Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erlatibo 1 izond beste zerbaiten arabera hartzen dena, absolutua ez dena.

Garbi dago azenturik gabeko bokalak asko ahuldu daitezkeela azentudunaren ondoan (eta azentudunaren indar erlatiboa handitu horrela).     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 120. orr.

Erabat hartuta, ez; zentzu erlatiboan hartuta, bai.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 128. orr.

Lehengaien eskariaren (eta, hortaz, prezio erlatiboen) bilakaera kaltegarriak, epe luzera, espezializazio mota horretatik aldentzera eraman zuen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 60. orr.

Airearen hezedura erlatiboa, % zenbakietan hartuta.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 72. orr.

Urrearen eta zilarraren urritasun erlatiboaz.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 73. orr.

Keynesek behar absolutuak eta behar erlatiboak bereizten zituen: behar absolutua besteen egoera edozein dela ere sentitzen ditugunak dira, eta erlatiboak, berriz, besteei begira sortzen zaizkigunak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 83. orr.

Gehiago dutenek gehiago ordaintzen dute, eta ez soilik termino absolutuetan, baizik eta baita erlatiboetan ere (gero eta errenta handiagoa, orduan eta zerga-tasa handiagoa).  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 284. orr.

Printzipioz, bortxa praktikatu eta justifikatu, historiari begiratzen badiozu, balio absolutuekin eta balio erlatiboekin berdintsu egin daiteke, dirudienez.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 16. orr.

[Aristotelesek] ez zituela errealitate egonkorra (absolutua) eta errealitate higikorra (erlatiboa) bereizten.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 51. orr.

Dolarraren goraldiak ez zion ekonomien lehiakortasun erlatiboari bakarrik eragin.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 159. orr.

Urrearen eta zilarraren urritasun erlatiboaz.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 73. orr.

Handikeriak eta absolutuak ahaztu eta giza unibertso erlatibo txikia deskubritu eta maitatzea bere ikasgairik premiazkoena lukeen kalegorri honetan.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 204. orr.

Distantzia erlatibozko adierazleak oso garbiak ez direnean, gauzak distantzia berera baleude bezala azaltzeko joera dago.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 53. orr.

Estatus hori ez da sekula ere ez behin betikoa, alda daiteke, erlatiboa da eta beti jar daiteke berriro zalantzan.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 119. orr.

Kalitatea erlatiboa eta subjektiboa omen da.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 174. orr.

Balio denak erlatiboak dira, arrazoiak ere denak erlatiboak dira.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 34. orr.

Ondoren etorri ziren dolarraren debaluazioak, Estatu Batuen indarraren ahultze erlatiboaren adierazgarri dira.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 94. orr.

Gure aberri pobreak eta kultura kaskarrak balio oso erlatiboa du, hori egia da.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 134. orr.

Erran ahala ohartu nintzen zein erlatiboa den maiztasunaren kontzeptua, are gehiago haur tiki batendako.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 307. orr.

2 gramatikan, dagokion perpausa mendeko bihurtzen duena.

Gogor estudiatu behar genuen, baina ez zen erraza gogoa liburuetan atxikitzea, izenorde erlatiboak bere antezedentearekin jeneroan eta numeroan izan behar zuen konkordantzian.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 367. orr.

Lokailu erlatiboak erabiltzen hasi behar dugu beldurrik gabe.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 175. orr.

Erlatibo "aurreratuetara" itzuliko naiz, edo "ezen" horietara, edo "baizik (eta)" edo gure tradizioan lekua duten esaldi mota horietara.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 183. orr.

Erlatibozko perpaus osoa.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 15. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus