Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

anabolizatzaile (corpusean ez dago; ETCn 78 agerraldi; orobat anabolizante ETCn 62 agerraldi) iz zelulek materia energetikoa errazago asimilatzeko balio duen gai kimikoa. ik anabolizante.

Auzitegiak sei hilabete eta urtebeteko zigorrak ezarri ditu anabolizatzailez hazitako idien kasuei. ETC-prentsa   Egunkaria, 2002-05-24

Iaz bertan Hegoafrikako poliziak 12 tona esteroide anabolizatzaile harrapatu omen zituen, ehunka milioi dosi egiteko adina. ETC-prentsa   Argia, 2006-06-18

Eta aditu usteko askok nahi dute bertan eskua sartu, ogia oratzen balebiltza: dietetika eta nutrizioa, anabolizatzaileak, dermoestetika, injenieritza genetikoa, farmakologia... ETC-prentsa   Argia, 2007-11-04

Bigorexia da gorputzarekin obsesionatuta egotea, gihartsu egon nahiagatik -gorputza hobeto ikusteagatik- ariketa fisiko gehiegi egin eta anabolizatzaile eta esteroideak kontsumitzea. ETC-prentsa   Argia, 2010-01-31

Ez dago frogaturik dopinaren zerrendan sartuta ez dauden osagarriek errendimenduan alde handia eragiten dutenik, eta bai ordea asko gaizki etiketatuta eta kutsatuta daudela, estimulatzaile eta anabolizatzaileekinETC-prentsa   Argia, 2014-01-26

Uste duzu anabolizatzaileen erabilera oso zabaldua dagoela gaur egun? ETC-prentsa   Goienkaria, 2009-09-11

Lau lagun atxilotu ditu Guardia Zibilak Iruñean legez kanpoko botikak saldu dituztelakoan; anabolizatzaileak eta esteroideak. ETC-prentsa   Berria, 2006-10-13

Hori normala bada ere, ganaduari anabolizatzaileak eman bazaizkio xerra "desagertu" egiten da: hori bestelako kontua da, argi. ETC-prentsa   Berria, 2008-06-14

Richeze (Navigare) argentinarra, berriz, ez da lehiatuko, anabolizatzaileekin positibo eman duelako. ETC-prentsa   Berria, 2008-05-10

31 urteko txirrindulariak, baina, anabolizatzaileekin positibo eman du, joan den abuztuaren 29an egin zioten kontrol batean. ETC-prentsa   Berria, 2009-12-29

Beste batzuen iritziz, ordea, anabolizatzaile, estimulatzaile edo substantzia dopatzaile deritzotenak barra-barra baliatzen dituzte kirolariek. ETC-prentsa   Berria, 2018-11-01

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus