Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Irakurleari zirrara sortuko diotelakoan nago bertoko aipamenek, anekdotek eta bizipenek. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 12. orr.
Hartan, anekdota bat kontatu nuen nik, unibertsitateko klase batean ikasitakoa. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 140. orr.
Txistea izan ala anekdota, eskuinak aukera zuen guztietan alderatzen zituen Agnelli eta Togliatti, barregarri uzteko: [...]. Berria - Kultura 2004-07-31
Anekdota pare bat kontatuko dizut: lehena gure eskolei lotua, bigarrena haren sermoiei. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 38. orr.
Anekdota batek argi berezia ekartzen dio gai honi: [...]. Herria 2005-06-30
Ondoren, aitonari buruzko anekdota batzuk kontatzen zizkidan amonak, malenkoniaren ertzetik: gerra garaian jende askori lagundu ziola, hau eta beste. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 12. orr.
Hamaika anekdota harilkatu zituzten bata bestearen segidan. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 89. orr.
Hemengo gerra ostean gazte zirenei entzun dizkiedan anekdota eta pasarteen berdintasun hori etorri zait burura beti Pasoliniren Gauza baten ametsa eleberri honetako pasarteak irakurri ditudan bakoitzean. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 5. orr.
Hark irakatsi zizkidan Grezia eta Erromako historiako hainbat enperadore, filosofo eta bertze hainbat heroiren anekdotak. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 84. orr.
Anekdota horrek agerian jartzen du, beste behin, bozetara lehiatzen ziren bi hautagaien estiloen arteko aldea. Berria - Harian 2006-04-12
Zalantzarik gabe, anekdota horrek frogatzen duenez, Chomskyk sakon ezagutzen zuen eta ondo bereganatuta zeukan estrukturalista iparramerrikar horren eta beste batzuen obra. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 18. orr.
Itzultzailearen mahaspasaren anekdotatik aparte, giro ederrean zeuden. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 143. orr.
Jazinto ez zela edalaria esan digute, eta hala baieztatzen du Txapastaren anekdotak: beroni ematen zion eguneroko bere ardo errazioa Cadizko kontzentrazio eremuan. Koldo Izagirre «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 43. orr.
Oroitzen dut, alde horretarik, usu baino usuago erabiltzen zituela signifikantza bakarra ez zuten erranak eta etsenpluak edo hainbat haritako anekdotak, jostetan ibiltzeko parada emaiten ziotenak. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 128. orr.
Ontzien garbitzeko artetik, kondatu gogo zituen baina kalapitarengatik ezin izan dituen anekdotak heldu zaizkio gogora. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 176. orr.
Kantu bakoitzaren atzean aitak beti zeukan anekdotaren bat: hari gertatutakoa, bestean ikusitakoa edo halakoari entzundakoa. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 389. orr.
Argi daukat gehien eragiten duten gauzak ez direla agerikoak, hau da, ez ageriko gauzak eta bizipenak direla gehien eragiten dutenak, anekdotaren azpikoak. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 264. orr.
Hitzak ematen dio anekdotari literaturarako gai izateko aukera. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 120. orr.
Kontakizun hartan, aitonari entzundako zenbait anekdotatatik abiatuta, 1950eko hamarkadan girotutako detektibe eta pozoiketa istorio bat harilkatu nuen. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 183. orr.
Ikusten denez, anekdota txiki baten gainean eraikita dago eleberria. Berria - Kultura 2004-05-01
Anekdota dibertigarriak kontatu zituen, kabaretetako nesken gertaera pipertsuak. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 233. orr.
Garrantzirik gabeko anekdota hutsa da. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 176. orr.
Seguru, pentsatu zuen, harentzat anekdota soil bat baino zertxobait gehiago izan dela. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 172. orr.
Inork ez zuen ezer esan, dudarik gabe anekdota desatsegina iruditu zitzaielako. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 80. orr.
Kartzela garai hartatik, anekdota tragiko-komiko batzuk baizik ez zizkidan kontatu: saio batzuen ondoren harrapatu eta lagun batekin jan zuen katua. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 54. orr.
Anekdota mailan besterik ez bada ere, hemen sartu beharko genuke euskararen historia hurbileko pasarte bat: euskara batuan "h" letra erabiltzearen inguruko eztabaida, hain zuzen ere. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 82. orr.
Auzitegi Nazionalean gertatzen ari direnak anekdota itxura hartu dute. Berria - Euskal Herria 2006-01-12
Anekdota kontuetan ez diot inori beldurrik, itsasoko ofizialei eta profesionalei ez bada. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 71. orr.
Bidaiaren kronikaz gain, tokian tokiko erudizio ukitu bat eduki behar zuen, ez egunkari batek eskaini lezakeena baino gehiago hala ere, baina anekdota bilduma bat izan gabe. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 5. orr.
Bidaiaren kronikaz gain, tokian tokiko erudizio ukitu bat eduki behar zuen, ez egunkari batek eskaini lezakeena baino gehiago hala ere, baina anekdota bilduma bat izan gabe. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 5. orr.
anekdota bat kontatu (3); anekdota hutsa da (5); anekdota hutsean (4); anekdota polita da (3); baina anekdota (3); hamaika anekdota (3)
anekdotaren bat (3)