ondorioz, beste aro baterantz abiatzen hasi zen Ingalaterra.  Berria - Harian   2005-07-31

Botereak bere menpe nahi izaten baititu herritarrak, eta botere absolutuak are menpekoago, edo erabat menpeko.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 55. orr.

Azen ontzeko, erregeak berez aski dorpea zen monarkiaren botere absolutua emendatu nahi zuen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 42. orr.

8 datazio absolutu (corpusean ez dago; ETCn 22 agerraldi)

Datazio absolutu terminoa gai, objektu edo estratu geologiko baten adina hurbildu edo data bat zenbatesteko metodo eta teknologia teknika multzoari dagokio. ETC-entziklopedia   Datazio absolutu, Wikipedia

Gutienez aldaketa baten datazio absolutua, bertatik aitzinera hurrengo aldaketak kokatu ahal izateko. ETC-literatura, saiakera   Dialektologiatik euskalkietara tradizioan gaindi, Iñaki Camino, Elkar, 2009

Datazio absolutuko teknikak agertu aurretik, teknika honekin finkatu zen zer kronologia izan zuen "kultur"en hedadurak. ETC-zientzia, zuzenbidea   Arkeologiako eskuliburua, Askoren artean, EHU/UPV, 2019

9 entzumen absolutu (corpusean ez dago; ETCn 11 agerraldi)

Orkestrako musikariak entzumen absolutua du gorena. ETC-prentsa   Argia, 2017-12-10

10 errege absolutu

Errege absolutu zen, baina gero eta larriago zebilen diru faltan, Espainiaren aurka zeraman gerrak -beste hainbat gasturen artean- diru ugari eskatzen ziolako eta zerga gehiago nori eta nola ipini asmatu ezinik zebilelako.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 216. orr.

11 errore absolutu (corpusean ez dago; ETCn 30 agerraldi)

Eskolan ez da egiten bereizketarik honako errore hauen artean: neurketari dagozkion erroreak (errore absolutua, errore erlatiboa), zeinak beti agertzen baitira, kalkulu-erroreak eta biribiltze-erroreak. ETC-zientzia, zuzenbidea   Lehen Hezkuntzako matematikaren didaktika, Askoren artean, EHU, 2010

Kalkulatu lortutako balio esperimentalen errore absolutua eta erlatiboa. ETC-zientzia, zuzenbidea   Metodologia esperimentala kimikan, Askoren artean, EHU/UPV, 2017

Orain, neurtutako tentsioaren errore absolutua honelaxe kalkula dezakegu: ETC-zientzia, zuzenbidea   Zirkuitu elektriko eta elektronikoen oinarrizko analisia, Olatz Arbelaitz, Txelo Ruiz, UEU, 2001

Batez besteko errore absolutua 3.2 gramokoa da. ETC-entziklopedia   Batezbesteko koadratiko, Wikipedia

12 eskala absolutu

Horrexegatik esaten zaio eskala absolutua gradu Kelvinei, beste eskalek ez bezala zeroan baitu muga.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 36. orr.

13 estatu absolutu

Respublica Christiana baten altzotik sorturiko zibilizazio sekular baten jaiotza beldurgarria estatu "absolutu" baten erakunde helenikoa berpiztuz izan zela egingarria, non erlijioa politikaren atal bat izan baitzen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 133. orr.

14 gehiengo absolutu (84 agerraldi, 3 liburu eta 62 artikulutan; ETCn 1.390 agerraldi) gehiengo osoa.

Gehiengo absolutuaren atarian geratuko lirateke, legebiltzarkide baten faltan.  Berria - Euskal Herria   2004-01-17

Udalen artean lauko hiruk onartu beharko lukete autonomiari buruz proposatutako testua, eta ondoren biztanleen gehiengo absolutuak berretsi.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 105. orr.

M-11ko sarraskiaren egile ETA baldin bazen, PPk gehiengo absolutuaz irabaziko zuen.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 137. orr.

15 helbide absolutu (corpusean ez dago; ETCn 20 agerraldi)

Programek memoria nagusian duten posizioa ezin denez aldez aurretik jakin, ezinezkoa da babesa ziurtatzeko konpilatze-denboran helbide absolutuak aztertzea. ETC-zientzia, zuzenbidea   Sistema eragileak, Askoren artean, EHU, 2008

Hashing-funtzioak gako bat kaxoi-zenbaki erlatiboarekin mapatzen du, kaxoiari bloke-helbide absolutu bat esleitu beharrean. ETC-zientzia, zuzenbidea   Datu-base sistemak, Askoren artean, EHU, 2009

16 helbideratze absolutu (corpusean ez dago; ETCn 3 agerraldi)

Flagek adierazten dute SACL eta DACL badauden ala ez, objektuan lehenespen-mekanismo baten bidez jarri diren ala ez, eta deskribatzailearen erakusleek helbideratze absolutua edo erlatiboa erabiltzen duten. ETC-zientzia, zuzenbidea   Sistema eragileak, Askoren artean, EHU, 2008

Erregistro bidezko zeharkakoa desplazamenduaren eremua 0z beteta lortzen da, eta helbideratze absolutua, ostera, 0 erregistroa oinarri-erregistro gisa erabiliz. ETC-zientzia, zuzenbidea   Konputagailuen arkitektura, Askoren artean, EHU, 2009

17 hezetasun absolutu (corpusean ez dago; ETCn 20 agerraldi)

Higrometroa airearen hezetasunaren neurgailua da. Badira hezetasun absolutua neurtzen duten higrometroak eta hezetasun erlatiboa neurtzen dutenak (kimikoak, kondentsaziozkoak, psikrometroak eta xurgaketazkoak). ETC-entziklopedia   Higrometro, Wikipedia

Atmosferako hezetasunaz ari garelarik, hezetasun absolutua eta hezetasun erlatiboa berezi ohi dira. ETC-prentsa   Berria, 2007-06-30

Atmosferako hezetasunaz ari garelarik, hezetasun absolutua eta hezetasun erlatiboa berezi ohi dira. ETC-prentsa   Berria, 2007-07-10

Hezetasun absolutuaren eta erlatiboaren arteko erlazioa lortzeko, aire hezearen masak duen lurrunaren presio partzialak erabili behar dira. ETC-zientzia, zuzenbidea   Sistema farmazeutikoen oinarrizko ezaugarriak eta eragiketak, Askoren artean, EHU, 2007

Psikrometroaren termometro hezearen eta lehorraren irakurketak eta hezetasun erlatiboa, hezetasun absolutua eta ihintz-puntua erlazionatzen dituen diagrama. ETC-zientzia, zuzenbidea   Arkitektura-hiztegi irudiduna, Askoren artean, EHU, 2009

Hori da arrazoia aireak heze iruditzeko goizetan, eta sikuago eguerdietan, nahiz eta ez aldatu hezetasun absolutuaETC-zientzia, zuzenbidea   Ingurugiroa: prozesuak eta kimika fisikoa, Juan E. Figueruelo / Martín Marino (Jacinto Iturbe), UEU, 2013

18 higidura absolutu (corpusean ez dago; ETCn 13 agerraldi)

Lehenengo eta behin, fisika klasikoak higidura absolutuaren nozioa erabiltzen zuen -gorputzen higidura espazio absolutuari dagokionez-, higidura erlatiboa -gorputzen higidura beste gorputzei dagokienez- behagarri gisa bakarrik onartu ahal izan arren. ETC-literatura, saiakera   Filosofia eta Zientzia. Vienako Zirkulua, Juan Bautista Bengoetxea, Jakin irakurgaiak, 2000

Azken atal honetan higidura absolutuaren ezintasuna zehazten du bereziki. ETC-literatura, saiakera   Kanten ezagutzaren teoria, Ibon Uribarri, Jakin irakurgaiak, 2001

Izan ere, substantzia etikoaren errealitateak, aldez, autokontzientziaren higidura absolutuaren aurkako aldaezintasun lasaian hartzen du oin. ETC-literatura, saiakera   Gogoaren fenomenologia II, G. W. F. Hegel (Xabier Insausti / Ibon Uribarri), Pentsamenduaren Klasikoak, 2005

Berez, Lurraren higidura absolutua -hots, Lurraren higidura eter-argiarekin erlazionatuta- eta Newtonen espazio absolutua ez dira zentzugabekeriak, erlatibitatearen teoria defendatzen dutenek askotan adierazi izan duten bezala. ETC-literatura, saiakera   Nora doa zientzia, Max Planck (Alaitz Imaz), Pentsamenduaren Klasikoak, 2008

Gertakari horiek, materialdun gorputzei buruzko higidurak ez ezik, beren higidura absolutu direla lirudiketenak ere agertuko lizkiguketela ondorioztatzera eramango gintuzkete. ETC-literatura, saiakera   Zientzia eta hipotesia, Henri Poincaré (Andoni Sarriegi), Pentsamenduaren Klasikoak, 2008

19 likatasun absolutu (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Biskositate dinamikoa, biskositate absolutua, likatasun absolutua edo likatasun dinamikoa (ikurra?mu,) higitzen ari den fluido batek bere forma aldatzeko egiten duen barne-erresistentzia da. ETC-entziklopedia   Biskositate dinamiko, Wikipedia

20 monarkia absolutu

Monarkia absolutua erregeak nahi duena egiten duen sistema da, betiere egiten duena asesinoen gogokoa den bitartean.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 22. orr.

Vatikanoa, nahiz eliza den munduan dagoen erakunde zaharrenetako bat, garai horretan sortu zen estatu gisa, ez lehenago. 1929ko otsailaren 11n sinatu ziren Letrango Itunak eta, ondorioz, 44 kilometro koadroko estatu berri bat sortu zen monarkia absolutu gisa.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 66. orr.

21 tenperatura absolutu (corpusean ez dago; ETCn 108 agerraldi)

Kelvin eskala edo tenperatura absolutuaren eskala, fisikan erabili ohi dena, oso ondorio zehatzak eragiten dituzten tenperaturei balio jakinak ezartzen dituen eskala bat dugu. ETC-prentsa   Berria, 2007-07-13

2003ko abuztuan hainbat efemeride gainditu ziren beroari dagokionez: tenperatura absolutu handiarena eta batez beste bero gehien duen hilabetearena. ETC-prentsa   Berria, 2009-03-11

Adierazpidearen beste ardatzean, biltegiko tenperatura absolutuaren alderantzizkoa jarriko genuke; ikerlanean zehar, pH desberdineko disoluzio bakoitza gordetzeko erabili den tenperaturaren alderantzizkoa, alegia. ETC-zientzia, zuzenbidea   Sistema farmazeutikoen oinarrizko ezaugarriak eta eragiketak, Askoren artean, EHU, 2007

Dena den, zehaztu behar da ezen eskalaren metafora hori tenperatura absolutuaren kasura ere zabaldu dela linguistikoki, nahiz eta kontzeptualki eskala batean emana ez dagoen, eta bestelako motako magnitudea izan. ETC-zientzia, zuzenbidea   Uztaro aldizkaria, 82 zbk., UEU, 2012 - uztaila-iraila

Bestelakoa da tenperatura absolutuaren kasua, magnitude fisiko arrunta baita, eta kasu horretan kantitate bat adierazten baita kontzeptualki. ETC-zientzia, zuzenbidea   Komunikazioa euskaraz ingeniaritzan, Jose Ramon Etxebarria Bilbao, UEU, 2014

Kimikoki homogeneoa den solido edo likido baten kasuan (alegia, molekula homogeneoz osatutako solido edo likido baten kasuan), tenperatura absolutua zero denean, balio hori ere zero da. ETC-literatura, saiakera   Nora doa zientzia, Max Planck (Alaitz Imaz), Pentsamenduaren Klasikoak, 2008

Hala ere, nahiz eta oso baxuak izan, ez ziren izan Euskal Herrian erregistratutako tenperatura absolutu minimoak. ETC-entziklopedia   1956ko otsaileko hotzaldi eta elurtea, Wikipedia

Termodinamikan, beroaren neurri adierazgarri gisa "TdS" kantitatea erabiltzen da, alegia, objektu baten tenperatura absolutua bider sistema baten entropiaren kantitate diferentziala, objektuaren mugan neurtua. ETC-entziklopedia   Bero, Wikipedia

Eguzkiaren argitasunaren % 100eko gehikuntza absolutuak ez luke beharrez Lurraren tenperatura absolutuaren % 100eko gehikuntza suposatuko. ETC-entziklopedia   Bizigarritasun planetario, Wikipedia

Gas ideal baten molekulen E-c translazio-energia zinetikoa t tenperatura absolutuarekin lotuta dago. ETC-entziklopedia   Energia termiko, Wikipedia

Hala ere, Lurreko tenperatura absoluturik baxuenak eta altuenak eskualde epeletan gertatzen dira, batez ere ipar hemisferioan. ETC-entziklopedia   Zona epel, Wikipedia

22 zero absolutu

Ingeniariak ezin du lorpen hori berdindu, non eta ez dituen erabiltzen zero absolututik hurbileko tenperaturan funtzionatzen duten material supereroale berriak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 222. orr.

-273,16 °C-tan dauka zeroa (zero absolutua edo zero Kelvin).  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 36. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

absolutu bat (15); absolutu batean (6); absolutu baten (10); absolutu eta (10); absolutu gisa (5); absolutu hitza (3); absolutua da (12); absolutua dela (4); absolutua du (4); absolutua edo (3); absolutua ere (5); absolutua eta (6); absolutua ez (4); absolutua ez da (3); absolutua galdu (5); absolutua inferitzen (3); absolutua izan (4); absolutua izateko (3); absolutua lor (3); absolutua lortu (14); absolutua lortu zuen (5); absolutua lortzeko (4); absolutua lortzen (3); absolutuak eta (7); absolutuak ez (6); absolutuak ziren (3); absolutuan ulertzen (3); absolutuaren adigaia (3); absolutuaren ideia (7); absoluturik ez (13); absoluturik ez dagoela (3); absoluturik gabe (3); ahalmen absoluturik (4); alderdiak gehiengo absolutua (3); badu gehiengo absolutua (3); bakuntasun absolutua (3); balio absolutu (11); balio absolutua (4); balio absolutuak (8); balio absolutuen (8); balio absolutuen (8); batasun absolutu (3); batasun absolutua (15); batasun absolutuaren (3); batek gehiengo absolutua (3); beharrezkotasun absolutua (13); beharrezkotasun absolutuaren (4); beharrezkotasun absoluturako (4); botere absolutua (13); botere absolutuaren (4); botere absoluturik (3); da absolutua (3); dela absolutua (3); egia absolutu (3); egia absolutua (5); errealitate absolutua (3); eta absolutua (3); eta absolutuak (5); eta absolutuaren (5); ez absolutua (3); ez dela absolutua (3); ezerez absolututik (3); gehiengo absolutua (61); gehiengo absolutua galdu (5); gehiengo absolutua lor (3); gehiengo absolutua lortu (14); gehiengo absolutua lortzeko (4); gehiengo absolutua lortzen (3); gehiengo absolutuaren (4); gehiengo absoluturik (4); gehiengo absolututik (3); gehiengo absolutuz (3); ilararen osotasun absolutua (3); izaera absolutuari (3); modu absolutuan (7); muga absolutua (3); nagusitasun absolutua (3); osoki absolutu (4); osoki absolutua (4); osotasun absolutua (17); osotasun absolutuan (3); osotasun absolutuaren (3); subjektu absolutua (3); totalitate absolutua (8); totalitate absolutuaren (5); totalitate absolutuaren ideia (4); zentro absolutu (3); zentzu absolutuan (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus