Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

amultsu (orobat amoltsu g.er.) 1 izond gainerakoekin onginahiez eta maitasunez jokatzen dena. ik otzan.

Esterrek, Korfu-n veneziar familia batean jaiotako andre amultsu eta asaldagaitz hark.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 245. orr.

Oi maiatzeko arrosa, dontzeilatxo laztan, arreba amultsu, Ofelia eztia!  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 177. orr.

Mutilak irribarre amultsu batez eskertu zuen katuaren etorrera.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 71. orr.

Edozer gai ukitzea aski zen aiherkundea piztu zedin; haien artean ez zen hitz amultsu bat bera ere trukatzen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 38. orr.

Asad eta Amgad gazteek, ostera, ezin bada igarri emakumeen musu eta besarkada amultsu haien atzealdean ezkutatzen zen irrikari eta desioari.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 151. orr.

Emazteari begirada amultsu bat eskaini zion.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 55. orr.

Bere baitan bildu behar du, arima-zolara itzuli, bihotza jaso, bere goi-ahalmenak aurkitu, Jainkoaren presentzia barruan kontenplatu, borondate amultsu eta jainkozkoa denen gainetik egin dadila nahi izan. seri eta gutun amultsu bat idatzi nuen: [...].  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 85. orr.

Denbora eman zuen bizirik ala hilik aterako zen bere buruari galdezka, argi zirrinta arrosa eta amultsu bat jazartzen miretsi zueneraino: erabaki zuen bizirik jalgitzea.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 66. orr.

2 (adizlaun gisa)

Halako kasuetarako zeukan errekurtso bakarra erabili zuen Mikelek, amultsu igurtzi zizkion sorbalda eta lepo buelta.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 166. orr.

Presarik ez daukaten gazteak besarkatu egiten dira luze eta amultsu, oinetara erortzen zaien mezu larriarentzat eskurik gabe.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 194. orr.

Emakumeek batzuetan amultsu eta maitekor agertzeko duten gaitasun ukaezina erabiliz.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 122. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Apika alkimiazaleen bikotekatze klasikoen omenaldi amultsu-ironiko bat zen hori.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 194. orr.

Besarkatu egin nuen amultsu-amultsu eta osabak ematen zizkidan bezalako musu bat ematen saiatu nintzen.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 21. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

amultsu bat (9); amultsu batez (3); besarkada amultsu (3); irribarre amultsu (3)

amultsua da (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus