Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

anabolizante (ETCn 62 agerraldi; orobat anabolizatzaile ETCn 78 agerraldi) iz zelulek materia energetikoa errazago asimilatzeko balio duen gai kimikoa. ik anabolizatzaile.

Kontrol batean anabolizanteak antzeman zizkioten eta beste batean, testosterona, UCIk debekatutako sustantziak biak.  Berria - Kirola   2006-03-12

Efedrina, anabolizanteak, esteroideak eta klenbuterola, dira, besteak beste, aurkitutako substantziak.  Berria - Gaiak   2004-07-16

Pilarrek anabolizanteen onura erakutsi zion, senarra etxetik zartakoka bota berri zuela aitortu zion batean.  Berria - Kultura   2004-08-22

Droga sintetikoen, esteroideen, anabolizanteen eta hormonen trafikoaren kontra egiten den bigarren operazioa da hau, Gamma II deiturikoa.  Berria - Gaiak   2004-07-16

Cordovari galdetu zioten ea egia den txirrindularien zakila ohikoa baino handiagoa dela, eta ea anabolizanteen ondorio den.  Berria - Euskal Herria   2004-10-22

Besteak bezalakoa da, industrial hutsa, labelagatik anfetaminaz, anabolizanteez, kabala irinez ekoiztu ardi esnez ondua!  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 155. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus