Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ausentzia (ETCn 358 agerraldi; orobat absentzia ETCn 828 agerraldi; Euskaltzaindiaren Hiztegian absentzia agertzen da) iz ez egotea, ez izatea; norbait edo zerbait ez dagoen denbora. ik absentzia.

Baina neure ausentziak oinazeak gehituko dizkidan bitartean, neure kexuak nori adieraz diezazkioket zuri ez bada?     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 136. orr.

Eta nik ere errezatu nahi izan nuen: ordea, aitagurea xuxurlatzen hasi orduko, ausentzia eta gabezia oso batek inguratu ninduen, akometatu ninduen, atrapatu ninduen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 464. orr.

Ez zen guti ironikoa izanen, sekulan soldadu talde bat topaturik, bere ausentziaren zergatia eta kontrabandista famatu baten konpainian aurkitzea esplikatu beharrean gertatuko balitz.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 114. orr.

Barneko tristura handia neukan: gasnaren ausentziak antsia hazten zidan, bakardadea areagotzen, abandonu irudipena biderkatzen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 156. orr.

Mende eta ausentzia zatiak kristalduz pilatuko ziren eta, denborak bere beiragintzan kristal lodi bat jarri du gure artean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 18. orr.

Bere ikuskatzaile lana ahaztu zitzaion, hango lekuak miatzen gelditu zen zortziak arte, bere ausentziak arrainaren pabiloia asaldatuko zuela burutik pasatu ere egin gabe.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 380. orr.

Maiz egiten ditu halakoak, baina gaur urduriago jarri nau Aliziaren ausentziak.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 118. orr.

Andrésen agurrak eta jende beltzaranaren jantziek eta Luisen ausentziak eta bart gaueko ardo eta tabakoaren zaratek uxatzen dizute esaldiak asmatzeko ahalmena.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 77. orr.

Eta ausentziek presentziek baino leku handiagoa betetzen dute.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 83. orr.

Emakumea, lehenengo atalean, ausentzia da, mina.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 209. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ausentziak ez (3); nire ausentziak (3)

nire ausentziaz (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus