Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kaiko moiletan. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 96. orr.
Iparreko dartsenetako kaira. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 138. orr.
Beherago Harlandeko kai eta ontziralekuak zeuden. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 17. orr.
Anberesko kaiko zuzendaritzak. Berria - Gaiak 2006-01-15
'Star ferry' ur-ontzien kaiaruntz joan ziren. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 136. orr.
Biharamunean, paseo luzea egin zuen ibaiko kaietan barrena. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 125. orr.
Badago kai ikaragarri handi bat, eta suerte guztietako ontziak ailegatzen dira, kolore guztietako marinelekin eta zazpi itsasoetako eta bost kontinenteetako bidaiariekin. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 31. orr.
Aduanako kaian. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 90. orr.
La Naval ontziolako kaietan. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 163. orr.
Bazegoen oholezko kai bat ere, zeinen alboan txalupa bakan batzuk lotuta zeuden. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 80. orr.
Kaiko itsasontziei begira. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 27. orr.
Harri eta zurezko kai zaharkitua eta inguruko tegi arrailatu zenbait, urertzean zenbait txalupa zahar. Jose Angel Irigaray «Denboraren mugan», 2005 - 92. orr.
Urpean igerika, Mikel Strogoff kaian lehorreratu zen Nadiarekin batera. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 446. orr.
-Tomek kai azpian pasatzen ditik igandeak. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 118. orr.
Une hartan ontziak kaiko horma jo zuen, poliki. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 63. orr.
Kaiko muturreraino goaz. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 119. orr.
Kai-zamaketariak nituen inguruan, beltzak gehienak. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 94. orr.
Neskatila bat hurreratzen da kai-geltokira. Jose Angel Irigaray «Denboraren mugan», 2005 - 95. orr.
Aurrera jo, eta kai-mingainetik hurbil olatuak nola apurtzen ziren ikusi zuten. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 29. orr.
Maldiva uharteetan, esaterako, koral-harrien ordez kai-mutur artifizial bat eraiki behar izan dutela azaldu dute txostenean. Berria - Gaiak 2006-01-25
Garabiak kai bazterrean zeuden. «Bizia lo», 2003 - 19. orr.
Igande goizetako kai hegietako predikari apokaliptikoen iragarpenak. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 209. orr.
· Suitzak Basileako ibai-kaian duan itsasorako irtenbideaz. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 183. orr.
Arrantzaleen portua kirol kai bihurtuko litzateke. Berria - Harian 2006-03-14
Abandonaturiko geltoki-kaian dena higaturik dago. Jose Angel Irigaray «Denboraren mugan», 2005 - 92. orr.
Ontziratze kaira hurbilduko zen eguerdia baino lehen, eta, han, polizia errukigaberen batek ontzira igotzea galaraziko zion indarrez. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 99. orr.
Baionako geltokiko kaian. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 56. orr.
Han zegoen Amandine, geltokiko kai bazterrean, lepoa luzatuz, orotara so. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 86. orr.
Kai hegirat ez nintzelarik arras heldua, betiko tuta karranka hura jo zuten eta metroa partitu zen, ateak tanpez zerraturik. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 87. orr.
Ontziratzeko zubixka kendu dute, steam-boata kai ertzetik aldentzen hasia da. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 123. orr.
Trena bat-batean ez-toki hitsean gelditu zen: kai ertzean. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 93. orr.
Kaiertzearen puntan jaitsi eta lurpeko hodietan itsumandoka zihoan. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 261. orr.
Kaiertzeraino goazen, merkantzia-trenak pasatzen direla mintza gaitezen deblauki. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 115. orr.
kai berria (4); kai ertzean (3); kai geltokia (6); kai muturrean (3); kai zaharretik (3); zierbenako kai (3)
kaia babesteko (4); kaia bazterrean (3); kaia eta plaza (3); kaia ikusgarria (4); ontziak hartzeko kaia (3)
donostiako kaian (6); galuperie kaian (3); getariako kaian (3); jauregiberri kaian (3); kaian barrena (3); kaian zehar (4)
kaietan barrena (3)
kaira eraman (3); kaira heldu (3)