Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

anda iz bi hagaz eta haien artean ezartzen diren ohol batzuez osatutako tresna, bereziki hilotzak garraiatzeko erabiltzen zena. ik zerraldo.

Monjeek, bada, anda bat hartu eta bertan ezarri zuten Patchin.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 64. orr.

Indarrek amaitua zuten desfilea; hatsik gabeko gorputza soldadu bik andan zeroaten hilerri barrura.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 258. orr.

Larru finezko estalduraz bilduko dute argimutila tresna guztiekin batera eta anda gainean ezarriko.  Elizen arteko biblia   Zen 4,10

Lanetik ei zetozen, esan zutenez, eta sinetsi egin behar, atzean zihoazenek zeramatzaten anden gainean zalantzarik gabe gorpuak baitzeuden.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 122. orr.

Zenbait gizonek erregea jaso zuten, eta lantzen makilen gainean burusiak zabalduz, nolabaiteko andak prestatu zituzten hirira garraiatzeko. Laguntzaile batzuek anda tolestu bat zeramaten.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 145. orr.

Beste batzuk, anda gurpildunetan etzanda zeuden.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 114. orr.

Lau anda-eramaile ikusi zituen ohatila bat zeramatela. Charliek lepoan hartuta eraman zuen Wilkie bide guztian zehar, harik eta behin lubakira heldutakoan, anda-eramaileek bila etorri zitzaizkion arte.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 31. orr.

Moilan andazko kadira agertua zen, ikatzaren larruko mutil biren beso sendoek ekarria.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 231. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

andazko kadira (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus