Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Sutondoan ematen zituzten orduak, berriketan eta kontu-kontari, hainbat pasadizo eta abentura kontatuz. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 108. orr.
Hankapalo saiatu zen, ohi zuen moduan, pasadizo eta izkirimirien bitartez giroa alaitzen. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 106. orr.
Txistea izan ala pasadizo benetakoa, eskuinak aukera zuen guztietan alderatzen zituen Agnelli eta Togliatti, komunista barregarri uzteko. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 31. orr.
Hamaika izen eta pasadizo atera dira solasaren harian. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 57. orr.
Antzeko pasadizo bat gertatu zitzaion Celle di Cortonan. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 335. orr.
Sukaldean zegoen neska bat, pasadizo hura aditzean, algara zoliekin hasi zen barrez. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 139. orr.
Pasadizo batekin hasiko naiz Realean azkenaldian harrobia zenbat lantzen den ikusteko. Berria - Kirola 2004-01-27
Lazkao Txiki protagonista duen pasadizo bat ere ekarriko dugu hona. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 233. orr.
Ezaguna da Manuel Uztapideren pasadizo hura. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 46. orr.
Lumiere anaiek 1895ean zinematografoa sortu eta Parisko milaka pasadizo filmatu zituzten. Berria - Kultura 2004-05-25
Intuizio jenialez, pasadizo bitxiz eta boutadez josia izaten zen beti haren jardun itxuraz inprobisatua. Kontaiozu Petuniari amerikar iturginei buruzko pasadizo xelebre hura, Mason jauna, irrikaz dago entzuteko... Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 50. orr.
Laguntza baitut, zeren Peterrek behin baino gehiagotan laguntzen baitit pasadizo txar bat baino gehiago ahazten. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 251. orr.
Ohi denez, tradizioak pasadizo sinesgaitz samarrak erantsi zizkion abentura honi, suaren proba esate baterako. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 986. orr.
"Komunismo" hitzak iraganeko pasadizo beldurgarri baina labur eta itxuraz garrantzirik gabeko zerbait adierazten zuen, jada itzalita zegoen "Historiaren" sumendiaren azken erupziotzat hartzen zena. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 356. orr.
Gauza eta pasadizo zailenetako laguntzailea da Rita, bestela ezin konpondu diren arazoena. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 207. orr.
Pasadizo barregarriren bat ere gertatu zen, dena den. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 230. orr.
Zilegi bekit pasadizo bakarren batzuk kontatzea. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 384. orr.
Pio Barojak nonbait kontatua du bere gaztaroko pasadizo bat, niri beti hunkigarria iruditu zaidana. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 75. orr.
Martinek eta Bautistak barre egin zuten, eta baserritarrak istorio eta pasadizo sail bat kontatu zuen. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 137. orr.
Boloniako nire lankideak badu berdekeriazko pasadizo-sorta etengabe eguneratu bat, eta maratz-maratz errepasatzen du, buletin teknikoekin batera, hirian eta eskualdean barrena bisita-jiran ekin aurretik. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 254. orr.
Ez dago korapilo edo argumentu jarraiturik: pasadizo pilaketaz egiten du aurrera. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 11. orr.
bizitzako pasadizo (4); gertatutako pasadizo (5); hainbat pasadizo (14); pasadizo barregarriak (3); pasadizo bat kontatu (4); pasadizo bat kontatuko (3); pasadizo bitxi (6); pasadizo gogoangarri (3); pasadizo xelebre (3)
pasadizoa kontatu (6); pasadizoa kontatzen (3)
pasadizoak kontatzeko (3); pasadizoak kontatzen (10)
pasadizoen berri (5)