Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

anden (ETCn 98 agerraldi; Euskaltzaindiaren Hiztegian kai eta nasa agertzen dira) iz tren edo metro geltokietan, bidaiariak eta zamak bagoietara sartzea edo bagoietatik ateratzea errazteko, trenbidearen alboan eraikitzen den plataforma. ik nasa1; kai 3.

110. Street-eko geltokiaren argiak eta andena agertu ziren.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 100. orr.

Errenkada galduetan kanporatzen ari ziren eta, laster, azkenaren bizkarra eskaileretan ezkutatu zenean, hutsik geratu zen andena.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 114. orr.

Geltokira heldu eta andenean aurrera abiatu zen irteerarantz.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 102. orr.

Bidaiariok andenera goaz, geltoki barrurako bidean.  Berria - Euskal Herria   2004-04-28

Geltokiko andenera ur zaparradak erortzen ziren lurrazalera ematen zuten burdinsareetatik.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 162. orr.

Estazioko andenetatik ez zuen bagoien gurpilik ikusten baina handik bai; pribilegiatua zen han.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 86. orr.

Gandiagak urte batzuk geroago esan zigunez "metroko andena ez da egokiena poemarik idazteko", baina bakoitza ahal den moduan moldatzen da, eskura duenarekin.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 62. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus