Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Absentzia da munduan gauzarik txarrena. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 28. orr.
Lagun hilarena da batzuetan absentzia, alboan falta den maitearena bestetan, edo baita jainko laguntzaile batena ere. Berria - Kultura 2004-05-22
Jainkoak ematen ez badit, gabe izango naiz beraren nahiagatik, ez baitit eman eskatu diodanik, horrela onartuz gabezia eta absentzia. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 19. orr.
Ezerez hori, absentzia hori izan daiteke, baina, sorkuntzarako pizgarri, poesia izan daiteke ezerezaren aurrean egindako oihu etsitua. Berria - Kultura 2004-05-22
Eta huts hori da, hain zuzen, "gauzaren absentzia" hori, Mallarmé-k dioen moduan, hizkuntzari halako arintasuna eta halako indarra ematen diona. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 172. orr.
Behin eta berriro aipatzen du gorputz desiratuaren absentzia. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 24. orr.
Gauza bakoitza mintzo zen haien absentziaz, hutsunea eta bakardadea areagotuz. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 37. orr.
Ekainaren bostean zure aurkako epaia eman zen zure absentzian. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 90. orr.
Urruti eta iraganean diren pertsonen absentzian berean haragitu nahi nituzke, hitzaren bidez, maite ditudanak. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 8. orr.
Puntu nagusia ikuspegi honetan zera da: hegemoniak beti osotasunaren absentzia seinalatzen duela, aurre egin behar zaion kontingentzia, bete behar den zuloa, sendatu behar den etena, gainditu behar den negatiboa. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 88. orr.
Itzul zaitezte, itzuli, anai Frantziskoren absentziagatik Ordena nahastua, banandua eta zatitzeko zorian baitago. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1120. orr.
Desiraren jokoan sarturik gaude hemen azkenik, desira duguna beti absentzia baita, beti galdutako zerbait. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 69. orr.
Beharbada hura zen haren boterearen giltzetako bat, absentziak tentuz dosifikatzen jakitea. «Kuskue tanden», 2004 - 72. orr.
Horrela filosofikoki orientaturiko obratze batekin topo egiten dugu; baina, halaber, egia da obratze horrek berekin erakutsirik ageri den eta absentziaren era gabeziazkoaren formapean agertzen denaren esplizitazioa eskatzen duela. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 18. orr.
Presentzia batek nabarmendutako absentzia! «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 282. orr.
Absentziaren presentzia mingarria, maite izateko azken forma hori. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 96. orr.
Luzetsi egiten dio ostalariak zaldun mozkortien ostatuko egonaldiari, hala nola Madama Butterflyk luzesten dion senarraren absentziari. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 109. orr.
Ahaideek norbaiten heriotzaren ordaina hartu nahi eta hura agertzen bazen, ez zen borrokarik; gauza bera, baldin eta, absentzia nabarmenen batengatik, egintza ezinezkoa bazen. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 219. orr.
Absentzia hutsak ez du egoitza hausten. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 81. orr.
Girotze poetiko horren baitan, esanguratsua da hilotzaren absentzia fisikoa, bizirik irtendakoengan erabat presente dagoen arren. Berria - Kultura 2006-02-22
Hutsune, absentzia eta asaldu uneekin batean. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 94. orr.
Bere emazte zenarekin batera entzundako musika absentziaren gozagarri bihurtzen saiatzen da alarguna, oroitzapenak lagun. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 98. orr.
absentzia baten (3); eta absentzia (3)